Indymedia Euskal Herria

Indymedia Euskal Herriko berriak

11×12: Erreformarik ez. Hezkuntza herritik herriarentzat.

Ikasleek burututako grebaren jarraipena: | 16.000 ikasle batu dira hezkuntza erreformen aurkako ikasle grebara |, | Ekinklik. 11X12 ikasle greba. Iruñeko argazkiak |, | (BIDEOAK) Iruñeako manifestazioa zuzenean eman du Ateak Ireki-k |, | 16.000 ikasle Hezkuntza erreformaren aurkako ikasle greban |, | (Bideoa) HARABA! Urriak 11 ikasle grebari buruzko elkarrizketa |, | Milaka ikaslek Bilboko kaleak hartu dituzte murrizketei ezezkoa emateko |, | Poliziaren jazarpena salatu dute ikaleek greba eguneko mobilizazioetan |. #11×12 kanpaña estatu espainolaren barruko nazio zapalduetako ikasle antolakunde ezberdinen iniziatibaz sortu zen. Antolakundeok aldarrikapen komun batzuk dituzte inposatua duten marko administratibo komuna dela medio eta gazte langile klasean kokatzen baitute beren burua. Bere helburua 2012ko urriaren 11n ikasle mobilizazio bat sustatzea da. Estatu espainolaren punta batetik bestera hedatuko den mobilizazio erraldoia burutuko dugu gobernu zentraletik inposatu nahi zaigun hezkuntza eredu zentralista salatzeko. Guzti hau internazionalismotik eta herrien arteko elkartasunetik. Informazio gehiago: | Komunikatua|, | Deialdiak |, | Euskal Herriko albisteak |.  2013/02/15 - 00:17:02

Latunbata urriaren 6ean, Fraking-aren aurka manifestazioa Gasteizen

Frackingaren aurkako mugimendu eta plataformek antolatutako mobilizazioa, hain zuzen ere [Fracking ez Araba, Asamblea contra la fractura hidraulica de Cantabria, Asamblea contra la fractura hidraulica de Burgos, Fracking ez Kuartango, Fracking ez Bizkaia, Bolboko fracking-aren aurkako asanblada, Fracking no Palencia, Fracking Ez Nafarroa eta Errioxako Sandia Kolektiboa.] Azken hilabeteetan zehar ikerketa zientifiko berriak zientifiko azaldu dira egitea nahi dutenaren gainean. Gaur egun, haustura hidraulikoaz, bere ondorioetaz eta arriskuetaz, ezagutza askoz handiagoa da. Hargatik, eta egunero heltzen zaizkigulako teknika hau zalantzan jartzen duten kasu ugari, gauza bat argi eta ozen esan nahi dugu: Haustura hidraulikoaren bitartez zaharkitua dagoen eredu energetikoa mantentzeko apustua egitea, burutu behar ez den akatsa da. Bilbo enparantzatik 18.30etan abiatuko den manifestaziora deitzen ditugu. Bilbotik autobusez joateko deitu: 94-4790119 | Deialdiaren Bideoa |, | Fraking ez web horria |, | " Fracking. Apustu arriskutsua " monografikoaren aurkezpena |, | Irudi gehiago |  2013/02/15 - 00:17:02

Bartzelona, Urriak 19, 20 eta 21ean: Apartheid israeldarraren kontrako BDS-agatiko estatuko I. Konferentzia

