2008-06-11

Goraintziak Annapurna petik!!

Hamar egun Tamang lurraldean

Normalean ez da ideia ona izaten monzoi garaian Nepalgo mendietan ibiltzen saiatzea... Euria zaparrada izugarrietan ageri daiteke eguneko edozein unetan, eta paisaia edertzen duten tontorren ikusmira lainoen artean gordetzen da ia beti... Hala izan zen baita Langtang ingurura egindako bixitan guri gertatu zitzaiguna... Baina beti bada arrazoiren bat motxila bizkar gainean jarri eta bidean jartzeko... Bederatzi urteren ondoren, Karma, bere bizileku diren inguruetatik irtenda Kathmandu arteko bidean lehendabizi eta Khumbura eginiko bidaiean gero, gidari izan genuen lagunarekin bueltan elkartzeko nahia bata, eta ozta-ozta ezagutu genituen Syabru, bere herritxoaren inguruak, euripean bazen ere, gertuagotik ezagutzeko gogoa bestea... Horrela jarri ginen nire laguna Rafael eta biok Langtangera bidean... eta hau da aurkitu genuena...

Syabru Haundia, Thoolu Syabru, denbora pasa izan ez balitz bezala, mendiaren erpineko tarte estuan tente, bederatzi urte beranduago... Hau da Karmaren herria.... Bertatik hiru bide ezberdin har daitezke... Langtangeko bailaran gora, izen bereko herrirantz eta
Langtang Himal-eko mendien magalerantz bata, Gosainkundako laku sakratuetako bidean aurrera eta Laurebina La ko gaina pasatuz Kathmanduraino bigarrena, eta turismora begira ireki berri den Tamangen lurraldeetan zehar ibiliz hirugarren bat...


Elkartzearen hurrengo egun biak Syabrun pasa genituen lasai, Karmaren etxean ostatu hartuta, inguruetan buelta lasai batzuk emanaz... Argazki hau Langtangeko bailaran gora egin asmoz irten ginen goizean atera genuen... Agur esatean lepoan behera khatak jarri zizkigutenean, pufaaaa... emozion emozion....


Aurreko gauean, Karma, Rafael, Sonam Karmaren koinatua eta laurok tertulian ari ginen bitartean, Karmaren ama lurrean eseri, eta artilea hartuta, aria egiten hasi zen... tontua letxe geratu nintzen berari begira, lanean ari zen bitartean...




Bidean aurera egiten hasita, bailararen behekeldera eta Nepalen aurkitu dugun basorik izugarrienean barrena ibiltzen hasi aurretik, landare mota guztiak aurkitu litezke bidean... Erretzeko erabil daitekeen landare mota hau barne...

Kyanjing Gompa, Langtangeko goi bailararen goienean, Langtang Himal mendien pean... Aurreko egunean lainopean iritsi ginen, eta lainopean egin genuen bueltako bidea... Goizaldea, baino, une motx batez bazen ere, garbia irten zen... Gure lodgea koketadatxo bat zen, herrixka artifizialetik aparte, Monastegi benetan zahar baten ondoan, mendietara begira den bailararen erdi-erdian...
Lainoak denaren jabe egin aurretik, tontorrak azkenengo burrukan... Bi hauek ia dagoeneko estalita zen Langtang Lirungeko tontorretik jaiotzen den erpinean gora egiten duten tontorrak dira...

Bidean gora bertatik pasatean, izugarri ederra iruditu zitzaigun txoko hau, "Riverside Lodge", berau zeharkatzeko bi egunez ibili beharra den baso ederraren erdi-erdian, errekari pegatuta, kriston pakelekua...


Eta goizaldean bista eder hau oparitu ziguna!! Basoko zuhaitzen artean, Langtang Lirung, ezkerraldean... Bere eskumara, goiko argazkiko bi tontorrak, eta Langtang II eskubian...
Hurrengo egunean bailaraz aldatu genuen, Langtangekoa utzi eta Rasuwara, Tibeteko mugara dijoana hartzeko... Hantxe sartu ginen benetako Tamang lurraldean... eta hauxe da aurkitu genuena....

