Orioko Udala
Orio, marea bizian
âAzalerako ipuinakâ ikuskizuna izango da ostiralean, ume txikientzat
Azalerako ipuinak Saioa Bikandik gidatutako jarduera da. Bost zentzumenak erabiliz, haur txikientzako ipuinak kontatzen ditu, eta abestiekin, hitz-jokoekin, poemekin⦠aberasten ditu kontakizunak. Hain zuzen, keinuak, dantzak, jolasak⦠erabiltzen ditu, haur txikiak literaturara erakarriz, letrekin eta istorioekin maitemintzeko. Ostiral honetan izango da saioa, martxoaren 7an, kultur etxean, 17:00etatik aurrera. 0-4 urte bitarteko haurrentzat gomendatutako emanaldia da, baina [ ] The post âAzalerako ipuinakâ ikuskizuna izango da ostiralean, ume txikientzat appeared first on Orioko Udala . 2025/03/04 - 13:50:02
Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek hainbat emanaldi egingo dituzte martxoan
Urtero bezala, Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek hainbat entzunaldi egingo ditzute martxoan, 2. hiruhilekoari amaiera emateko. Saioak arratsaldez egingo dira, kultur etxean, eta senide eta lagunekin batera, herritar guztiek dute aukera entzutera joateko. Musika-ikasle txikien emanaldiak 4, 5 eta 6 urteko haurrek Musika eta Mugimendua lantzen dute ikasturte osoan, eta orain arte ikasitakoa erakutsiko [ ] The post Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek hainbat emanaldi egingo dituzte martxoan appeared first on Orioko Udala . 2025/03/04 - 09:06:20
Zabalik da Salto! udalekuetan izena emateko epea
Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak antolatu ditu aurten ere UEMAk. Salto! Udalekuek izaten duten arrakasta ikusita, iaz bezala aurten ere bi txanda izango dira: ekainaren 22tik 30era, eta uztailaren 2tik 10era. Ibiltaria izango da ekimena, eta Baliarraindik Idiazabalerako bidea egingo dute gazteek, Tolosaldean hasi eta Goierrin barren. Izen-ematea zabalik dago martxoaren 31ra arte. Txanda bakoitzean 60 [ ] The post Zabalik da Salto! udalekuetan izena emateko epea appeared first on Orioko Udala . 2025/03/03 - 15:21:01
«Gelatik plazara» bertso-saioa egingo da kultur etxean, ostegunean
Datorren ostegunean, martxoak 6, «Gelatik plazara» bertso-saioa egingo dute Urola Kostako LH4tik LH6ra bitarteko bertsolari gazteek, kultur etxeko areto nagusian, 17:30ean. Aizarnazabal, Zumaia, Zarautz eta Orioko bertso-eskolako gaztetxoak izango dira kantuan. Orioko Errikotxia elkartearen ordezkariak hauek izango dira: Eñaut Amenabar eta Haizea Gurrutxaga. Osteguneko saioan puntu gehien biltzen dituen taldea martxoaren 30ean Lazkaon egingo den [ ] The post «Gelatik plazara» bertso-saioa egingo da kultur etxean, ostegunean appeared first on Orioko Udala . 2025/03/03 - 12:55:21
Datorren astean itxita egongo da N634 errepidea, Ortzaikatik Usurbilera
Gipuzkoako Foru Aldundiak zuhaitzak inausi eta moztuko ditu N634 errepidearen bazterretan, Aginagatik Txankako biribilgunera arteko errepide zatian. Lan horiek martxoaren 3an hasiko ditu, astelehenarekin, eta bost egunez luzatuko dira, hilaren 7ra arte. Lanak egunez egingo dira, langileen segurtasuna bermatzeko. Horretarako, errepideko galtzada erabat moztuko da 9:00etatik 17:00etara, eta tarte horretan, autopista hartu beharko dute ibilgailuek. [ ] The post Datorren astean itxita egongo da N634 errepidea, Ortzaikatik Usurbilera appeared first on Orioko Udala . 2025/02/28 - 11:22:02
Herriko kirol-zerbitzua eguneratzeko urratsak egin ditu Udalak
Orioko Udalak herriko kirol-eskaintzaren azterketa egin du azken urteotan, herriko kirol-baliabideen eta elkarteen egoera ezagutzeko. Bi diagnostiko egin dira: kirol-azpiegituren azterketa egin zuen Txekalde ingeniari-bulegoak, eta kirol-eskaintzaren diagnosia Kirol Management SL enpresak. Bi diagnostiko horietan jasotako ondorioak ikusita, eta herriko kirol-elkarteen ekarpenekin, antzemandako ahulguneei erantzuteko neurriak hartu ditu Udalak. Orioko Udalak Kirol Mahaia berraktibatu zuen [ ] The post Herriko kirol-zerbitzua eguneratzeko urratsak egin ditu Udalak appeared first on Orioko Udala . 2025/02/28 - 11:22:02
Martxoaren 1ean zabalduko da kanpina, igerilekuaren lanak abiatuta
Urtero bezala, Orio udal-kanpinak azaroko bigarren asteburuan bukatu zuen denboraldia, Behobia-Donostia lasterketarekin batera. Eta udaberria iritsi aurretik zabalduko da berriro, martxoaren 1ean. Igerileku berria eraikitzeko lanak abiatu ditu Udalak tarte horretan; lanek martxa ona daramate eta udarako bukatuko dira. Orioko udal-kanpinaren okupazio-datuak oso antzekoak izan dira azken denboraldietan. Beheko irudietan ikusi daitezke partzela eta bungalow-en [ ] The post Martxoaren 1ean zabalduko da kanpina, igerilekuaren lanak abiatuta appeared first on Orioko Udala . 2025/02/27 - 17:25:01
Inauterietako herri-bazkaria antolatzeko laguntzaile-taldea 10:45ean elkartuko da
pilotalekuan
Larunbat honetan, martxoak 1, ospatuko dira Inauteriak Orion, eta, egun osoko programaren barruan, herri-bazkaria egingo da pilotalekuan, 14:30ean. Bazkarian izena eman duten taldeetako arduradunek eta muntaketa-lanetan parte hartu nahi duten boluntarioek 10:45ean egon beharko dute pilotalekuan. Lehenik muntaketa lanak egingo dituzte (mahaiak, aulkiak, eta abar), eta, ondoren, aukera izango dute beren taldeentzat lekua erreserbatzeko. Jarraian, [ ] The post Inauterietako herri-bazkaria antolatzeko laguntzaile-taldea 10:45ean elkartuko da pilotalekuan appeared first on Orioko Udala . 2025/02/27 - 14:40:03
EUSKARAZ GAZTE literatur lehiaketari buruzko galdetegia zabaldu du Udalak
2025/02/26 - 16:11:26
Oria Bizi elkarteak ate irekiak eta hasiberrientzako ikastaroa egingo ditu datozen
asteetan
Oria Bizi elkarteak herritarren bizitza aktiboa sustatzea du helburu, modu jarraituan praktikatutako lehiarik gabeko arraunaren bidez. Elkarteak egiten duena herritarrei azaltzeko eta eskaintzen dituen baliabideak ezagutarazteko, ate irekien saioak egingo ditu berriro datozen asteetan, eta baita hastapen-ikastaro bat ere. Are irekien saioak Elkartearen eskaintza ezagutzeko, ate irekien saioak egingo dituzte otsailaren 28an, ostiralarekin, eta martxoaren [ ] The post Oria Bizi elkarteak ate irekiak eta hasiberrientzako ikastaroa egingo ditu datozen asteetan appeared first on Orioko Udala . 2025/02/26 - 11:03:01