(titulua)

"Only

Domain Parked by OnlyDomains

Are you missing something?

OnlyDomains has four simple Hosting packages that are perfect for startups or brands looking to forge their way online.

Explore Hosting Options

Why host your domain with OnlyDomains?

  • ✔ 99% UPTIME Network Guarantee
  • ✔ Ultra Fast Network
  • ✔ World Class Customer Support
  • ✔ Latest Intel quad or hex core server CPUs

Get your website up and running.

All packages come with free basic SSL, with the option to purchase premium SSL.

OnlyDomains.com

Euskararen arloko bilera irekia 27an

Iaz euskararen alorrean garatu zen elkarlanaren ondorioz, bi ekimen garrantzitsu burutu ziren: Biak antolatzeko eta martxan jartzeko ezinbestekoa izan zen herritarren partehartzea. 2015eko apirila eta maiatzean saio desberdinak antolatu ziren Txirritola euskara elkartearen oraina eta etorkizuna aztertzeko eta bertan 18-20 pertsonek hartu zuten parte. Beranduago, azaroan talde berdintsua elkartu zen, oraingoan Euskararen Eguna antolatzeko eta horren ekimenez antolatu zen euskal ginkana eta herri lasterketa, besteak beste. Ondorioz, eta elkarlanerako sortu den Euskararen Jarraipen Batzorde honek modu positiboan funtzionatu duela kontuan hartuta, berriro ere hitzordua jarri da, 2016an aurrera eramango diren iniziatibak elkarrekin adosteko. Hauek dira hizordu berri honen xehetasunak:  2016/01/25 - 18:19:05

Arabako Bertso Kuadrilla arteko txapelketan bi talde aramaioar izango dira

Aurkeztu dute Arabako Bertso Kuadrilla arteko txapelketa. Zapatuan egin zuten ekitaldia, Trebiñun. Han izan ziren Aramaioko taldeak: bi talde lehiatuko dira, Elexpuru ta 4, eta Ezjatzu gustaubiher. Zapatuan, Izarran izango dute lehenengo saioa. Arabako Bertso Kuadrilla arteko txapelketa aurkeztu zuten aurreko zapatuan Trebiñun. Bertsolariek taldeko parte hartzen duten lehiaketa da, eta bi urtean behin egiten dute. Taldeka parte hartzeak bertsogintza eta inguruko bertso mugimendua astintzen ditu. Era berean, parte-hartzea errazten du, bertso-eskolak indartzen ditu eta bertsozaletasuna sustatzen du. Sei eskualde, sei topaketa Bi modalitatetan parte hartzeko aukera egotean da: bat-batean eta idatzizkoan. Eskualdeka egiten da lehiaketa. Eskualde bakoitzean topaketa bat egiten da –6 eskualde, 6 topaketa– erronka izaerarekin. Topaketa horietan aurrera egingo duen taldeak finala jokatuko du, martxoaren 12an. Aramaiok, bi talde Bat-batean 14 talde lehiatuko dira. Aramaiok bi talde izango ditu: Ezjatzu gustaubiher –Maria Izaga, Sabin Aranburu, Peru Abarrategi, Paula Amilburu– eta Elexpuru ta 4 –Xabi Igoa, Andere Arriolabengoa, Manex Agirre, Iker Agirre eta Iker Elexpuru. Zapatuan, Izarran Aste bukaeran izango dute lehenengo erronka: zapatuan, 12:00etan, Izarrako Frontoia tabernan hasita egingo dute saioa. Aramaioko bi taldeak, Murgiakoa, Legutiokoa eta Urkabustaizkoa izango dira nor baino nor gehiago. Finala martxoaren 12an izango da Finala martxoaren 12an izango da, Argantzun.  2016/01/20 - 19:10:03

Auzo alkateen hautaketa: Ibargoia, Aita Gabirel Jauregi, B.Goikoetxea plaza eta Iturrizuri

2015eko azaroaren 8an Ibarrako auzo alkateen hautaketa egin zen. Baina Ibargoia, Aita Gabirel Jauregi, Bizente Goikoetxea plaza eta Iturrizuri kaleetarako hautatua atera zen bizilaguna beste kale batekoa zenez (Santakruz abadearen plazakoa) izendapena hutsik gelditu da. Hori guztia dela eta, hautaketa berria egingo da: Animatu zaitez parte hartzera eta hautatu zure kalea ordezkatuko duen bizilaguna.  2016/01/20 - 19:10:03

Pentsiodunei zuzendutako bainuetxe programa

Gizarte segurantzako pentsiodunek bainuetxeetara joateko aukera izango dute. Eskaerak oinarrizko gizarte zerbitzuaren udaletxeko bulegoan egin beharko dira. Otsaila eta abuztua bitartean joan nahi dutenek urtarrilaren 11 baino lehen egin beharko dute eskaria. Gizarte segurantzako pentsiodunei zuzendutako programa da. Bete beharreko baldintzak dira: erretiratuek eta ezintasunen bat dutenek baldintzarik gabe joateko aukera izango dute; alarguntza dela-eta pentsiodun direnek 55 urte edo gehiago izan beharko dute; bestelakoengatik pentsiodun direnek, aldiz, 60 urtetik gora izan beharko dute. Eskariak oinarrizko gizarte zerbitzuaren udaletxeko bulegoan egin beharko dira. Bi txanda Otsaila eta abuztua bitartean joan nahi dutenek 2016ko urtarrilaren 11ra arte izango dute eskaria egiteko aukera; irailetik abendura bitartean joan nahi dutenek, aldiz, maiatzaren 11ra arte izango dute epea. Aurkeztu beharreko agiriak Eskariak egiteko aurkeztu beharreko agiriak: NANaren fotokopia. Hilean jasotzen duten pentsioaren zenbateko zehatza. Gizarte segurantzako afiliatu zenbakia. Eskabide orria eta osasun egoeraren adierazpena.  2016/01/07 - 09:30:05