Mendi magalen erpinetan gora, harri ilunez eraikitako etxe txikiz betetako herrixkak, beraien aurrekaldean egurrezko taila ederrekin... Gazte zein nagusi, beraien erropa tradizionalak jantzita dabiltzan jatorri tibetarreko herritar atseginak, kanpotarrarentzat zein herkidearentzat irrifarrea beti prest... Nire Nepaleko ibili guztian aurkitu ditudan herrixa eta jenderik ederrenak.





Thumaneko Gompa (Monastegi)-ko zaintzailea belaunaldi berriko beste bi herritarrekin... Modeloak bezela jartzen ziren argazkietarako, baina gero bertan izango ez bagina bezala jarraitzen zuten berera...
Ostaturik ez dago herrixka hauetan, eta egonaldia bertakoen etxetan egiten da, beraiek jaten duten bera janez, lujorik batere gabe, baina inporta ahal du ba, holako etxe baten barrura sartzeko aukera eukita?? Etxeko jauna eta bere alaba argazkian...



Etxekoandrea eta biok... kriston graziosua izan zen argazki hau bera ateratzea... Rafaeli ni neu bakarrik (printzipioz) irtetzeko intentzioarekin etxeko behekaldera jeitsi ta argazki bat botatzeko eskatu nion... Neskaren kuriosidadeak bastante hobetu zuen koadroa, ez?

Beste andre hau, permisua eskatuta bi argazki ateratzeko posatu zuen niretzat... Gero, bera berera, ni nengoenik inporta ere egin gabe... beste berrogeitamar bota nizkion gutxienez...












Thumaneko bidean aurrera, Tatopaniko ur termaletan bainotxua... ura ordeituta zegoen burdinaren gorriz, baina hala ere, earra bainua hi!!



Azkenengo gaua lotan ein genuen herrixkak ere, bazuen bere xarma... Eta bertako andretxoek, ni te kuento... Fijatu belarritakoetan...

Garia jasotzeko garaia goiko bailaratan...





Hamar egunen ondoren, azkenean iritsi zen alde egiteko momentua... Syabruk lainoen artean egin zigun agur... hurrengorarte!!





Eta Kathmandura bueltatzeko, hamar orduko paliza!!! Bidea txarra da benetan, baina merezi du... Hala pentsatzen nuen joandakoan... eta bueltakoan, zer esanik ez!!!
Eta holaxe daude Gariren botak, asko igertzen ez den arren, bi hilabetez Nepalen barna ibili ondoren... Tuckland batzuk, ez balira, seguraski aguantatu ere ez!!! (Aupa Iban, goraintziak Nepaldik!!)

2 comentarios:

Anónimo dijo...

bidaia ia ia iritxi da bukaerara eta... orain dela hainbeste hilabete espero izan zenun bezain ondo bai behintzat, e?? ikusita dago leihoko markoa bakarrik ez, burua ere nork duen karratua!!!!
eutsi horri!!!!!!!!!!!!!!!!

Anónimo dijo...

iepa xalau!

zure bloga irakurteko denpora larrei eztaukouen arren, saiatzen gara noizien behin kukutxo bat eitten. Edarrak argazkixak eta edarraua guk daukouen inbidixie. Laxter zure poxpoliña fango jatzu... ai... ai... ai! zu behintzat aireporture guapo guapo agertu e! ta ez bixamonaz, beste batzuk ein eustien moduen.

hemen bi xapaburutxuek badoiez aurrera, egunetik egunera haundi eitten. zu etorri orduko nozilla bokadillue jaten egongo die! Tio gari ezautzeko desietan daz, bere kontuek entzun eta argazkitxuek ikusteko, ta baitta gurasuok be.

patxo handi bat, ta disfrutau azken momentura arte.

mua ta mua