Larretxoko espaloi eta errepideak hobetzeko lanak aste honetan hasiko dira

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017ko mai. 8a, 12:04
Argazkia: Street view

Auzoko irisgarritasuna eta bertakoen zein gainerako oinezkoen segurtasuna ardatz hartuta, datorren astetik aurrera Larretxoko espaloi zein errepideak hobetzeko hainbat egokitzapen lan egingo dituela adierazi du Udalak.

Halaber, euri-urak eta ur zikinak bereizteko azpiegitura ere hobetuko du. Izan ere, orain arte, Larretxo auzoko ur zikinak eta euri urak hoditeria sare berdinak jaso ditu. Egoera horri erreparatuz eta auzoko ur saneamendua hobetze aldera, Udalak 2017ko aurrekontuen baitan jaso zuen aipatutako uren bereizketa egiteko kontu saila eta emandako hitza beteaz, espaloi eta errepideen egokitzapenarekin batera, datorren astean hasiko ditu hobekuntza hori egiteko lanak.

Neurri horiekin, herritarren beharrei erantzuna emateaz gain, ingurumenaren aldeko urratsak ematen jarraitzea da Udalaren helburua.