(titulua)

Jon Abril: "PSOE-PP hitzarmenak ez dio errealitate sozialari erantzuten"

Aralarren koordinatzaileorde Jon Abrilek dBalears.com egunkari digitalari eskainitako elkarrizketan, besteak beste, adierazi du "PSOE-PP hitzarmenak ez diola errealitate sozialari erantzuten "gure herriaren gehiengoak abertzalea izaten jarraitzen baitu". Hauteskundeen emaitzen gainean ere aritu da Abril elkarrizketan.  2009/04/27 - 16:07:06

Aralarreko legebiltzarkideek eta ABko kideek abertzaleen elkarlanean sakontzera deitu dute

Baigorrin egin den Nafarroaren Egunaren 30. aldian izan dira Aralarreko parlamentariak. Zabaleta, Jimenez, Telletxea, Perez, Ezenarro, Erostarbe, Basabe eta Maeztu izan dira Aralarren izenean, Jon Abril koordinatzaileordearekin batera. Aralarreko kideekin batera, ABko Andde Saint Marie, Mertxe Colina, Jean Mixel Galant, Joseba Garai eta Guillen Iriart izan dira prentsaren aitzineko agerraldian.  2009/04/26 - 23:57:02

Aralarrek eskatu du Garoñako zentral nuklearra ixtea, jarduera etenek zaharkitua dagoela erakusten dutelako

Garoñako zentral nuklearrean aurreikusi gabeko beste jardun etete bat egin behar izan dute gaur, eta Aralarren ustean, horrek agerian utzi du beste behin Garoñako zentral nuklearra zaharkitua dagoela. Horrenbestez, hurrengo uztailean bukatzen zaion jarduera baimena ez berritzeko eta zentral nuklearra ixteko eskatu du Aralarrek.  2009/04/24 - 15:13:01

Oxel Erostarbe: "ETA desagertzean, geldiezina izango da ezker abertzale berriaren indarra"

Oxel Erostarbek Goienkariari eskainitako elkarrizketan esan duenez, "ETA desagertzean, geldiezina izango da ezker abertzale berriaren indarra".  2009/04/24 - 11:11:02

Ezenarro: "Askorentzat Patxi Lopez gobernuburu arrotza izango da"

Martxoaren 1eko emaitzek utzi duten panoramaren inguruan eta sozialistak lehendakaritzara iristeaz aritu da Aintzane Ezenarro Aralarren legebiltzarkidea, Argiako Mikel Asurmendirekin. "Paktu estrategiko bat da eta saiatuko dira al duten guztia egiten horri eusteko, Nafarroan egin duten bezala".  2009/04/24 - 09:09:06

Aralarrek Bizkaiko Batzar Nagusiek Espainiako bandera non grata izenda dezatela proposatu du

Aralarrek arauz besteko saloa aurkeztu du Bizkaiko Batzar Nagusiek Espainiako bandera ikur non gratotzat jo dezaten eta hala jakinarazi diezaioten Espainiako gobernuburuari eta Epaitegi Gorenari. Aralarren proposamenean Espainiako bandera Bizkaiko Batzar Nagusietan jartzeko erabakiarekin desadostasuna azaltzen du Aralarrek eta inposaketa onartezintzat eta bizkaitar gehienen sentipenen kontrakotzat jotzen du.  2009/04/23 - 16:55:13

Patxi Zabaleta: "ikuspegi demokratiko batetik eskubide historikoek edo foruek eduki lezaketen gaurkotze demokratiko bakarra erabaki ahalmena da"

Gaur Amejoramenduaren 30. urteurrena ospatu dute Nafarroako Parlamentuan. Patxi Zabaleta Nafarroa Baiko bozeramaileak esan duenez, "ikuspegi demokratiko batetik eskubide historikoek edo foruek eduki lezaketen gaurkotze demokratiko bakarra erabaki ahalmena da".  2009/04/23 - 16:55:13

Donostiako Udalak euskararen erabilera normalizatzeko IV. plangintza aldia onartu du

Tokiko Gobernu Batzarrak aurreko ostiralean onartu zuen Donostiako Udalean Euskararen Erabilera Normalizatzeko IV plangintza aldia, 2012ko abenduaren 31 bitartean indarrean egongo dena. Normalizazio planak entitatearen hizkuntza politikaren formulazioa eratzen du eta apirilaren 15eko 86/97 Dekretuak herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duenak, bete beharreko gutxieneko helburuak ezartzen ditu. Gainera, administrazio bakoitzak hizkuntza normalizatzeko egitarauak burutzerakoan jarduerak denboran barrena antolatu ahal izateko, plangintza aldi bakoitzak bost urteko iraupena izango duela ezartzen du.  2009/04/20 - 15:54:07

Aralar Durangon Etxeratek deitutako ekitaldian izango da bihar

Aralarrek iragarri du bihar Durangon Etxeratek sakabanaketa politikaren aurka deitutako ekitaldian parte hartuko duela. Bertan izango dira Rebeka Ubera Gipuzkoako batzarkidea eta Josu Murgia Bizkaiko batzarkidea. Aralarren ustez, sakabanaketa politika Euskal Herriko gatazka egoera dela eta Espainiako gobernuak hartzen dituen salbuespenezko neurrien artean dago.  2009/04/18 - 13:12:06

Aralar Garbera merkataritza gunea handitzearen aurka azaldu da

Garbera merkataritza gunea handitzeko proposamena komunikabideetan azaldu dela eta, Donostiako Aralarrek argitu nahi du egitasmoaren kontra dagoela.  2009/04/17 - 21:01:02

Nabigatu euskaraz