Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Araba maite / Inkesta elektoralen iruzurra

Inkesta elektoralen iruzurra

trebi 2009/03/13 00:32
Orduan irakurri zenituen boto aurreikuspenak ahaztu dituzue? Normala, saldu zizkizutenak dira interesatuenak haiekin inor ez dadin akordatu. Gogora itzazue.

 

   Halako batean akordatu eta, tira, elekzioak pasata eta gero, argitaratu ziren inkesta elektoralak eta benetako emaitzak konparatzea otu zitzaidan. Ez zen hain erraza izan inkesten bilduma bat ateratzea, baina azkenean, eta Wikipediari esker, oso lagin politta lortu dugu: http://tinyurl.com/basfg2

     Argitaratu zutena eta errealitatea alderatuta, normala komunikabide konbentzional horiek inkesta horiek izkutatu nahi izatea.
 
    Gogoratuko dizkizuet benetako emaitzak: PNV 30, PSOE 25, PP 13, Aralar 4, EB 1, EA 1, UPD bat. 
 
    Eta orain komunikabide denajakintsu horrek saldu zutena. Batasunarenak edo botu anulatuenak ezin aipatu komunikabide horientzako ez direlako esistitzen. Ez ditut denak jasoko, horretarako baduzue goiko helbide elektronikoa, baina batzuk aipatzeagatik:
 
    1. "Euskobarometroa", Paco Llera katedratiko prestuarena: PNV: 26-28, PSOE 25-27, PP 13-15, EB 3, EA 2-4, Aralar 1, UPD 0.
 
    Hau da, PSOE eta PPrenak bai asmatu zituen, jartzen zituen aukeren artean mail apalenean; baina PNV, EB, EA, Aralar eta UPDren kasuetan ez zuen inondik inora ere asmatu. Zazpitik bi bakarrik asmatu zituen. Kalitate horretarako gutariko inork egiten duen edozein aurrikuspen edo porrak balio bera dauka, ez genuen gutxiago asmatuko, eta askoz diru gutxiago gastatuz. Emaitz enpirikoak frogatu dute Euskobarometroa kaka bat dela, horregatik horiek egiteari lagako dio? Apustuak onartzen dira, nik diot berdin-berdin egiten segituko duela.
 
    2. CIS, Centro de Investigaciones Sociológicas. Espainiako ikerketa zentroen bedeinkapen guztiekin: PNV 27-28, PSOE 26, PP 11-12, EB 3, EA 3-4, Aralar 3, UPD 0-1.
 
    Guztira, zazpitik asmatu du bat, UPDrena. Eta CISek bere burua erakunde serio moduan saltzen du bere burua. Berriro diot, halako argitalpenak ez dira tabernetako porrak baino fidagarriagoak.
 
    3. El Diario Vasco-El Correo Español: PNV 27-29, PSOE 26-28, PP 11-12, EB 2-3, EA 2-4, Aralar 3, UPD 1.
 
    Kalitate berbera, zazpitik ere bakarra asmatu, UPDrena, bestetan huts. Eta hauek dira EKAn gehien saltzen diran egunkariak. Sinesgarriak.
 
    Eta jeneralean antzeko erresultaduak ematen zizkieten: PSOEri errealitatea baino gehiago, PNVri gutxiago, eta EA, EB eta Aralarrekin errakuntza totala.
 
    Hurrengo hauteskundeetan egiezue kasu halako inkestei, aurtenguak ikusi eta gero ez baduzue ikasi.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

 

    Blog hau gai batzuen inguruan egiten da, egilea bera, berez, ez da eta batere interesante. Arlo bi jorratuko ditugu gehienbat:

1. famili artean Araban egin daitezkeen txangoak, eta

 2. liburu kritikak.

 Horrez gain, batek daki, idatzi ixilik ez egoteagatik, harrokeria.