Datorren asteburuan, urriak 19, 20 eta 21ean, Bartzelonan ospatuko da Israelgo apartheid erregimenaren aurkako Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak, BDS, kanpainaren estatu mailako I. Konferentzia ( egitaraua ). Euskal Herritik ere hainbat elkarte eta talderen partetik ordezkariak mugituko dira bertara. BDS kanpaina palestinako gizarte zibilak abiatu zuen. Laguntza eskatu ezezik, herriak berak azaltzen du hemen nola nahi duen lagundua izan. Deialdia, 170 erakunde eta taldek sinatzen dute, Palestina historikoan zein erbestekoan daudenek, sindikatuek, alderdi politikoek, errefuxatuen elkarteek, auzo elkarteak, emakumeen aldeko taldeek, erresistentzian dauden taldeek, e.a. Sostengu zabal honetan datza BDS kanpainaren indar handiena. Boikota. Israelgo enpresa publiko zein pribatuen produktu eta zerbitzuei boikota egitea eskatzen da. Baita Israelgo estatuarekin harremanak dituen enpresa atzerritarrei ere. Kulturgintza, akademia eta kirolarekin zerikusia duten produktuak barne. Desinbertsioa. Banketxe, diru fondo eta orohar Israelgo inbertsio ekonomikoarekin zerikusia duen edozein erakunderi presioa ezarri dituen aktiboak atera ditzan. Zigorrak. Nazioarteko erakunde eta gobernuei Israelgo estatuari zigorrak ezartzeko presioa ezartzea. Informazio gehiago: Palestinaren Okupazioaren kontrako Elkartasun Sareko Jorge Sánchez kideari elkarrizketa Eguzki Irratia-n |, | BDS kanpainaren aldeko bideoa  2013/02/15 - 00:17:02

Urriak 27. AHTren kontrako mania Baionan. Non au LGV!

Berriak: | Urriaren 27an larunbatez Baionan 15:00etan antolatua den manifestaldia baino zenbait egun lehenago egindako ekintza|, | Ekintzaren bideoa |, | Lucky Luke Baionako manifara deika, Urriak 27 |. Collectif des Associations de Défense de l?Environnement (CADE), ADIRH, Non aux voies nouvelles LGV, ACE Hendaye, Ahetze, Arbonne, Arcangues-Bassussarry Vie et patrimoine, Collectif Ascain LGV ni ici ni ailleurs, AHTri Ez Senpere, ATTAC Landes, ATTAC Pays Basque, Biriatou, Comité de défense de la D22, LAB, Mouguerre Cadre de Vie, Nivelle-Bidassoa, Saint-Pierre d?Irube Cadre de Vie, Association Riverains du Seignanx, LGV Bénesse Maremne, Sepanso, Collectif les barthes Tarnos, Biarritz pour les voies existantes, Ustaritz Défendre l?Environnement, Villefranque Cadre de Vie, ACCRiL, BIZI!, AHT GELDITU Elkarlana deiturik, datorren urriaren 27an AHTren aurkako manifestazioa burutuko da Iparraldean, Baionan. Deialdiak adierazten duen legez, erabakiak hartzeko tenorean mobilizatu beharra dago, lehentasuna tokiko trenbideei eman, eta estatuko kontuzainek diotena aintzat hartu ere. " Gobernua zalantzan dago bere hautuetan. Ez dezagun gure geroa txikitzailen eskuetan utzi. Emankortasuna eta finantzamendua AHTa gibelatzen ahal dituzte baina gure mobilizazioak bakarrik geldiaraziko du suntsigarri eta behargabekoa den egitasmo hau! " CADE kolektiboak AHTren proiektuaren aurkako milaka sinadura batu eta Sustrai Erakuntza Fundazioak nafarroako proiektuaren inguruko lan guztiak berehala etetea eskatzen duen bitartean, Akitaniako kontseiluak 5 milioi euro eman ditu abiadura handiko trenaren aldeko ikerkuntzarekin jarraitzeko.  2013/02/15 - 00:17:02

Landa-Mundu bizi baten aldeko VIII. Foroa. Gernika, urriaren 26tik 29ra

Plataforma Rural -ek Landa Mundu bizi baten aldeko VIII. Foroa ospatuko du Hego Euskal Herrian. Bi urtetik behin antolatzen den topaketa hau Gernikara helduko da urriaren 26an EHNE-Bizkaiaren laguntzarekin. Urriaren azkenengo asteburuan Foroak dituen ehunka partehartzaileek elikaduraren burujabetza izango dute eztabaidagai, baita inguruko tokiko proiektuei buruz solastu eta ikasteko aukera ere. Gernikako gaztetxean, Elai Alai aretoan, Kultur etxean edo Lizeo antzokian, besteak beste, estatu espainiarretik heldutako hainbat nekazal eta gizarte sozialetako kidek eskuhartu, ezagutu, eztabaidatu eta elikaduraren burujabetzarekin lotutako proiektuak eraikitzeko beta izango dute ( egitarau osoa ). Era berean, topaketatik « Elikadura herritarron eskubidea » lelopean urriaren 27an, eguerdiko 12etan Bilboko kaleetan burutuko den manifestazioan partehartzera deitu da. Urriaren 26 eta 27an Gazte Nekazarien II. Hezitze Topaketa eta Truke asteburua ospatuko da Gernikan, Landa-Mundu bizi baten aldeko Plataforma Rural-en Foroarekin bat egiteko gero.  2013/02/15 - 00:17:02

