Albisteak

Bisita gidatuak jarriko dira martxan Eibarko historia eta erkarpen turistikoa balioan jartzeko

Programa berriak jarraipena emango die azken urteetan abuztuan eta Aste Santuan egin diren bisitei, oso harrera ona izan baitute. Aurreko edizioetan ez bezala, bisitak doakoak izango dira.  2025/02/14 - 00:44:01

Dolmenen Ibilbideaz gozatzeko bisita gidatuak

• Hamabi bisita gidatu antolatu dira eta lehendabizikoa apirilaren 9an egingo da, igandea. Parte hartu nahi duten herritarrek aurrez izena eman behar dute Debabarrena Turismoko webguneko formularioan. • Elgoibarko, Bergarako eta Soraluzeko Udalek, Debegesarekin batera, sustatu dute egitasmoa, ibilbidearen eta bere ingurunearen paisaia-balioa eta balio arkeologiko handia herritarrei ezagutzera emateko helburuarekin.  2025/02/14 - 00:44:01

Aurtengo udan ere, bisita gidatuak Eibarren

Eibarko Udalak, Debegesa Eskualdeko Garapen Agentziarekin batera, bisita gidatuen egutegi bat antolatu du abuzturako. Bisita horietan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aldez aurretik; aukera egongo da bisita bakoitzaren bezperara arte izena emateko.  2025/02/14 - 00:44:01

“Debabarrena Gourmet” ekimen gastronomikoaren lehenengo edizioa egingo da

Datorren apirilaren 22a eta maiatzaren 5a bitartean, “Debabarrena Gourmet” deituriko ekimen gastronomiko berriaz gozatzeko aukera izango da Debabarrenean. Eskualdeko erreferentziazko jatetxeek zazpi platerez osatutako dastatze menuak eskainiko dituzte 60€-ren truke.  2025/02/14 - 00:44:01

Eibarko Udalak ondare industrialaren mapa egin du Debegesarekin lankidetzan

Euskarri fisikoaz gain, mapa formatu digitalean ere eskuragarri egongo da Udalaren webgunean.  2025/02/14 - 00:44:01

Tripontziak ekimen gastronomikoaren hamaikagarren edizioa ospatuko da Debabarrenean

 2025/02/14 - 00:44:01

Dolmenen Ibilbideari buruzko liburua aurkeztuko du Aranzadik

Ekainaren 19an aurkeztuko da liburua, eta horretaz gain haurrentzako tailerrak eta salda eta txorizoa egongo dira, Karakaten egingo den ekitaldian  2025/02/14 - 00:44:01

Bisita gidatuen beste edizio bat antolatu da Eibarren

Eibarko Udalak eta Debegesak berriz ere martxan jarriko dute abuztuko bisita gidatuen programa. Parte hartzea doakoa da, baina joan nahi dutenek izena eman beharko dute aldez aurretik  2025/02/14 - 00:44:01

Tripontziak ekimen gastronomikoaren hamargarren urteurrena ospatuko da Debabarrenean

Azaroaren 3tik 26ra egingo da Debabarreneko Klub Gastronomikoko kide diren eskualdeko bost jatetxetan; bertako produktuekin egindako menu bereziak eskainiko dituzte 35 eurotan.  2025/02/14 - 00:44:01

Bisita gidatua eta pintxo dastaketa Azitaingo Oinarrizko Lanbide Heziketako Institutuan Tripontziak ekimenaren barruan

 2025/02/14 - 00:44:01

Nabigatu euskaraz