2007-11-28

Sei egun beranduago, hemen naiz berriro ere!!



Aurreko aldiko intertxiringito berean, mikrobulegotxo berean, baino bada zer kontatu bai!

Nire lelengo aklimatazio ibilalditxo/jardunalditxoen ondoren, Peruko inguru hontan jopuntuan nuen beste zona batera hurbiltzea erabaki nuen, mendikatea ekialderantza zeharkatu eta Chavin de Huantar bixitatzeko. Peruko termino historiko-arkeologikoetan, "Horizonte Chavin" deitzen diote zibilizazioen hasiera ematen den garaiari. Chavingo zibilazioa izan zen gero, aurrerago, Hegoamerika osoan izan zen inperiorik handiena izango zen inperio incaren oinarria, eta badu leku bat bere garrantzia isladatzen duena. Orain berrogeitahamar urte inguru ia desagertu zena, hori bai, mendian behera etorri zen lurjauzi izugarri baten ondorioz, baino gaur egun edonor flipatuta huzteko moduko aztarnategia: Kanpotik zein barrutik; kanpotik lekuak eta inguruak ikusgarria ematen badu, barrutik... la oxtia izan zen bixita. Harri zaharrek txora-txora inda huzten banaute... a ze nolako mozkorra!! Orain 2500 urte eraikitzen hasi zirela ez ahaztu!! Tumatxa!!

Bertara hurbiltzeko hiru orduz egin beharreko autobuseko biajia ere, extu xamarra, baiño inpaktantea... Autobusa gora ta gora ta gora, 4200 metrora, eta zelai berde-berdeak, laku urdiñ urdiñak, ipuinetakoak diruditen lastozko teilatudaun etxolatxoak... eta jendea bertan bizitzen, garai batean eta orain, garrantzi komertzial haundiko ibilbidean. Autobusa behera, behera, behera, eta bailarako ormetan zulo beltzak, ikatz mehatzeak, argazkirik ezin atera begiz ikusita bakarrik beldurrarengandik gertu huzten duen inpresiora... Aurpegi beltzean segundu bakar bateko begiradaren zuritasuna ikararengandik milimetro batera...





Eta motxila prestatzeko momentua iritxi zen, Santa Cruzeko trekkinera irtetzeko!! Hiru orduko kolektibo paseutxoa lehendabizi, Huaraz-Caraz, Caraz-Cachapampa. Duda asko egin eta gero, oraindik motxilatzarra bizkarrean euki, eta 4900 metroko pasua igaro beharraren konbinazioaren beldur, bakarrik joatea baino, hobe akonpañaute! Cachapampan aurkitu nuen Aritzak gomendatutako mandazaina, arrieroa, Hilario, baina berak bilera garrantzitsua zuela ta semea bialdu zuen nirekin, Ronald, 21 urteko gaztea, dudarik gabe quechueraz castellanoz baino hobe egiten duena. Berekin eta Pedro astoarekin egin nuen Santa Cruzeko quebradan gora, errekaren burrunbak lagunduta, eguzki berotan.

Euri garaia izanda, lelengo bi egunetan mendietako jainkoek jolas egin zuten gure imajinazioa eta laiñoekin... Ikusi nahi eta ezin... Ikutzeraino bezain gertu, eta usaindu ere ezin egin mendiak... Pazientzia galtzeko arriskuan, iritxi da lotarako lekua hautatzeko ordua... eta izerdiaren saria jasotzearena! Iluntzea, behelainoz bete den gaua, eguzkiak irten orduko urtu eta paisaia berriak oparitzen jarraitu duen unea, Punta Reunion... zoragarria, flipantea, izugarria... Piramide, euskaldunon aspalditik ezagutzen dugun laguna Artesonraju, orain zortzi urte ezagutu nuen Ama Dablamen arreba ttikia iruditu zaidana, Quitaraju eta berari besarkada luuze betek lotuta Alpamayo, eta hementxe gaiñean, bere izotzen gardentasuna usaintzeko bezain gertu, Tauilliraju, bidezain gaurko egun osoan, Punta Reunionera iritsi eta bailaran beherako bide osoan... 24 orduz, bigarren eguneko ilunkaratik hirugarren egunean Huaripampara iritsi aurreko orduetara, ikusten nuen guztiak merezi zuen une bat beretzat, begirada luzeago bat, argazki bat, bideoz grabatzeak...

Baiño dena ezin perfektua izan eta... Goizeko zazpiretan lo egin genuen lekutik irten giñenetik, Ronald enuen berriro usaindu ere egin. Lelengo argazkia ateratzera gelditu nintzenetik, adios!! Hasieran enintzen batere arduratu, "itxarongo dit" pentsatzen nuen... Punta Unionera iritsi orduko, egarriak nintzen, eta ura astoak zeraman... hamarretakoa gustora egingo nuke ba, ain goiz jaikita... eta janari guztia, asto gaiñean... Eguerdiko, ke letxes, arratsaldeko ordubiak arte!! Ia-ia jan det mutikoa harrapatu dudanean... botila erdi dzanga-dzanga edan nuen, trago ta trago artean kauendioska... Nuen malaostiakin geratzen zitzaidan azkenengo zigarroa hantxe erre nuen, hurrengo eguneko arratsalderarte, berriro ere Huarazera iritsi arte berriro ere tabako gabe egongo nintzela jakinda ere, kanpin dendan, kafe goxo batekin batera erretzeko gordea nuena...

Hurrengo egunekoa, ibilaldi motxa, baino "kamionetaldi" luuuzea... Chopicalqui, Huascarán eta Chacraraju bidelagun euki arren, ezin beraietaz gozatu, ezin gelditu ere egin argazkiak ateratzera! "Carretera" deitzen dioten pistan, nahikoa lan gure buruari ehusten!! Portachuelo zeharkatu, Llanganuco-ko lakuak pasa ta Yungaira heldu orduko, bizikletan eta kulotte gabe 80 kilometro egin izan banitu bezela nuen ipurdia!! Imajinatu nola dudan orain, hurrengo egunen ere, hiru orduko internetaldiaren ondoren, jo ta minberatuta dudala!










4 comentarios:

Anónimo dijo...

iepa gari!
inkernutik arratsalde hotz hontan agur bero bat!!!!

Anónimo dijo...

Gora Harri Zaharrak!

Aupa Gari!! Azkenean sartu naiz hemen eta hau sorpresa Chavin de Huantareko informazioa topatzerakoan! Segi, segi holakoak idazten, datorren urtean erabiliko baititut naski!

Besarkada haundia ta eutsi patarrari!! Beti Aintzina!!!

Anónimo dijo...

Epa! zertzuk ez jatzu pasau biher hemendik aurrera! astebeten hola bazabitz, ene...
Barrezka egon gitzen aurrekuen etxien, Garaziri espliketan zer pasau jatzun astuakin, eta kamionetako "bidaiakin". Halako baten Garazik:
- amatxo, nun dau Gari?
- urruti-urruti...
- urruti ez amatxo, Péeerun amatxo, Péeerun.
Ale, badaukot bideo txiki bat Joanesen xelebrekeriekin, ea asmatzen doten eta hemen jarriko dot.
Hemen "barkos iraulis", enterauko zinen panorama nahastutxo dabilela, baina aurrera bolie! besterik ez jaku geratzen...
Muxu bero bat

Anónimo dijo...

eskumuñak kondor-ei! ta animo maldan gotti ta betti ibilki yaizelikan!

El Condor Pasa