ataria, aktualitatea: Tolosa

Txistorrik onena, Tolosan egina

Miren harategiak irabazi berri du Euskal Herriko Txistor Txapelketa. Miren Pagolak gidatzen du harategia, eta bere seme Aitor Balerdik egiten du txistor txapelduna. Bigarren aldiz jaso dute txapela, eta eskaria asko handitu zaiela diote.  2025/02/22 - 08:06:21

Lehengaia eta haragien arteko oreka

Miren harategian txistorra egitearen ardura Aitor semeak du. Txistor txapela lortzeko berezitasunez galdetzean, ez duela sekretu handirik esan du Aitor Balerdik: txerrikiaren kalitatea, haragi moten arteko oreka betetzea, eta botatzen diren piper hautsak.  2025/02/22 - 08:06:21

Inauterien iragarle diren dantzak

 2025/02/21 - 21:57:01

‘Hau EZ da komun bat’, kalean pixa egitearen aurkako kanpaina jarri du abian Tolosako Udalak

Inauteriei begira, kontzientziaziorako kartelak banatuko dituzte saltokietan. Halaber, urte osoan zeharreko jai eta ekitaldi handiak osasun-moduluekin eta komun kimikoekin hornitzeko lizitazioa jarri du martxan udalak, lehenengoz.  2025/02/21 - 19:49:01

Trafiko aldaketak bihar, Tolosan, Haur Jaialdia dela eta

10:30etik 12:30ak bitarte, Rondilla kaleko trafikoa etengo dute; ondorioz, Lurraldebus zerbitzuko autobusak ez dira Rondilla kaletik eta San Frantzisko pasealekutik igaroko.  2025/02/21 - 18:18:01

Tolosako dokumental bat, aurtengo Mendi Tour jaialdian

Martxoaren 10ean, 11n, eta 12an ospatuko da Leidor aretoan; azken egunean, Oreka Tolosa taldeko kideek Nerbioiko ur-jauzian egindako highline-ari buruzko 'Peligro. No asomarse' ikus-entzunezkoa aurkeztuko dute.  2025/02/21 - 16:01:02

«Momentu honetan helburuak epe motzera jartzen ditut»

Eukene Larrarte txirrindulari tolosarri astearen hasieran elkarrizketa egin genion, errepideko denboraldiko lehen probari eta pistan irabazi berri duen Espainiako Txapelketaren inguruan.  2025/02/21 - 14:04:20

Martxan da Matx desafioen bigarren fasea

Hasi da Matx-ek kirol klubekin egiten duen desafioaren bigarren fasea. Asteartetik ostegunera bitartean galdetegi azkarrean, abilezia jokoan eta galdera kateatuetan murgildu den lehen taldea, Tolosako Iruki TAKE saskibaloiko lagunak izan dira.  2025/02/21 - 13:23:04

Isabelitaren magalera bilduko dira haur eta nerabeak

Aurten, lehen aldiz, haur eta nerabeentzako Isabelita gunea zabalduko dute Alondegi plaza; programazio berezitua prestatu du udalak.  2025/02/21 - 08:09:02

Artola finalerdietan izango da

Binakako Pilota Txapelketako play-offetako partida jokatu dute pilotari alegiarrak eta Mariezkurrena II.ak Elordi eta Zabaletaren aurka, eta 22-7 irabazi dute Beotibarren. Gako nagusietako bat Elordik zein Zabaletak partidaren bigarren zatia eskuina minduta zutela jokatu izana izan da.  2025/02/20 - 22:23:23

Nabigatu euskaraz