Titanera bidaia




2005eko urtarrilean zunda bat Saturno planetaren ilargia den Tintanen lur hartu zuen. Garaiko irudiak hartuta, Saturnoren orbitan geratu zen Cassini zundarenak eta Titanen lurreratu zen Huygensenenak, bideoa osatu dute, Saturnoren orbitatik abiatuta Titan mundu txikiaren lurrazaleraino eta zinez bideoa zoragarria dela.


Zundak aurkitutakoa historia da jada, baina laburbilduz, gainazalean likidoa duen Eguzki Sistemako leku bakarra, gure Lurra kenduta noski. Soilik Titanen ibaiak eta itsasoak metanoz osaturik daudela, eta mendiak ur-izotzaz. Zoragarria.

Comments

Popular Posts