e-gorblog
e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste)
Euskarara itzulitako sailen jarraipenez oparo hasi da urtea
"Girls' last tour" sailaren hirugarrena, "Iratxo txikia"-ren bigarrena, "Biga"-ren seigarrena, "Idefix"-en hirugarrena, "Ahizpak"-en zazpigarrena eta "24 ordu" sailaren beste liburu bat atera dira otsailetik apirilera 2024/04/26 - 00:00:00
"Wanted - Erretratu odoltsua", anti-western ederra
Harriet argitaletxeak atera du euskaraz Boriau eta Dhondt-en komikia 2024/03/21 - 00:00:00
...eta Pirinioen hego isurialdeko zeharkaldi GR-11-ren Euskal Herriko zatia
Lehenago GR-10-ekin bezala, hemen aurkituko dituzu track-ak, zenbait informazio eta aholku... 2024/01/21 - 00:00:00
Eta Mattinen beste bi!
"U morea - Amore ez emateko, umorea" atera du Zortzikorekin eta "Larru marruak - Primi eta Maurizia" Euskal Herriko Trikitixa Elkartea eta Denonartean-ekin 2023/12/31 - 00:00:00
"Gerra eta diktadura frankista Enkarterrin", memoria historikoa komikian
Balmaseda 1937 elkarteak atera du 2023/12/25 - 00:00:00
"Superpata - Nahaspila kosmikoa 2 - Bare erregearen mendekua" eta "Piqo-Piqo eta Indotxinako txipiroi erraldoi izugarria"
Haurrentzako komiki gehiago 2023koen berriekin amaitzen joateko 2023/12/23 - 00:00:00
Amaia Ballesterosek "Arbasoak" komiki digitala atera du Alboan-ekin
Ur-baliabideen eskasia eta pribatizazio arriskua eta indigenismoa bezalako gaiak lantzen dira, eta hezkuntzan lantzeko material didaktikoa ere badakar 2023/12/22 - 00:00:00
Zientziaren dibulgazioko bi komiki: "Pasteur, mikrobioen iraultza" eta "24 ordu espazioan"
Lehenengoa Jordi Bayarrik eta Dani Seijas-ek egin dute eta Ikaselkar-ek argitaratu, eta bigarrena Rob Lloyd Jones-ek eta Laurent Kling-ek egin eta Ttarttalok atera 2023/12/21 - 00:00:00
Txakolinaren eta komikiaren batuketaren beste bi emaitza
Batetik, "Bizkaiko txakolinaren benetako eta ia behin betiko historia Parrapius Zerratia irakaslearen esanetan" idatzi du Mikel Begoñak eta Kike Infamek marraztu; bestetik, Begoñak idatzi eta zenbait egilek marraztutako txakolinaren inguruko iaz digitalean ateratako 7 istoriotxoak batuta paperean atera dira orain, "Txakomic! - Txakolin zaporedun istorioak" izenburupean 2023/12/21 - 00:00:00
Asterixen eta Idefixen album bana gehiago
Asterixen abenturetan 22.a ("Bidaia handia") berrargitaratu da, eta Idefixenetan bigarrena ("Kroketak erromatar erara") ere atera da 2023/12/19 - 00:00:00