LAB Metro Bilbao
LAB Metro Bilbao artikuluen jarioa
LABek salatzen du abuztuan aparteko 1000 ordutik gora egingo direla Metro Bilbaon
- Aste Nagusiko eta Munduko Saskibaloi Txapelketako zerbitzu gehitzeak eraginda - Zuzendaritzak nahiago ditu ezohiko ordu horiek behin behineko langileekin egin eta enplegua sortu baino. LAB sindikatuak salatzen du abuztuan 100 txanda osagarritik gora egingo direla Aste Nagusirako eta Munduko Saskibaloi Txapelketarako gehitutako zerbitzuak bete ahal izateko, hiriarteko trenak prentsa oharrean aitortu duenez. Zuzendaritzak duela urtebete zuen bi hitzordu horien berri baina aurreikuspenik ez izateak Metro Bilbaoko gidari eta geltokietako langileei aparteko orduak eragitea dakar. Enpresa batzordeak zuzendaritzarekin izan zuen azkeneko bileran, abuztuaren 6an, LABek txanda horiek egiteko aparteko orduak egiteaz gain, ordu horiek geroago atseden ordu gisa berreskuratzeko aukera ere eskaintzeko proposatu zuen. Enpresak onartu zuen proposamena baina aitortu zuen txanda gehienak, % 80tik gora, jada esleituta zeudela ordurako. LABek gogorarazi nahi du duela hilabete gutxi kanpoko hautaprobak izan direla Bezeroen Arretan, Gidatzen eta Eremu Teknikoan aritzeko langileak bilatzeko. Geltokietarako hautatu dituzte jada 11 pertsona, lanerako prestatuta daudenak jada, baina gidatzeko, ordea, atzeratuta doa prozesua eta, hartara, oraindik ez dago arlo hori indartuko duen behin behineko langilerik. Aurreikuspen falta horri gehitzen bazaio enpresako zuzendaritzak, hiriarteko trenaren 19 urteotan, beti nahiago izan duela aparteko orduak ordaindu enplegua sortuko luketen beste edozein neurri baino, oraingoan txanda osagarri eta txanda luzatuen artean abuztuan eta irailaren lehenengo egunetan aparteko 1000 ordu inguru sortzea ekarriko du. LABek zorrotz aztertuko ditu tarte horretan ordaintzen diren aparteko orduak, Langileen Estatutuak inork urtean ordaindutako 80 orduko lege mugarik gainditu ez duela egiaztatzeko. LAB sindikatuak eskatzen du Metro Bilbaon aparteko orduak ZERO izan daitezen, edo oso gutxi izan daitezen, zerbitzua oker doan egoeretara murriztuz, baina ez daitezen erabili zerbitzu bereziak eskaintzeko eta zerbitzua areagotzeko. Aparteko orduak ez dira lan banaketarekin bateragarriak. Metro Bilbaoren jarduera eremuan langabezia tasa kezkagarria dago eta aparteko orduak egiteak ez du indize horiek jaisten laguntzen. BFAk dioenez, munduko txapelketa horrek 314 enplegu berri sortu eta lehendik zeuden 581 lanpostu mantenduko ditu ostalaritzan, eraikuntzan, denda txikietan, higiezinen jardueretan, edari eta argindar alorretan. Eremu pribatuan denak. Bizkaiko Foru Aldundiaren beraren mendeko Metro Bilbao bezalako enpresa publiko batean, ordea, enplegu egonkor eta kalitatezkoa sortu beharrean aparteko orduak egitea sustatzen da. 2016/03/15 - 16:08:04
LAB denuncia que en el mes de agosto se generarán más de 1000 horas extras en Metro Bilbao
2016/03/15 - 16:08:04
LAB denuncia prácticas ilegales de Metro Bilbao y su servicio de prevención de la salud
2016/03/15 - 16:08:04
Propuestas de LAB a la actualización del protocolo contra el acoso moral, sexual y sexista
2016/03/15 - 16:08:04
[Enpresa Batzordea] Denok gara Beñat ::: Tod@s con Beñat
2016/03/15 - 16:08:04
TXARTEL BAKARRAREN ALDE ::: A FAVOR DEL BILLETE ÚNICO
2016/03/15 - 16:08:04
ASTINTZEN ekaina 2014 ::: LAN-GIROA GALDESORTA - ENCUESTAS CLIMA LABORAL
2016/03/15 - 16:08:04
Maiatzak 1. Langileok erabaki, Euskal Herriak erabaki dezan
2016/03/15 - 16:08:04
LABek Metro Bilbaon jarrita dagoen erakusketa bat berehala kentzeko eskatzen du, euskaraz jarri ez delako
2016/03/15 - 16:08:04
POR UN TRANSPORTE PÚBLICO DE CALIDAD ::: PLENTZIAKO GELTOKIA EZ ITXI
2016/03/15 - 16:08:04