Zero.Bat

Zero.Bat artikuluen jarioa

Erdi Lurra Orkoz josita

Erdi Lurra orkoz josita dago. Antza Boteredun Eraztun Bakarra Sauronen eskuetan jausi da. Nahiz eta Minas Tirith jausi, espero dugu eramaleak bere zeregina bete dezan eraztuna hautsiz. Apenas berri gehiagorik eman ahal dizkizuedan. Espero dugu azkar konpontzea. Barka eragozpenak.  2016/03/16 - 00:47:03

Googleren PageRank eta matematikak

 2016/03/16 - 00:47:03

Ez-jokuak

Bideojolasen munduan bi erabiltzaile multzo ezberdin daude. Alde batetik betidanik jolasten dutenek, eta joku luzeak, konplikatuak eta gidoi luzeekin gustatzen zaienak. Hauei ingelesez hardcore gamers esaten zaie. Bataz beste hogeitapiko urtetako gizonezkoak dira eta zenbait urte daramate bideojolasekin. Bestalde, multzo berri bat sortzen ari da casual gamers deritzona. Hauei gustatzen zaie aisialdi momentu baten, eta buruari atseden pixkat emateko, denboratxo bat ematea joku ez oso konplikatu batean, apenas gidoi barik eta guztiz intuitiboak. Mahai jolasetan bezala zortzi eta laurogei urteko pertsonak dira. Bigarren multzo honetan daudenentzat ez-jolas berriak sortzen ari dira, eta batzuk oso entretenigarriak, eta gainera onak osasunerako: English training (ingelesa hobetzeko), Brain Training (kalkulu mentala eta arreta hobetzeko), Sight training (gure begiak entrenatzeko hobeto ikus dezaten)... Baina ez pentsa dena training bezalako jokuak direla. Bestelakoak ere badaude: zirujau simuladoreak, sukaldari simuladoreak, txakur zaindariak... Ezjolasak esaten diet azken finean ez daukatelako gidoirik, ezta helburu zehatzik ere (oraingo hontan ez dago talde terrorista bat atzetik 4. guda mundiala sortu nahian). Argi daukat bigarren talde hontan egongo dela negoziorik handiena bideojolas industrian. Azken finean gero eta aisialdi gutxiago daukagu, eta gainera ondo pasatzeaz gain, burua ere zaintzen baduzu... Gogoratzen naiz nire amak esaten zidanean hainbeste jolastegatik ergela geratuko nintzela. Eta orain berak egunero-egunero egiten ditu bere Brain Training ariketak etxekolanak balira bezala  2016/03/16 - 00:47:03

Berriztapena nintendoren eskutik

Nahiz eta bideojolaszalea ez izan, begirazue hurrengo bidea... Harrituta nago bideo hau ikusi berri dudanean. Japonieraz dago, baina hemen ikusten da wii-arentzat aterako duten aldagailu berria. Gero esango didate Nintendo zalea naizela, baina hau da bideojolas berriztapena! Jolasteko baino balio ez duen makina da wii.  2016/03/16 - 00:47:03

Munduko ejerzitorik poteretsuena eskean

Hara non, atzo heldu zitzaidan Djangoren liburua Amazon bidez eskatua. Ustez baino denbora gehiago eman du, baina tira, heldu da. Irekitzerakoan propaganda apur bat dator (adarra jotzea dirudit, baina tira), liburua eta beste poltxatxo bat nere mobil zaharra sartzeko. Ez, ez da funda edo antzerako zeozer, AEBetako militarrak etxera deitu dezaten mobil bilketa kanpainia bat egin dute. AEB is different...  2016/03/16 - 00:47:03

Betiko bizkotxua

Neurria yogur naturala osorik da. Ez gramotan. Osagaiak: - Jogurt natural edo limoizkoa (1) - irina (3 jogurt) - Azukrea (2 jogurt) - Olioa (jogurt 1) - Royal Legami sobre bat - 4 Arraultz Prestaketa: 1 - Hartu molde bat eta gurinaz untatu eskuarekin. Gurina ez da urtuta egon behar. 2 - Osagai guztiak nahastu batidorarekin eta bota nahasketa osoa bolean 3 - Labea aldez aurretik berotu 190 gradutan eta 50' minututan eginda egongo da  2016/03/16 - 00:47:03

Arroz tarta errezeta

Osagaiak - 5 arraultz - Azukre kikara 1 - Irina kikara 1 - 3 esne kikara - 100gr. gurin Prestaketa 1 - Hartu molde bat eta gurinaz untatu eskuarekin. Gurina ez da urtuta egon behar. 2 - Osagai guztiak nahastu batidorarekin eta bota nahasketa osoa bolean 3 - Labea aldez aurretik berotu 190 gradutan. Sartu bola eta 50' minututan eginda egongo da. PD: Arroz tarta esaten zaio, baina arrozik ez dauka :-)  2016/03/16 - 00:47:03

Ikerketaren aurka, lizentziak

Atzo laborategiko bilera. Tamalgarria. Ikerketa mundu korporatiboan dena dira tresna pribatiboak. Lizentziak berrikuntzaren beste oztopo bat dira. Ezin hainbeste makina eduki, ezin nahi duzun beste kopia egin, lizentziak ezin aldatu ordenagailu batetik bestera, kutxa beltzak, soporterik ez, logik ez... Tamalgarriena, ikerketaren dirua gauza hauetan gastatzea. Hain erraza da dena software askean... Egia da enpresa handietarako software espezikoak ez edukitzea (edo behintzat ez hainbeste koloreekin), baina gustatuko litzaidake jakitea zenbat diru doan urtero lizentziak ordaintzera, eta zenbat urte beharko genukeen egoera horretara iristeko. Amorru bizian erabaki hauek nire eskutik kanpo daudelako...  2016/03/16 - 00:47:03

Nola erabili Linux makina bat Windows sare batean

Megakorp mundu osoa windows inbadituta dago. Osoa? Ez, badago erabiltzaile kopuru bat erasotzailearen aurka dabilela... Nahiz eta txantxan hasi, badago era bat, izenburua dionez, windows sare batean linux erabiltzeko, nahiz eta zure makinan ez egon. Aukera asko daude, birtualizazioari esker, baina, zein aukera daukagu gure makinan posiblea ez bada horrelakorik? Linuxen, sistema grafikoa bezero-zerbitzari bezala eginda dago. Eta posiblea da makina batek sistema osoa kudeatzea, eta beste batek eskaerak egitea. Berez, gure makina guztietan horrela da: bezeroa eta zerbitzaria makina berean daudela. Zerbitzaria eta bezeroa XDMCP protokoloari esker hitz egiten dute, berdin diola zein sistema eragilean dagoen alde bakoitzak. Ezaugarri honetaz baliatuta, eta Linux zerbitzaria dakarrenez, windowsentzat bezeroa instalatuz egon ahal gara gure windows zatarrean, baina makina linux baten aurka lan egin. Windowsentzat eraibili dudan bezeroa Xming du izena.  2016/03/16 - 00:47:03

Bizirik gaude

Ez geunden hilda, lotan baino ez. Hasi nuen blog hau orain dela urte eta piku, baina urtebetez apenas ezer idatzi dudan. Ea gogoratze honekin natorren berriz sarera, eta sarri idazten duen euskal blogari bat bihurtzen banaiz. Niretzat baino ez bada ere, idaztea ondo etorriko zait. Hainbeste gauza pasa dira urtebetean. Ikusiko gara!  2016/03/16 - 00:47:03

Nabigatu euskaraz