Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Araba maite / “Antzararen bidea”, Jokin Muñoz-ena, Alberdaniak 2007an plazatua

“Antzararen bidea”, Jokin Muñoz-ena, Alberdaniak 2007an plazatua

trebi 2010/09/09 00:20
“Antzararen bidea” edo antzarak behin lepoa moztuz gero zenbat metro eta nola dabilen.

                 Bai ba, euskal literaturak 1936ko gerraren inguruan emandakoa aztertzen hasi eta halako batean liburu honen aipamena ikustean “bingo!” esan nuen, gogoa neukan hain kritika onak izan dituen Jokin Muñozen lanik irakurtzeko. Gainera nobelak 349 orrialde zituela ikusita are gehiago biztu zitzaidan gogoa, 200 orrialdetako muga pasatzen zen liburu bat hartzeko grina neukan eta.

               Gaur egungo Euskal Herri korapilatsu honetatik neska bat sasoi hartan Nafarroako Erriberako herri batean gertatutakoaran atzetik hasten da. Horixe da kontaketa, gerra bera egon ere egon ez zen inguruan gertatutakoa.

                Interesatzen zaizu? Ba eskuratu eleberri hau. Nik ia 350 horiek gelditu gabe irakurri ditut –oporretan egonda errezago jakina- eta ondo egongo ez balitz garbi izan ez nintzela bukaerara helduko.

                Ondo dago munduko literatura irakurtzea, neu naiz lehenena horretan, baina ez izan dudarik, Euskal Herriko arazoak eta bertako ikuspegitik bakarrik hemengo idazleek emango dute. Ni, azken aldian, horren atzetik nabil, eta “gure” idazleak benetan zintzo eta ondo bete dute bere inguruko errealitatearen testigu eta notario izatearen beharra.

                 Euskal literatura benetan sasoi eder-ederrean dago, asko dugu aukeratzeko eta idazleak ez dira beste herrialde batzuetakoak baino eskasagoak, ez horixe. Murgil zaitez.  

Antzararen bidea

 

Amaia
Amaia dio:
2010/12/14 21:38

Horixe bada, euskarari dagokionez, oso ongi idatzitako liburua dela ukaezina da. Alabaina, eta eleberriak arrakasta itzela izan badu ere, bi apunte besterik ez: alde batetik, pertsonaiak manikeoak iruditu zaizkit eleberriaren bi planoetan (bai euskal gatazkako planoan, baita gerra zibilekoan ere). Bestetik, Dioniren agerpena ez zait ongi justifikatua iruditu, izan ere, kasualitate handiegia iruditzen zait Jesus agureak Igorren argazkian eta, ondoren, Lisak Dioniren argazkian arreta jarri izana. Gainera, Dioniren eta Igorren arteko paralelismoak galdera asko sortzen dizkit, nahiz eta ohartzen naizen hasieran erabiltzen den aipuarekin justifikatuta daudela: "iragana bizi-bizi dago eta ispiluek ez dute obeditzen".

Hori kenduta, baina, eleberriak irakurtzea merezi du. Baliabide literarioak ederki erabiltzen ditu Jokin Muñozek eta ipuinen teknika bidezko irudiak (antzarari lepoa mozten diotenekoa bezalakoa) oso onak dira.

Hori irakurritakoan niri bereziki ona iruditzen zaidan "Bizia lo" irakurtzera animatzen zaituztet.

Leire
Leire dio:
2010/09/30 16:26

oso interesgarria, Imanol. Agur bero bat Donostiatik

asier
asier dio:
2010/09/09 14:34

Oin dala hilabete batzuk erosi eta, hortxe dakat, mesanotxian zain, beste 20-25 liburukin lehiatzen!

Baina kitto! Datozen egunotan hartuko dot Jokin Muñozen liburua. Hori bai, Millenium 3 amaittu ostian!!

Asier Sarasua
Asier Sarasua dio:
2012/06/01 09:37
Ba, urte t'erdi eta gero, azkenian bete dot agindutakua. Bi egun (eta gaupasa) pasau dittut liburuan sartu-sartu eginda. Ona! Benetan merezi izan dau!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

 

    Blog hau gai batzuen inguruan egiten da, egilea bera, berez, ez da eta batere interesante. Arlo bi jorratuko ditugu gehienbat:

1. famili artean Araban egin daitezkeen txangoak, eta

 2. liburu kritikak.

 Horrez gain, batek daki, idatzi ixilik ez egoteagatik, harrokeria.