2016ko egutegia etxez etxe banatu da

Aramaioko Udalak atera berri duen 2016ko egutegia etxez etxe banatu da aste honetan. Hilabetez hilabete ilustratzeko argazki lehiaketan irabazle suertatu diren argazkiak erabili dira eta bost irabazleez gain, beste hainbat aukeratu dira 12 hilabeteak diseinatzeko. Ohikoa den bezala, bertan jaso dira datorren urtean zehar herrian izango diren jai egunak eta ospakizun garrantzitsuenak markatuta agertzen dira. Horretaz gain, beste datu aipagarri batzuk ere jaso dira bertan: Aramaioko Udalak atera duen egutegiaz gain, Zuiako Kuadrillak atera duena ere banatu da eta baita Zuiakaria aldizkariaren azken alea.  2015/12/23 - 12:05:05

Santamasetako azokan bi aramaioarren barazki eta frutak saritu dituzte

Ohitura den bezala, atzo abenduaren 22an ospatu zen Arrasaten Santamas eguna. Eguraldiak lagunduta, jendetza batu da Seber Altube plazara, baserritarrek ipinitako postu ikusgarrietara. Eta bertan banatu ziren barazki eta fruta lehiaketako sari nagusiak ere. Barazkiak 1. saria: Ezozi Etxebarria (Soraluze) (250 euro eta trofeoa). 2. saria: Jose Lonbide (Aramaio) (200 euro). Frutak 1. saria: Kepa Lizarralde (Aramaio) (250 euro eta trofeoa). 2. saria: Mariasun Iturbe (Arrasate) (200 euro). Sarituen arten bi aramaioar daude: Jose Lonbide eta Kepa Lizarralde. Zorionak bioi!  2015/12/23 - 12:05:05

Plan Orokorraren lehen aldaketa zehatzaren hasierako onarpena jendaurrean jarri da

2014ko martxoaren 5ean Aramaioko Udalbatzak hasierako onarpena eman ondoren, jendaurrean jartzen da Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren lehen aldaketa zehatza, baita lehen aldaketa zehatz horri eragiten dion ingurumen ebaluazio estrategikoaren dokumentua ere (Udalbatzak 2015eko azaroaren 26an hasieran onartutakoa). Dokumentu hauek bi aldaketa proposatzen dituzte: alde batetik hiri lurzoruari dagokionez Kasko Historikoaren Plan Bereziaren mugaketa aldatzea; eta beste alde batetik lurzoru ez urbanizagarriari dagokionez dauden telekomunikazio azpiegituren lurzoruaren kalifikazioa zuzentzea. Jendaurrean dagoen bitartean, egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira. Interesdunek udal bulegoetan (Bizente Goikoetxea plaza, 1, Aramaio) eskura ditzakete administrazio espedientea eta dokumentazio teknikoa. Espedientea jendaurrean izango den aldia: 2015eko abenduaren 17tik 2016ko otsailaren 10a arte (biak barne).  2015/12/18 - 18:57:09

Zabor handien bilketa abenduaren 28an egingo da

Abenduko azken ostirala jai denez, hileko azken ostiralean jasotzen diren etxeko altzarien bilketa abenduaren 28an egingo da (astelehena). Beraz, zabor hauek kalera domeka gauez atera beharko dira eta auzoetakoek, berriz, telefonoz abisatu beharko dute aldez aurretik (945 290390).  2015/12/18 - 18:57:09

“Euskeraz bizi gure dot” herri lasterketako argazkiak

 2015/12/10 - 20:19:22

“Kapulana bat zintzilik” Aramaion zapatuan

Mundukide, Gobernuz Kanpoko Erakundeak eta Lankuk elkarlanean, antolatu dute ekitaldi hau. Bertan, Miren Amuriza bertsolariak bertso eta ipuinekin jantziko du emanaldia. SINOPSIA Kapulanak Mozanbikeko emakumeen oihal koloretsuak dira; soineko moduan, haurrei lepoan eusteko, jana biltzeko edota etxeak apaintzeko baliatzen dituztenak. Hain dira erabilera anitzekoak, ezen edozer aurki baitaiteke zapi handion estalpean. Emanaldi honetan, kapulana bat zabalduko dugu eta bertan gordetako kantu, kontu eta irudiak aterako. Mozanbikeko lurrazalaren historiatik hasita, emakumeen eskuetako azal zimurrak irakurtzeraino egingo dugu bidaia. Tarte horretan kooperazioaz, nekazaritzaz, haurtzaroaz edota hizkuntzaz arituko da Miren Amuriza, Eider Eibarren ilustrazioak lagun hartuta; hala bertsoz, nola ipuinez. Ez da abentura baten kronika izango, ezta Gobernuz Kanpoko Erakunde baten hitzaldia ere; hausnarketa txikiz eta galdera handiz josiriko kontakizuna baizik. Hala nahi duenarentzat, bere gogoetak eskegitzeko oihal zabala; horixe da “Kapulana bat zintzilik”.  2015/12/10 - 14:20:10

Nabigatu euskaraz