Zer da jarioa?
RSS edo XML jario edo feed-en bidez informazio eguneratua ematen duten euskarazko Interneteko baliabideen bilduma da Jarioa.
XML feed-ak: zer dira?
Interneten informazioa (bereziki albisteak, berriak) banatzeko informazio modu bat. E-posta-z zerbaitetara harpidetzen zara, eta hango mezuak jasotzen dituzu. Ba, XML Feed batera ere harpidetzen ahal gara, eta N informazio iturritan sortzen diren nobedadeak jasoko ditugu horrela.
Nola biltzen ditu iturri horiek Jarioak?
Modu automatikoan. Inon era honetan informazioa ematen duen informazio iturri bat dagoela jakiten badugu, Jariora gehitzen dugu. Argitaratzaile edo webgileen esku dago, beraz, nork zer eskaini; geuk hura hemen gehitu egingo dugu. Jakina, formatu egokian eskaini behar da, XML feed eran. Feed hori eskaintzen duen baina hemen ez dagoen iturri jakin bat ezagutzen baduzu, kontaktuko datu-orriaren bidez egin jakinarazi, mesedez. Eskerrik asko.
Jasotako informazioa bere horretan eskaintzen du Jarioak, edo laburtuta. Izenburua bakarrik eskaintzen duten jarioetan, huraxe bakarrik. Blog batzuetan artikuluen testua osoa eskaintzen da, eta kasu hauetan, karaktere kopuru mugatu bat bakarrik sartzen da. Jario batzuek irudiak eta HTML erako formatuak dakartzate, eta horietan testu hutsera murrizten da edukia. Jario guztiek, hala ere, URL edo lotura zuzena eskaintzen dute, eta aukera hori beti ematen dugu hemen. Hau da, izenburuarekin edo testu lerro gutxi horiek irakurrita, informazioa interesgarri iruditzen bazaizu, klik egin eta informazio iturri hartara joango zara.