Ateki?

Edo zer esaten denk hik? Beti dago zer kontatua, eta horixe txoko honen helburua: kontuak kontatzea

Mugarrien ibilaldia 2014

Puntual elkartu ginen uztailaren 19an, larunbatean, 07:30erako; guztira 31 lagun, inoiz baino gehiago. Gau erdian zaparrada bota zuen, baina lurra lehor zegoen eta egunak eder argitu zuen, ez zegoen euriaren beldurrik. 07:35 pasatxo zirenean abiatu ginen Algorri aldera. Presa berezia geneukan: harraldetik Palankamugarrira joan eta ikusteko, komeni da itsasbeheran pasatzea, eta itsasgora 11:00etan zenez, lehenbailehen [...]  2014/07/22 - 13:36:08

Mugarrien ibilaldia 2014

Azkar eta ondo, usoak hegan Kartela egin eta jarri ondoren konturatu naiz bi irteera-ordu daudela jarrita, 08:00etan hasieran eta 07:30ean gero Zalantzarik ez izateko: 07:30ean  2014/07/17 - 13:50:06

Mugarriena, uztailaren 19an

 2014/06/24 - 14:59:07

Gu hemen geratzen gara

Manuel Mariren heriotzaren ondoren, asko eta ondo idatzi da Manuz eta Manuk egindakoaz, baina beste hainbeste idatzita ere, ez da nahikoa izango, beti egongo delako zerbait ona gehitzeko. Gizon umila eta langilea, euskaltzalea eta abertzalea, izadizalea bezain lagunzalea, berriketaldirako lagun ona, beti edozertaz patxadaz hitz egiteko prest, baina lanerako, emateko eta laguntzeko ere beti pronto [...]  2013/12/03 - 21:59:10

Mugarrien ibilbidearen mapa

Karmeloren trackak hartuta, Gontxalok mapa batean txukun-txukun jarri du ibilbidea. Norbaitek igual anpliatu eta etxeko salako paretatan jarriko du, Nik hau egin nuen! idatzita azpialdean  2013/11/05 - 23:54:10

Mugarrien ibilaldia 2013

Azaroak 2, larunbata, goizeko 08:00ak, Ardantzabideren hasiera. 19 lagun elkartu gara: hamarrek noizbait egina dugu ibilaldia, bederatzik ez; bederatzi zumaiar gara, eta hamar kanpotar zumaiartu; zortzi emakumezko, hamaika gizonezko Ardantzabiden aurrera. Ateri dago, eta ez da gutxi! Zaparrada bota du ordu erdi lehenago. Algorrin behera harraldera. Harribiribiletan, Andikaraerrekatik Palankamugariren bila. Lehen mugarria: Palankamugarri, metalezko palanka, [...]  2013/11/04 - 00:04:08

Gaur 8

Duela hilabete baino gehiago jarri genuen hitzordua, eta uste baino lehenago iritsi zaigu: azaroaren 2an,mugarrien ibilaldia! Batzuk tentatu zaituztet, eta esan didazue bazatoztela; beste batzuek ezin omen duzue (zuentzat kalte!); baten bat badabil jotafuego entrenatzen; gehienok, ahal dugun bezala, baina porru eginda bada ere, nola edo hala, amaituko dugu (espero!). Hitzordua: azaroaren 2an, larunbatean, 08:00etan, [...]  2013/10/27 - 00:41:06

Mugarrien ibilbidea 2013: azaroaren 2an

Lehen urtean urriaren 8an egin genuen; iaz, urriaren 13an; aurten ere fetxa horietan egiteko asmoa bai, baina badakizue bajamarrean abiatzea garrantzitsua dela, Algorritik harraldean sartzeko eta gero Palankamugarri ikusteko, eta horregatik zertxobait atzeratu egingo dugu: azaroaren 2an egingo dugu mugarrien ibilbidea. Aurtengoan, kontuz ibili beharko dugu orduarekin, argia eta eguna laburragoa izango delako, eta igual [...]  2013/09/24 - 03:07:07

Inguru paregabean bizi gara

Gaurko eguraldia espeziala izan da, udaberrikoa benetan, eguzki argiz betea. Gehiago edo gutxiago, denok egin dugu sugandilarena, eguzkitan jarri gozo-gozo, edo aprobetxatu dugu goiza, buelta bat emateko, nahiz eta aftersuna eman behar izan gero Itzurun ikusgarri zegoen eta bajamarrarekin, harraldea ere bai -Inguru paregabean bizi gara!-esan du Arantzak, eta nik buruarekin baietz egin dut.  2013/05/26 - 23:35:04

Eguraldia lagun

Hemen daukazue larunbatean egingo dugun mugarrien ibilaldia, Zumaiako mapan gutxi gorabehera adierazita. Aurtengoan, gainera, badirudi eguraldiak lagundu egingo digula. Hauxe Joseba Egañaren iragarpena ( Laino guztien azpitik ): Larunbatean oro har giro polita izango dugu, beharbada hodei batzuk izango dira zeruan, baina eguzkia ere ikusi ahal izango dugu, eta gainera ez da euririk espero. Tenperatura pixka bat [...]  2012/10/12 - 08:31:03

Nabigatu euskaraz