Xbox live, zinea internet bidez alokatzeko... euskara gabe.

iruditxokoa 1456148003398 Irudi Txokoa | 2008-12-02 10:21


Aro berri bat iritsi da gure etxeetara, filmeen alokairua interneten bidez egingo den garaia gure artean da. Ez da berriz kotxea hartu beharko bideoklubetara joateko, ezta bigarren aldiz bidea egin behar filma itzultzeko. Beti izango dugu alokatzea, beti edukiko dugu guretzako kopia zai eta, bideoklubetan gertatzen ez dena, aurretik norbaitek eraman izana daitekeelako.

Xbox da honelako zerbitzua ematen lehena, baina hilabete kontua da PlayStation3-k berdin egitea ere, eta badira antzerako aparatuak aurreikusita.

Kontsola internetera konektatua egonda, kontsola beraren menuak erabiliz, alokairua egin daiteke erraz errazki. Agindua emanda, filma jasotzen hasiko gera. Filma 14 egunez egon daiteke disko gogorrean. Ikusten hasita, 24 ordura borratuko da, epe horretan nahi adina aldiz ikusteko aukera edukitaz. Behe eta goi definizioan egin daiteke alokairua, kalitate eta filmaren arabera 1,7 eta 3,8 euro artean dago prezioa.

Xbox banatzaile garrantzitsuak dauzka bere katalogoan: Warner, Fox, Sonny, Columbia. Baina baita ere espainiar banatzaileak: MangaFilms, NotroFilms, TriPictures. Eta beste askorekin hizketan dabil hauek zerbitzura gehitzeko. Astero filme kopurua haunditzez doa gainera.

Baina iritsi berri den aro berri honetan, euskararik ez dago. Oraingoz filmak gaztelerazko bikoizketarekin ikus daitezke bakarriz, ez dago ezta jatorizko bertsio azpitittulatua ikusterik. Hona oraingoz galera:


Oraingoz 99 filma daude alokagai, eta 9 euskaraz egon beharko lukete gutxienez, ia 10%.

Eta ez uste gu garela kaltutako bakarrak, katalanek hurrengo filma badute ere alokagai katalanik gabe dendetako dbd-eak bikoizketa hori badu ere.

Xbox filme katalogoa


Utzi iruzkina: