viernes, 1 de marzo de 2013

Berria hil da! Gora burujabe!

Gure etxean egon direnek badakite
ze leku printzipalean egon den beti
Berria, egunkaria.

Goizeko zortzirak orduko
sukaldeko mahai ilunean argi.

Baja emateko deitu diet
Erabaki gogorra. Negarra.

Lehengo kolpea
Andoaineko batzar orokorrean
Juan Mari Larrartek
13 langile kaleratu eta balantzea
tira, ez zela hain txarto aterako.
Lasai bota zuen.
Nik uste nuen, langileak etxekoak zirela.
Etxekoak ez direla kalera botatzen.
Beste irtenbide batzuk bazirela,
euroak banandu eta
osagarria txanpon asketan adibidez...
halaxe esan nion, eta barre.

Bigarren kolpea,
Alberto Barandiaran kazetaria...
Iruña-Veleiako affairean izaten ari den
faltsukeria muntai ofizialaren tresna,
protagonismo iluna,
non eta Hekimena elkartearen
lehendakari, zuzendari, edo dena delakoa,
protagonista, Berriaren eskutik, besteak beste.

Hirugarren eta azkena,
tratu txarrak ez ditut maite,
eta bistatik kentzea onena,
Josune Ariztondo, Bizkaiko Aldundiko "Kultura"...
orri oso batez Guggenheim, Troiako astoa goraipatuz,
inolako iritzi kontrajarririk azaldu gabe,
gure Berria maiteak, baita portadan ere.

Sukarrietako umetokian
Euskal Herri osoaren biolazio sinbolikoa,
narko.porlanaren negozioa... 

Narkokultura inperialista aitzaki,
erromatar, yankee eta sionista,
narkolanpostuen defentsa sutsua,
lanpostuak menpe harrapatuta gelditzeko
modurik zuzenena direla
ulertzeko moduan
gauden unean.

Energiak pentsamentuari darraikio,
eta pentsamentu kolektiboak
komunikabideei.
Inperioa ez da ezer komunikaberik gabe.
Eta gure komunikabideetako jendea
sinestuta dago ez dela ezer diruriki gabe.
Horixe da hain zuzen ere "kapital"ismoaren tranpa.

Berria hil da,
baina helburuak bere horretan dirau:
burujabe!


No hay comentarios: