San Pedro Abesbatza Kantuz Kantu...

Musika koralean murgilduta gauden talde bat gara, estilo ezberdinetako musikak landu nahi ditugu eta hau gure talaia izatea nahi genuke

Goiargi Abesbatza Komentuan

Datorren igandean, martxoak 30, San Jose Komentua zenaren kaperako aretoa ahots hutsez egindako musikaz beteko da berriro. Iazko irailean mezu bat jaso genuen Urretxutik, Goiargi Abesbatzak antolatzen duen Udazkeneko Jaialdian parte hartzeko gonbitea zen. Diskoaren grabaketatik bi asteetara soilik izan arren berehala aho batez baiezkoa eman genien. Urtean zehar egindako ekitaldi ezberdinetan eskainitako obrak eman [...]  2014/03/27 - 18:32:49

Kresala eta Garoa ikuskizuna

Abuztuarekin batera Zumaiako Musika Jaialdia dator. Urtez urte hainbat ekitaldi egin ditugu eta aurten kontzertu ezberdin bat proposatu nahi dizuegu. Txomin Agirrek Zumaian Kresala eta Garoa nobelak idatzi zituenean ez zuen pentsatuko euskal literatura berritu egingo zuenik. Herriko pertsona xumeak jarri zituen bere eleberrien protagonista. Bi nobela hauek ardatz hartuta musika herrikoian oinarrituko den kontzertu [...]  2013/07/30 - 21:44:03

Mari Kaletik Harlem-era

Ekainaren 21ean ospatzen da munduan zehar Musikaren Eguna. Egun bat geroago, larunbata ekainak 22, eskainiko dugu Beheko Plaza Aesbatzako kideen batera azken urteetan ohiko bihurtu den Mari Kaleko gau kontzertua. Gure aldetik estilo esberdinetako obrak eskainiko ditugu. Berri honen izenburuak dioen modura Mari Kaletik abiatu eta New York-eko Harlem auzora iritxiko gara, musika lagun. Eskainiko [...]  2013/06/19 - 22:54:05

ITSASOAREN AHOTSAK · Bideoak

Pasa den larunbatean, maiatzak 25 Olatu Talka egitarauaren barne, Zumaiako komentuan Itsasoaren Ahotsak izeneko kontzertua eskeini genuen Hondarribiko ESKIFAIA abesbatzarekin. Sekulako plazerra izan zen beraiekin batera abestea eta baita plaza jendez beterik ikustea. Gure aldetik eskerrik asko kontzertura etorri zinetenoi eta nola ez Eskifaia abesbatzari gure gonbidapena onartzeagatik. Hementxe duzue kontzertua ikusgai. *Egun hauetan izango dituzue [...]  2013/05/29 - 23:12:03

Eskifaia Abesbatza Komentuan

Asteburu honetan hainbat ekitaldi egingo dira Donostia 2016-k sustatzen duen Olatu Talka izeneko ekimenean. Horietako bat izango da larunbatean Komentuan izango dugun kontzertu berezia, Itsasoaren ahotsak.. izenburupean datorrena. Bertan Hondarribiko Eskifaia Abesbatza entzuteko aukera izango dugu, talde hau historikotzat jo dezakegu 1978an sortu baitzen Javier Busto zuzendari eta musikagile ezagunaren eskutik. Hainbat lehiaketetan parte hartu [...]  2013/05/22 - 23:19:11

Kantuz aldizkaria

Egun hauetan kaleratu da Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak argitaratzen duen Kantuz aldizkariko 100. zenbakia. Zenbaki borobila eta urteetan egindako lanaren adibide. Oraingoan gainera gure koruarekin zein Zumaiarekin lotutako berri ezberdinak agertzen dira. Aldizkariaren portada ikustea besterik ez dago argazkia garai bateko Mojaxarren Komentuan aterata dagoela. Iazko abenduan Zumaian ospatu zen elkarteak antolatzen duen Kantaldi Irekia . [...]  2013/05/09 - 23:27:36

San Telmo Martxaren partitura

Datozen egunetan Zumaia kolore urdinez jantziko da eta kresal kutsua hartuko du: San Telmoak datoz. Gure herriko kaleak musikaz beteko dira eta doinu guztien artean bat izango da bereziena: San Telmo Martxa. Baina, nork idatzi zuen? Nondik sortu zen gure barrenak mugitu arazten dituen doinu hau? Txikitatik nire buruari egin diodan galdera izan da eta [...]  2013/04/01 - 22:21:05

Usurbilen Gabon Kontzertua

Gabonak datoz,usadioz betetako egunak,azken urteetan ia usadio bihurtu da guretzat Gabon Kontzertu bat eskaintzea.Aurten Usurbilen eskainiko dugu bertako Zumarte Musika Eskolako beste hiru koruekin batera. Bitxikeria moduan esan daiteke 2009an Errenteriako Gabon Abestien Lehiaketan parte hartu genuenean, Zumarte Gazte koruak ere hartu zuela,beraiek talde herrikoien artean. Ez bakarrik parte hartu, beraiek ere beraien mailan irabazi [...]  2012/12/20 - 17:44:03

San Pedro Abesbatza Tolosako Topaketan

Azaroaren atarian gaudenean, Tolosa abesbatzen musikaren oihartzunak hartu du. 44 urte igaro dira bertan Nazioarteko Abesbatza Lehiaketa ospatzen hasi zirenetik, urte guzti hauetan zehar mundu guztiko abesbatzek bere doinuak eta folklorea ekarri izan dute abesbatzen munduan geneukan ikuspegia zeharo zabalduz. Azken urteetan ordea musika ez da Tolosara mugatu, bertara datozen taldeek hainbat kontzertu eskaintzen dituzte [...]  2012/10/18 - 11:40:04

Zinea soinuaren uhinetan

Aurten Musika Jaialdian zinea eta musikaren arteko loturak ikusi eta entzuteko bi aukera ditugu. Atzo Buster Keatonen hiru laburmetraiekin gozatzeko aukera izan genuen, musika gainera, garai hartan egiten zen moduan, zuzenean eskaini ziguten The Silent Band taldekoek. Urte batzuk badira horrelako ekitaldiak antolatzen direla jaialdiaren barne eta gehienetan Javier Pérez de Azpeitia izan dugu musikaren [...]  2012/08/05 - 12:12:11

Nabigatu euskaraz