Ludotekak

Eguraldi onarekin batera, kanpora atera gera!

Aste honetan Usaetxeko kanpo espaziua erabiltziaz gain, Monterron parkeraino juen gare jolastera. Bertara eruateko materiala danon artian erabaki eta kontu kontari juan ginen naturaz gozatzera. Txoko berria zanez, lehenengo esploratzailiak bagina bezala ibili ginen aldapa gora eta behera. Hostoak, arramak, Jarraitu irakurtzen  2016/05/07 - 10:41:02

LUDOTEKARI BATZUEI GERO ARTE ETA BESTE BATZUEI ONGI ETORRI

LUDOTEKARI BATZUEI GERO ARTE ETA BESTE BATZUEI ONGI ETORRI Dakizuen bezala aldaketak etorri dira Okendoko ludotekara, hezitzaileen aldaketa egon baita. Jaione eta Inaxio, ludoteka honetako erreferente nagusiak, arrazoi ezberdinegatik gero arte esan behar izan dute baina bueltatzeko ateak zabalik utziz. Jarraitu irakurtzen  2016/04/29 - 11:28:02

Zorionak Santamaina !!!

Pasa den astean Santamainako ludotekak bere 24. urteurrena ospatu zuen, eta bertako erabiltzaileek jaialditxo ederra antolatu zuten Okendo eta Usaetxeko lagunekin batera egunaz gozatzeko. Arratsalde hasieran Aldai plazan guztiok elkartu eta jolas desberdinetan aritu ginen, ondoren altxorran bila erraldoiean murgiltzeko. Jarraitu irakurtzen  2016/04/26 - 11:48:04

UsAeTxEkO aZkEn BeRrIaK

IEPE IEPE! Gaurkuen, gure egunerotasunien ein ditxugun ekintza batzuen berri emungo dutzuau. Behin Nor da nor? jolasian genbiltzela, guria sortzia otu jakun. Hau ikusitxa, ludotekako kide bakotxan aurpegixan argazkixa ateratziai ekin geutzen. Bestetik, argazki horreik jarteko panel erraldoian biharra ikusi Jarraitu irakurtzen  2016/04/21 - 12:18:04

UDABERRIKO OPORRAK LUDOTEKETAN!

Aukera desberdinak izan dituzte ludoteketako haurrek udaberriko oporretarako. Batzuek, Arrasaten geratzea aukeratu eta ekintza desberdinak egin zituzten egunetan zehar. Hiru ludoteketako haurrak batu, ezagutu eta elkarrekin gozatu zituzten egun zoragarri hauek. Hasteko sukaldaritzaz disfrutatu genuen, eguraldi eguzkitsua lagun genuela irabiatu Jarraitu irakurtzen  2016/04/07 - 13:46:02

Aniztasuna nabari, antzerkia bitartekari!

Ingurura begiratuz gero, ezin dugu ukatu gure ludotekako haurrek inguru horren aniztasunaren isla direla. Aniztasun handia, ezaugarri, behar zein komunikazio era ezberdinetan. Hori horrela, okendoko ludotekan komunikazio era ezberdinak elkarbanatzea pentsatu dugu. Era horretara, hezitzaileok ludotekako hainbat egoera identifikatu eta Jarraitu irakurtzen  2016/04/05 - 13:59:08

BILDUR ETA LOTSA BARIK, M-8 EGUNERO DA!

Martxoak 8 egun esanguratsua den honetan, Usaetxeko ludotekan ere berezia egin dugu egun hau. EMAKUME LANGILEEN NAZIOARTEKO EGUNA da eta!! Haurrak animatuta eta gaiaren inguruko jakintza batzuekin batera, borobilean jarrita egunerokotasuneko hainbat jarreren inguruan jardun dugu hizketan. Proposamen gisa, mezua jendeartera Jarraitu irakurtzen  2016/03/11 - 16:03:02

Adi adi, ludotekako lagunak!!

Oraingoan kontu berri batekin gatoz zuengana. Ludokendoko eszenatokia teloi ikusgarri batekin atondu dugu. Hasiera batean, botila kaxa batzuk besterik ez ziren. Gerora, sprayak eskuetan hartu eta hauek margotzeari ekin genion, elkarren ondoan txukun txukun jarri eta eszenatoki itxura hartzen hasi Jarraitu irakurtzen  2016/03/04 - 16:22:02

Ate irekiak!

Ostegun honetan ate irekiak izan dira eta aurreko astean asanblada baten bitartez jolas ezberdinak burutzea pentsatu genuen. Horretarako, asanbladan atera ziren jolasez gain, bertan egon ez zirenek jolasak proposatzeko aukera izateko kaxa bat jarri genuen. Eguna iritsi zenean, arratsalde hasieran Jarraitu irakurtzen  2016/02/28 - 16:36:06

Usaetxeko azken barrixak!!

Aste hontan zer kontau pentsetan ibili ga ta azkenien gure egunerokotasunien gertatzen diezen ekintzen berri emutia pentsau dou. Aste honetan gainera araia ekarri du ludotekara eta honek aukera ezberdinak emun dittu. Batez be era kolektibuen eta era indibidualien dinamika ezberdinak Jarraitu irakurtzen  2016/02/21 - 16:58:12

Nabigatu euskaraz