Nire iturriak?
Bai, zeure iturriak. Zeure Jarioa.
Jarioan 150 bat albiste-iturri ditugu sailkatuta, taldekatze jakin batean. Herriak atalean, adibidez, herri mordo batekoak. Zeuri, zure herria eta akaso besteren bat interesatzen zaizu, ez guztiak. Eta Jarioak, hain zuzen, zeure herriak eta zeure iturri kutunenak aukeratzeko modua ematen dizu.
Erraza da.
- E-posta helbidea emanez alta eman.
- Konfirmazio mezua jasoko duzu, eta listo.
Ondoren, zure jarioaren iturriak aukeratu ahal izango dituzu. Tresna erraz erabiltzen da: aukera batzuk aktibatu, besteak aktibatzeke utzi. Honelaxe:
Harpidetza jakin batzuk dituzunean zeure Jarioan, haiek agertuko zaizkizu ezkerreko zutabean: soilik nobedadeak daudenean, nobedade-kopurua emango dizu tresnak, iturri hori irakurri zenuen azken alditik hona gertaturikoak. Ez badago berritasunik, abisurik ez.
Goiko irudian harpidetza jakin batzuetan zenbat nobedade dituen ikus dezake Urliak. Klik egiten du Azpitikoetan, eta bertako hiru nobedadeak irakurriko ditu horrela.
Urliak ez du atalez atal, portadatik herrietara, eta herrietan berea aurkitu behar, jakiteko zer berri duen bere intereseko iturrietan. Zeuk ere berdin egin dezakezu, Interneteko aktualitate euskalduna gertutik eta zuzenean jarraitzeko. Animo!