AHTren aurkako 3 asteko baraualdi

Berriak berri: | 2012-11-26: Mugitu! Herri-lan departamentuaren okupazioa |, | 2012-11-23: ELA, LAB eta AHTren aurkako baraugileen arteko topaketa | AHTri desobedientzia egiten dion Mugitu! Mugimendua (M!M), AHTren aurkako 3 asteko baraualdi desobediente ari da egiten. Ekimena, " AHTK PLATERA HUSTEN DIGU " lemapean, pasa den azaroaren 10ean hasi zen Bilbon eta txandaka Bizkaian, Gipuzkoan ( Donostian eta Tolosaldean ) eta Nafarroan ari da egiten, baraualdia herrialde bakoitzean astebeteko txandak egiten ari direlarik. Bizkaiak duela egun batzuk eman zion lekukoa Gipuzkoari azaroaren 17tik 24rako asterako eta azkenik, azaroren 24tik abenduaren 1era 9 lagunok hartuko dugu lekukoa Nafarroan. Honengatik, M!Mk AHTren aurkako ekimen desobeditzaile honetan parte hartzeko deia egiten du, baraualdian zein Erriberan, Sakanan, Tafallan zein Iruñea bezalako herri ezberdinetan eginen diren salaketa eta eztabaida jardueretan. Bestetik, aste osoan baraualdian egon ezin den eta parte hartu nahi duen jendeak, astearen bukaeran, ostiraletik larunbatera, baraua egiteko aukera izanen du. Aste honetan makina bat protesta, elkarretaratze, parodia, hitzaldi eta abar eginen dira. Jarduera hauetan kolektibo sozial ezberdinek hartuko dute parte: Langabetuan Batzarrak, Errenta Basikoaren aldeko plataforma, osasungintzako langileak, ikasleak, erretiratuen elkarteak, herri kaltetuetako bizilagunak, eta abar, honen helburua AHTren gelditzean sostenguak gehitzea izanen da. Juan Gorriti nafar eskultorea eskertu nahi dugu jendaurrean, gure ekimenari " Lurmalko " zurezko irudiarekin egin dion ekarpenagatik. Artista handi honek eginiko irudia hiru asteko barauan herrialde batetik bestera pasatuko dugun lekukoa izanen da. Informazio gehiago: | Baraualdirako baliabideak, kartela, kuña, eskuorriak... |, | Gandhi apoya el ayuno contra el TAV |, , | Nafarroako baraualdirako deialdia Iruñeko katedraletik |, | Elkarretaratzea ADIFen eta karta entregatzea |  2013/02/15 - 00:17:02

Euskal Herria Martxan Lan duina eta eskubide sozialen aldeko mobilizazio astea

Aste honetan, gizarte eskubideak eta enplegu duinak aldarrikatzeko jarduera desberdinak eta elkarretaratzeak izango dira Euskal Herriko eskualde gehienetan erakunde sozial eta sindikal desberdinek antolatuta. Mobilizazio jardunaldi hauei amaiera emateko ostiralean (azaroak 30ean) manifestazioak egingo dira herrialde bakoitzeko hiriburuetan (Iruñan azaroak 28an, asteazkenean izango da manifestazioa). | Ekintzak aurkezteko burutu zen prentsaurrekoaren bideoa |, | Mobilizazio-egutegia | Irten kalera, zure eskubideak eskatzeari ekin  2013/02/15 - 00:17:02

