goiena, aktualitatea: Arrasate
Zirkulazioa etenda egongo da Olandixoko tunelean gaur eta bihar gauean
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, artapen lanak egingo dituzte GI-2620 errepideko instalazioetan, eta zirkulazioa, horrenbestez, erabat etengo dute Mugarrietako eta Markuleteko biribilguneen artean. Hain zuzen ere, Olandixoko tuneletik ezin izango da igaro gaur gaueko hamaiketatik bihar goizeko bostak arte, eta berdin hilaren 4tik 5era. 2025/03/03 - 18:00:07
Eztanda txiki bat izan da Debagoieneko ospitalean
2025/03/03 - 15:06:21
Albistegia: 2025-03-03
Sindikatuen Etxeko bizitokiak; asteburuko kultura eta bestelako ekitaldien gainbegiratua eta kirol jardueren emaitzak Arrasate Irratiko gaurko, astelehena, albistegian entzungai. 2025/03/03 - 12:41:19
Hamabostean behin 1: Idoia Asurmendiren 'Aulki jokoa'
2025/03/03 - 12:41:19
Azken entrenamentuak, Uarkapeko boxeo jaialdiari begira
Martxoaren 7an jokatuko dira hamar borrokaldi Uakarpeko ringean. Han egongo dira bailarako bi ordezkari: Aitzol Ovejero eta Manex Bengoa arrasatearrak. Ixa Rodriguez entrenatzailearen aginduetara dihardute azken egunetan, egubakoitzeko borrokaldia prestatzen. 2025/03/03 - 10:17:01
Ondo sufrituta irabazi du MUk: 88-82
2025/03/02 - 21:13:03
Mozorro paella herrikoia Aratusteak osatzeko
Arrasateko Haur eta Guraso Asanbladak antolatuta, mozorro paella herrikoiaz gozatu ahal izan dute familiek Aratuste-zapatuan lehen aldiz. Hasiera batean asmoa zen bazkaria Kulturolako pasabidean egitea, baina eguraldi ona lagun, Zaldibarko frontoira atera dituzte mahaiak eta aulkiak. Bazkaloste musikatua izan dute gainera, DJ Goikok berotu du-eta giroa. 2025/03/01 - 22:27:01
Oscarrei aurrea hartu diete Arrasateko mozorro festan
2025/03/01 - 20:24:01
Arrasaten hainbat lapurreta egiteagatik 26 urteko gizonezko bat atxilotu dute
Ertzaintzak jakinarazi duenez atzo atxilotu zuten gaztea Arrasateko gasolindegi baten eta beste bi establezimendutan lapurreta egiteagatik. Atxiloketa bera Bergaran izan zen eta hango ertzain-etxera eroan zuten ustezko lapurra. Atxilotuak Arrasateko beste lapurreta batzuetan parte hartu duen ikertzen dabiltza. 2025/03/01 - 18:08:05
Arrasateko mozorroen desfilea, irudimenaren emaitza
2025/03/01 - 15:29:04