Laos

munduaribira 1456151679162 2daia, 2zitza | 2008-10-21 16:42
7

SAWADEE!!

Oinguan Laoseko kronikia dakazue aurrian. Berriro etorri gara Indotxinako penintsulara. Kanboia ta Vietnamera gerturatu gara beraien anaia arrebak bisitatzera. Laos garapena zer den ikusi ez dabena ondio, ta gero Thailandia, turisten erreinua hau irakurtzen daon edozein jaio aurretikan!

Hasi gaitxian Laosekin.

Zer topau doun?

Mekong ibaixa ta haren inguruko bizimoduari gitxi inporta jakoz herrialdien izenak. Errekia da egunerokuan inportantiena.

Paisaje hauetan be nekazaritza ta arrozalak dia protagonista.

Oso jende erlijiosuak dia Laos ekuak. Tenplu Budista edozein lekutan topau leikez, bertan monje mordua bizi dia, jendiak asko apreziatzen ditxu naranjaz jantzitxako mutilak, ta erlijiosuen betebiharren artian haueri jaten emotia  printzipala da. Laoseko biolentzia ezaren arrazoietako bat,  mutilen portzentanje haundi bat, bere bizitzan behin monje izaten dala da. Monastegiko ingurumen lasaiak gizarte pazifiko bat eukitzen laguntzen dabela ta.

Egixa esan holako ekilibrio berezi bat nabaritzen jaken.

Elefantien lurraldia da Laos, ta harreman oso berezixa sortzen da zaintzailia ta elefantian artian. Bizi osuan zaintzaile berdina eukitzen dau animalia maitagarri honek.

Badago oraindik elefanteekin ortuan lan egiten diran lekuak, ta berau izan daiteke garraiobide nagusia bailara galduetan.

Monjiak ikustiakin hasieran txokau eitxen ginan, ta holan ulia rapauta ta pertsona berezi berezixak ziala iruditzen jakun baina,,, gerora konturatu ginan 15 urteko mutiltxo kuriosuak ziala lehenengo!

Eskerrak Ikerrek ulia ta bizarra hona etorri aurretik moztuta zekazen bestela.... deskuido baten burua mozteko be...

Lotsabako honek argazki bat ateratzia nahi zeztan ta kriston barriak ein zitxun gure kontura izan be bidixua etara zezkun ezebe esan barik!

(Guk poteuan zaratia baino nahixao izan genduan kobazuluetako inbentua... ona eh?)

Ta bueno, Laosek be nahi dau turismuakin dirua ataratzia! ta ez dakizue zelako ingeniua daken turistak erakartzen ditxusten gauzak inbentatzeko. Azken azkena... TUBING! (Ing-kin bukatzen dian aktibidade guztiek turistengan kriston eragina dakela azkar ikasi dabe!) Zer dan?

Ba errekan kamioien erroberen kamarekin behera jutia. Ta zer dao errekan ba? ba taberna mordua!!! ta musikia topera!!! ta holan turistak bikini mini ta tipo karratuekin Laoseko armonixa guztia apurtzen dabe, kriston atxurrekin!

(Ideia hau Elgoibarren ipiniz gero zer?)

Bizikletiakin poz pozik bisitxau genitxun bazterrak.

Ta estropaden peniak gelditxu ginala ta zer ta ESTROPADAK LAOSEN! Ta horrek zer dakar munduko baztar guztietan? JAIXA!

Ta haraxe juan ginan geu be animatzera! Guk kolore naranjako andrek kriston anbientia zekela ikusitxa eurekin gelditxu ginan!

Herriko gizon guztiak arraunian eren ta andrak ta umiak dantzan ta kantuan euren gizonak animatzen!

Holako infraestrukturarenbat igual ipini geinkian Kontxan ezta? irlara pasarelia!

Laoseko Kilometruak bezela izendau gendun jai hau!

Hamen be patroiak ipintzen dau ritmua, ta remo txikidun mutil kuadiriliak 100 metro ein bihar ditxue. Ziabogia bota genduan piskat faltan...

Batzuek bere karpara inbitau gintxusten, kantuan ta dantzan jardutera.

Ta plastikozko basuek ze efeto txarra eitxen daben ezta? ba zertarako plastikuari formia emoten dirua bota? Delaberta!

Gorrixak zumaia, ta urdinak? Egoko traineria!

Ba hori... esan detzuegun moruan umorerik ez jakuen falta!

Honek dendia itxi ta jaira etorri zan (Hori bai, denda ta guzti!)

Janari delikatesenak be edozein lekutan zeren! Proiteinak gora!