Abenduaren 17tik aurrera herri denda Gatazkan

Gabon hauetan, abenduaren 17tik urtarrilaren 5era Bilboko zenbait herri mugimenduk HERRI DENDA antolatu dugu Erronda kaleko 12.ean kokaturiko Gatazka Gunean. Kontsumoak eta kontsumismoak gora egiten duten egun hauetan, gure lan politikoa plazaratu eta honen autogestiorako bitartekoak lortzen jardungo gara. Autogestioan oinarritutako gune honetan jendarte mugimendu ezberdinen aurkezpenak burutuko dira, baita zinema erakustaldi edota hitzaldiak ere. Horrela, kontsumotik haratagoko egitaraua eskaini nahi dugu, herritik herriarentzat eraikitako kultura eta eztabaidak bideratuz. Hortaz, egunean zehar (11:00-15:00 eta 16:00-20:00) informazio eta salmentarako aukera edukiko dugu, eta azken orduan hainbat ekimen.  2013/02/15 - 00:17:02

BAKEAREN ALDEKO BORROKA ILDOAN. U-12:DENOK BILBORA!

Espania eta Frantziako euskal preso politikoen nazional, politiko, giza eskubide eta amnistiaren alde, solidario guztiok Bilbora. Leku : Etxetxua emparantza Ordu: 17,30. Antolatzaile: Herrira  2013/02/15 - 00:17:02

Atenas Hiri Antifaszista

AZKEN ORDUA: Elkarretatzea Bilbon, Larunbatean 19/01 arratsaldeko seiretan Europako Legebiltzarreko Bulegoaren Aurrean. Gran Via 33 Larunbatean, urtarrilak 19, Atenas hiri antifaxista, talde antifaxisten ekimena, etorkin elkarte, sindikatu, artista eta zeinbait pertsona ezagunekin batera Atenaseko kaleak hartu eta mezu argi bat iragarri nahi duena nazismoaren igoeraren aurrean. Grezian, azken hauteskundeetan Urrezko egunsentia ideologia neonaziaren alderdiak, bere burua antisistematzat eta abertzaletzat jo, 18 eserleku lortu ditu Greziako legebiltzarrean. Orduz geroztik, etorkinen aurkako erasoak zabaldu egin dira, besteak beste labainez eginiko gaueko erasoak, etorkinen elkartetan harriak jo eta lehioak apurtzea, eta kaleko merkatuetan etorkinek dituzten postuen aurkako erasoak. Bitartean hiru alderdiez osaturiko gobernu greziarrak etorkinen aurrean jarrera errepresiboa indartu du, Xenios Dias legearen operazioen bidez. Operazio horiei paperik gabeko etorkinak masiboki atxilotuak daude kalean eta elkarretatze zentrotara eramanak dira, gobernuaren gorakada errepresiboa etxe eta gune okupatuetara zabaldu da ere, abenduaren 20an poliziak Grezian dagoen etxe okupaturik zaharrena hustu zuen, hain zuzen neonazien jarduera zabaltzen ari den auzo berean. Goiz partean antzezlan batekin hasiko dira Urtarrileko 19ko jarduerak Atenaseko Syntagma Plazan, arratsaldean manifestazio nazionala deituta dago Atenas hirierdiko kaleetan eta bukatzeko kontzertu bat. Herri mugimenduek mezu bikoitz helarazi nahi dute deialdi honetan, lehenik Greziarra etorriko etorkinekiko elkartasun eta elkarbizitzarako mezua, bigarrenik nazismoaren aurkako mezu zabal bat bultzatzea. Atenas gain, munduko hainbat herritan hainbat elkarretatze antolatu dira Greziak dituen enbaxaden edo kontsulatuen aurrean: London, Leeds , Varsovia , Dublin , Derry, Bartzelona , Ossona (Catalunya), Lyon (Frantzia), Tampere (Finlandia), Chicago eta New York (AEB). Informazio gehiago: | Manifestaziorako deialdia gazteleraz |, | Artisten manifestoa manifestazioaren alde |, | " Villa Amalias " hustutzearen ondorengo manifestazioa: 10000 pertsona etxe okupatuen itxieraren aurka |.  2013/02/15 - 00:17:02

Nabigatu euskaraz