Terminator eta Terminator Genisys parez-pare


Jakingo duzuen bezala Terminator Genisys filmean jatorrizko Terminator filmaren hainbat eszena berregin zituzten. Deigarrienak Arnold Schwarzenegger gaztea erakusten zutenak ziren, agerian geratzen bazen ere ordenagailuz eginak zeudela emaitza nahiko errealista izan zelako. 


Terminator Genisys filmeko eszena hauek bereziki bi galdera sortu zituen zaleen artean: Zein puntutaraino zegoen ongi egina Terminatorren bularraldea? Eta ipurdialdea? Zoritxarrez ondoko bideoan bigarrenaren erantzuna ez dugu izango (Terminatorren ipurmasailak oraingoz ezin dira ordenagailuz egin) baina bularren kalitatea nabarmentzekoa dela esan beharra dago. Goza


Comments

Popular Posts