Ta pipak ez, baina beste bedar hauek funtzino berdina eitxen zezkuen.. entretenidu entreteniduak zian jateko!

Ta juezen artian ohorezko inbitadak.

Ta parrandia ta gero... iparralderuntz jarraitxu genduan... kilometro gutxi baina karretera ta ordu askokin!

Bilbotik Donostiara 8 orduan ein genduan! Kotxian eh?

Ta bidian entretenimentua edozein lekutan agertzen zan guretako, nahiz ta hemen normala baino normalaua dan parabolikia nahibozu zuk zeuk zeure beikuluan etxera eruatia! Motorrian? ba hori, motorrian!

Ta bueno esan biharra dao, biaje hauek dagoeneko piskat kantzatzen gaitxuela eh? beitxu zelako aurpegixa gelditxu jakun!

Ta zer jaten doun? (Oilo hanka horrez gain) Hona hemen...

ARROZA!

Luang Prabang mendiz inguraturiko herri lasaia da, Laos dastatzeko leku politxa.

Holako tenpluak kalian edozein baztarretan topatzen dia. Ta ez oso urruti monjiak ibilitzen dia eguneko betebiharrak betetzen.

Leku turistikua da, baina turismo lasaixa daonez, kalian gora ta behera ibiltzeko aproposa.

Baina bi erroberatan ibilitxa hobeto ezagutzen da herrixa, izan be eurak holantxe ibiltzen dia alde batetik bestera.

Bueno ta beste holako tuk-tuk etan bebai. Hauek ikastolatik etxera doiaz poz pozik. ta zintxoroia? zer da hori?

Laosen goizian eguardixan ta gabian piztuta egoten dia suak. Etxe barruan ez bada kazuelak kanpora atara ta beinga, dale fuego!

Euskal Herrixan udan zelebrazino asko egoten dia, ta ezin izan douz aurten harrapau, baina Laoseko danak harrapau douz! Oinguan monjieri galdetu zetzeun ia zertan ebizen hainbeste papelezko barku ta figura eitxen.

Ta Mekong ibaitxik be bazeuazen herrixa edariz betetzen! Barkuak zerbezak ekarri ta ekarri ibili zian egun guztian.

Ta azkenerako jakin genduan. Mekong ibaixan iluntzian jaixa egongo zala. Herri guztia apaindu zuten ta barku guztiak kandelekin argiztu zitxuen, ta konkursora presentau. Sari banaketia ein, ta gero danak kuadrilaka barkua uretara botatzen dabe, Mekong ibaixak eruan deixazen. Urrin!

Guk jende asko egongo zala ta restaurantia topera egongo zialako ero.. ba porsiakaso bokadillua hartu genduan espektakulua ikusteko.

Ta edarra espektakulua!

Ta karrozen artian beste holako ofrendak eitxen ikusi genduzen familixa osuak ate aurrian jarritxa. Zetako ete dia?

Ba dirudienez bikote gaztiek nobixua topatzeko Arrateko kurutziari bueltak emon biharrian, ba ofrenda hauek botatzen ditxue errekara. Bakoitxak bana, ta Mekong ibaixak bi ofrendak batzen baditxu, horrek esan nahi dau, ofrenden jabiak nobixuak eingo diala.

Total, guk be ein genduan probia baina bakoitzan erregaluak beste batena topau zeban, ta ingurura beiratu genduan ta gure nobixo barrixa zein zan jakin nahi izan genduan... baina ez gintxuan inork reklamau asike guk geurera jarraitxu genduan.. jiij

Luang Prabangeko hitza waterfall da (tuk tukeruena behintzat), ta hainbeste waterfall ta waterfallondoko, ba buelta bat eman genduan ia piskat bat freskatzen ginan.

Hamen el sireno de todas las aguas del mundo!

Ta Luang Prabang etik Thailandiara juateko... bide bakarra dao. Autopista primerakua. Mekong ibaixa. Bi egun ein genduazen barkuan, albuetara beira aspertu ezinda. Vietnameko atalian esan genduan moruan ibai honek inguruan bizi dan jendian sekretu danak erakusten baititxu.

Honek ez zeken ikastolatik urten ta bainura juateko tuk-tuk ik hartu biharrik.

Laos eko edozein gida erosten badozue, beti agertzen dia umien argazki pilo bat. Ta guk geuretako pentsau genduan.. eneee... Laosen ez da ba ikusteko gauza askorik egongo umien fotografixak ipintzen badabiz...

Baina egixa esan argazki derrigorrekua da umiena Laosen. Halako energia izugarri bat dake danek!

