IRUÑEAN KANTUZ
IRUÑEAN KANTUZ artikuluen jarioa
INAUTERIETAN ERE, IRUÑEAN KANTUZ
Aste honetako larunbatean, martxoak 5, eta ohitura legez, Iruñeko karriketara aterako gara, kanta, poztasuna, alaitasuna eta euskal kulturarekin betetzeko. Gainera, Alde Zaharreko inauteriak direnez, jai giro berezian murgilduko gara. Aurtengo gaia "liburutegia" da eta proposatzen digute mozorraturik etortzea. Dena dela, eta beti bezala, eguerdiko 12etan Mercaderes karrikatik abiaturik, hantxe izanen gaituzue. Eta gogoratu kanta berriak, libuxkan daudenak, baino orain arte abestu ez direnak ere emeki-emeki sartuko ditugula. 2016/03/16 - 00:05:02
IRUÑEAN KANTUZ FACEBOOKEN
Jakina da bizi garen mundu honetan komunikazioa oso garrantzitsua dela, batez ere gu bezalako talde handi bat, behar bezala, armonizatzeko eta dinamizatzeko. Horregatik, hain zuzen ere, blog hau sortu genuen. Orain berriz Facebook-en orri bat sortu dugu komunikazioa askoz eraginkorrago eta azkarragoa izan dadin. Bertan zuen iradokizunak eta iritziak plazaratzeko aukera dago eta horrela guztion artean mundu osoari zabalduko diogu gure mezua. Hauxe duzue facebook-en dugun orria. Momentuz sarrera gutxi du, bainan emeki-emeki elikatzen joanen gara. 2016/03/16 - 00:05:02
BIHAR, OTSAILAK 4, ORTZIRALAREKIN AGATE DEUNA/SANTA AGEDA BEZPERA
Iruñerriko herri eta auzo gehienetan aterako dira kantu taldeak abestera, "aterik ate ohitura zaharra, aurten berritzeko asmoz". Ez galdu aukera eta etor zaitez kantatzera!!!! 2016/03/16 - 00:05:02
BAIONAN KANTUZ EKIMENAREN 14. URTEMUGA
2016/03/16 - 00:05:02
LARUNBAT HONETAN BERRIZ ERE KARRIKARA!!!!!
Larunbat honetan berriz ere karrikara ateratzera gonbidatzen zaituztegu, kantuz eta lagun giroan animatzeko. Beti bezala, eguerdiko 12etan, Mercaderes karrikan. Datozen asteetarako beste ekimen batzuen berri emanen dizuegu, betiere euskal kantarekin zerikusia dutenak. 2016/03/16 - 00:05:02
EUSKARA OFIZIALAREN ALDEKO JAIA MENDIGORRIAN
Sortzen Ikasbatuaz erakundeak antolaturik, heldu den igandean, apirilak 10, Mendigorria herrian euskararen aldeko jaia egienen da. Honatx kartela eta egitaraua. 10:00 Dianak, Mendigorriako txistulariak 10:00 Artisauak 10:30 Harrera ekitaldia 11:00 Txistorrada eta Sardinada 12:00 Joaldunak, Batukada, Trikitilariak, Kantuz... 12:00 Gareseko dantzari txikiak 13:00 Popi eta Zaratrako pailazoak Goizean zehar puzgarriak eta jolasak 14:30 Bazkari herrikoia 16:00 Jotak eta bertsolariak 16:30 Laiak 17:00 Elektrotxaranga 18:00 Tximeleta taldearekin KONTZERTUA 20:00 Herria biltzera! 2016/03/16 - 00:05:02
XL POETA HANDIA, XABIER LETERI OMENALDIA
Iruñeko Hizkuntza Eskolako 6. Eustal Tulkur Askearen programazioan, besteak beste, aste honetako ostegunean, apirilak 14, kontzertu/errezital berezi bat antolatu dute Xabier Lete poeta zenaren omenez. Xabier Lete poeta eta kanta anitzen sortzailea, konpositorea, Xalbadorren Heriotzean, Habanera, Izarren Hautsa, eta beste abesti ezagunak, dagoeneko euskal musikagintzaren klasikoak direnak. Antton Valverde pianoan eta Andu Lertxundiren hitzak entzuteko parada ederra izanen dugu. Hizkuntza Eskolako Hitzaldi aretoan izanen da, arratsaldeko 8etan. Sarrera libre eta doan. 2016/03/16 - 00:05:02
ASTEBURU HONETARAKO GOMENDIOAK
2016/03/16 - 00:05:02
MAIATZA, KANTULOREEN HILABETEA
"Maiatzean kuku, garagarrillean (ekainean) mutu" dio atsohitzak. Guk kukuok (kantariok) urte osoko emankizuna dugu, udaberrian loratzen bagara ere. Beste modu batez esanda, maiatza loreen eta eguraldi eguzkitsuaren hilabetea izan da beti. Eta kantuaren hilabetea ere izateko aukera asko du, hilabete osoan zehar han hemenka kantuaren inguruko ekimenak antolatu direlakoz. Baina goazen emeki-emeki zehaztera: - Maiatzak 7, larunbatarekin IRUÑEAN KANTUZ. - Maiatzak 8, igandearekin Herri Urrats Senperen. Honatx gonbidapena: Maiatzaren 8an, Senpereko lakuan iraganen da urtero bezala Iparraldeko Ikastolen aldeko Herri Urrats besta erraldoia. Urte guziz bezala ere, Baionan Kantuz animatzen duen Tuntuna elkarteak eskainiko du Araba gunean, Herri Urrats Kantuz ekitaldia ordu batak eterditan. (13.30) Kantuen hitzak banatuak daizke sarreretan, Iparraldeko La Semaine astekariak aterako duen gehigarri berezian. Beraz anima zaitezte, Iparraldeko Ikastolek eta Euskarak Iparraldean denen beharra baitu. Etorri Senpererat Maiatzaren 8an gurekin kantuz artzerat, hitzak eskuetan. - Maiatzak 14, Karrikadantza ekimena. Iruñea dantzan jarriko dute. Arratsaldeko 6.30etan Mercaderes karrikan. - Maiatzak 15, Euskal Eskola Publikoaren aldeko Sortzen Festa. Egun osoko egitaraua. 12.00etan Kantuz bat Boskezilon. - Maiatzak 21, Kantuzaleen Elkarteak Donostiako Kantujirarekin bat egiteko autobus bat antolatu du. Informazio gehiago izateko: nafarroagaraia@kantuzale.net - Maiatzak 21, AEK-k urtero bezala karpa bat antolatu dute Trinitarioak orubean. Egitarauan KANTUZ bat antolatu dute 11.30ean, Ardo Feriarekin batera. Informazio gehiago AEK-ko euskaltegietan. - Maitzak 28, Iruñeko Alde Zaharreko eguna, Aldezar eguna alegia, ospatu behar dute eta beti bezala, eguerdiko 12etan Kantuz bat antolatuko dute, nahi duenak parte har dezan. Beraz aspertzeko aukerarik ez dugu!!!! 2016/03/16 - 00:05:02
UZTAILEAN ERE IRUÑEAN KANTUZ!!!!!
Aurreko urtetan bezala, Sanferminen giroa berotzen den horretan, guk ere Iruñean Kantuz ekimenarekin lagunduko dugu. Urteko zita, gogo parrastada, jendea kementsu eta umoretsu, betiko kantak eta betiko lagunez landa, Iruñera etortzen diren guzti horiek ere izanen dugu bidai lagun. Errepertorioari dagokionez, Riau-Riau eta Entzierrotan Sanfermin sanduari kantatzen zaion abestia, euskaraz noski!!!!. Honatx karaokea: Eta entzierroarena: Entzun arren San Fermin, zu zaitugu patroi, zuzendu gure oinak, entzierro honetan otoi!! BERAZ, EZ AHANTZI!!!!! UZTAILAREN 2AN, MERKADERES KARRIKAN, IRUÑEAN KANTUZ!!!!!!! 2016/03/16 - 00:05:02