Bideak zabalduz

150422-001

Bide ertzeko lizar ahulak,
hotzak ahitutako itsasertzeko belardiak,
goi mendietako elurraren distira
oroimenean gordetzeko gogoa,
etxeko bakardadean dastatzeko
euriaren danbadak kalera irtetzerik
uzten ez duenean,
gaueko isiltasunean loa
agertzen ez denean,
munduaren handitasuna
eskuarteko ahur txikian
estutu nahi duzunean.

Argazkiak egiten dituzu nonahi,
oroigarri izango direlakoan,
urrituz doan oroimenaren gaitasuna
ordezkatzeko,
eta halako batean,
argazkietako irudien kopiak
pareta batean ikusi dituzu
auzoko erakusketa aretoan zintzilik.

Oroitzak partekatu,
bideak zabalduz.

Utzi iruzkina