Errekako bi eguneko biajiak merezi izan zeban, ta irakurtzeko denbora euki genduan (irakurztia asko gustatzen jaku. De hecho gure kurrikulumeko afizino bat da (jeje), baina kasu hontan motxilatik pisua kentzeko alizientia daka)

Lelengo eguna barkuan. Liburua: (Everyday Osho)

Bigarren eguna barkuan (Liburua: La Historiadora)

Eguna argitzen ta iluntziak... danak ikusi genduzen pateratik!

Ta honekin Laos atzian lagako genduan, garatuagoa den Thailandiara juteko. Laos, asko gustau jaku, ta oso gomendagarrixa da, bertako jendian berotasuna, naturaltasunak ta malizia ezak, herri hau benetan maitagarriak bihurtzen dabelako. Guk oso gainetik ikusi dogu, ta hemen kriston natura, animali ta herritxuen artian benetan murgildu ta galdu zaitxezke.

Jendia oso lasaia ta bihotz onekua da, baina generazino berrixak fuerte datoz!

Laoseko oroimen politxenetako bat,  bertako Lao Beer zerbezia ta agenziau genduan Txorixo Pamplona izango da! 10 hilabete ta gero txorixua!

Lasterarte ta goraintziak danori, duhan dia ta.

oier

oier 2008-10-28 19:27 #1

Jo, Laos, ze politxaaaa, laosti...a!!
Eta jendiakin zelako rollo ona. Sensaziñua geratu jata oinguan paisaje eta harri gitxiago, eta bertako jendian bizimodua, jatekua eta jaixak gehixao disfrutau dituzuela.
Animo pareja!!!

matx

matx 2008-10-28 22:00 #2

Estropadetako andrak ze harrera ona ein zetzuen gainera ez? Kuriosua, han be zerbezak dekezela jaixetarako...nobixua topatzeko be inbentoren bat dakela...Danian berdina azkenian!

Aprobetxau azkenengo sprinta!

paaa

Tiamire

Tiamire 2008-10-30 09:58 #3

Aupiliii! Disfrutau topera ondiñok 2 hilabetek abentura askotarako emongotzue ta! Patxo potoluak Eibarzulotik (ofiziñazulotik)!!

urtzi

urtzi 2008-10-31 11:58 #4

Eppaaa!

Duela pare bat aste hasi nintzela hau irakurtzen eta goitik bera irakurri dut eta baita disfrutau be! Eskertzen da holako abentura bat guztiekin konpartitzea eta zuentzako bakarrik ez gordetzea, aunke batzutan enbidia emateko egiten duzuela ematen duen... ;-)

Ea bueltatzen zaretean afaritxoren bat egiten dugun klasean ibili ginenak eta fotoerreportai bat egiten diguzuen eta istorio gehiago kontatzen dizkiguzuen seguro blogean agertzen ez diren abenturatxo dexente gelditu direla tinteruan...

Disfrutau gelditzen zaizuenaz, nik gabonetako oporrak noiz ailegatuko zain jarraituko dut.

P.D. Kontuz sindrome post-vacacionalarekin zuena gogorra izango da ta ;-)

sertx

sertx 2008-11-04 12:08 #5

BeerLao !!!!!

BeerLao !!!!!

Ze enbidiaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa!!!!!!!!

Henry

Henry 2008-11-04 20:44 #6

Gabon:
Hamen illundu dau, eta Macho si te rajas-etik idazten detsuet azkar-azkar. Bai, neu be Oierrek komentatzen daban inpresiñuakin gelditxu naiz. Neuri behintzat beste iñun baiño poztasun haundixagua -edo emoten daban jentia dala gelditxu jata ideia.
Klaro, oiñ egunokaz telebisiñuan emon bihar ei daben reportaje bat dala eta, Roldanek diruok hartu eta hanka eiñ ebanian, Laosen harrapau ebela dabiz esan eta esan, akordau eraitxen. Je, ha be tontua zalakuan!!!
Bueno, gaur ez dakat roillo luziagorik. Hamendik urten eta Coliseora noia 15erako entradak hartzera. Saria bete dantza. Zuek ez zarie aillegatzen, ezta? (Hiart, eske kaskarots ein bihar da -ha beste izena ez naiz hamen ipintzen atrebitzen- eta, ba, horixe...).
Obamak irabazi ete dau?
Hala, bikote, banoia ni. Segi zuek zeuonera, eta gastau denporia bildur barik, baiña gu ez euki erretrato barik luzaruan, eh! Aguuur.
Henry

laneannn

laneannn 2009-10-29 09:05 #7

lan bat iten nabil laoseri buruz eta informazio zozer bidali mesedezz!! ahal bda!

Utzi iruzkina: