Maiatzean irakurriko ditugun 10 titular

Maiatzean irakurriko ditugun 10 titular
Gaur gauean berriz ere dibinidadean jausita, maiatzeko 10 titularrak etorri zaizkit bapatean burura. NIre poz eta kezkak konpartitu nahi nituzke, ea hauetarik baten bat ekiditerik dugun.

  • Urquijok 25 metroko masta bat jartzera behartu du Donostiako Udala, 8×12 metroko bandera espainolarekin.
  • Gipuzkoa Plazako landareak zimeldu dira fotosintesia ezin zutelako egin.
  • Hamaika Telebista: beste hilabete bat ikusle baino telesail gehiagorekin
  • Diario Vascok kereila jarri dio Diario Fatxo twitter kontuari plagioagatik
  • Martxelo Otamendiren twitter kontua bake prozesua da.
  • Jesus Egiguren: “Euskal Herriak ez du zentzurik, Tuterako alkatxofarik gabe”
  • Roberto Jimenezek adierazi du Ferrazen zain daudela Egigureni erantzuteko.
  • Zientzialari talde baten arabera,  S.D. Eibar primerara igotzean paradoxa espazio-tenporal bat emango da eta zulo beltz batek irentsiko gaitu.
  • Hiru atxilotu Altsasun “indepenfresa eta sozialimoia” oihukatzeagatik
  • Gazte bat Xabier Letonaren zutabe baten azken parraforaino iritsi da. “Ez dago bizitzarik”, adierazi du.
Maiatzean irakurriko ditugun 10 titular

Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.

8 pentsamendu “Maiatzean irakurriko ditugun 10 titular”-ri buruz

  • noizeanbehin 2014-04-19 13:51

    Hilabete honetan ere emakume bakar bat ere ez da iritsiko gure titularretara

  • Emakumeak? Ea espabilatzen diren…

  • noizeanbehin 2014-04-19 14:10

    Bida, hortan ados gaude:

    http://twicsy.com/i/hiVFmd

  • Emakumeak? Bai bai, arren, agertu daitezela Merkel eta Rosa Diez gehiago….

  • noizeanbehin 2014-04-20 14:40

    Zu seguru klaseko listoena zinala, ezta? Holako erantzun konstruktibo, arras gatz eta piperdun eta sakonekin, aiiiix, ze barregarria, txalo bero bat!
    Honatx beste bi zure zerrendarako, guapo!: Lorena Bobbit eta Valerie Solanas.

  • Barregura zuri emango dizu… 2013an espainiar administraziopeko Euskal Herrian 50 hildako lan-istripuetan: guztiak gizonak. 2012an Euskal Autonomia Erkidegoan 180 suizidio: horietatik 133 gizonak. Euskal Autonomia Erkidegoan etxegabeen %80a gizona da. Non daude hemen berdintasun-politikak? Zer, berdintasuna interesatzen zaigun horretan bakarrik ala? Feministak zer, isilik? Emakume baten bizitzak gehiago balio du gizon batenak baino? Eta gainera emaskulazioa??? Jota zaude…

  • Gizonak izorratuta dauden bitartean, zuek segi zuen nazionalfeminismoarekin. Gora zuen obarioak eta lobby feminista joder!!! Zakilak ebaki!!! Aluak josi!!! Garunak lobotomizatu!!! Eta emakumeak titularretara, lan-istripuetan barreiatutako gizonen gorpuzkinekin batera!!!