gaztelumendi.org

Osteguna

Kosta egin zait ohetik altxatzea. Gehiegi kostatzen zaigulako abuztuan oheratzea. Beti berandu, beti beste bat beste bat espuela publica vasca maite dugulako. Aurrera doan herria gara, eta egunsentiak maite ditugu. Jaiak eta elkarrizketak, txoznetako altabozak, oinetako bustiak, samatik eskegita daramagun zapia, ozen eta apal entzuten diren ahotsa, belarrira esandakoak Herriko jaien ostean, etorri dira kapitalekoak, [...]  2010/08/30 - 13:36:03

jaietan zer?

Abuztua, oporrak, errepidea, hondartzak, kalea, giroa . eta herriko jaiak. Abuztuaren erdialdean, ospatzen dira gurean jaiak. Hirulau egun, bete beteak. Aurten be, atejoka dauz, gaur gaueko afariagaz sartuko garelako jai giroan, bihar txupinazoa eta odolostejana tabernetan, etzi Andramari eguna, eta umeena astelehena. Egunero 24 orduz kanpoan egoteko aitzakia mordoa. Nork bere herriko jaiak izaten ditu kuttunen, [...]  2010/08/13 - 10:16:03

Brian Currin

Argiako kazetari Lander Arbelaitz Hegoafrikan izan da, mundialaren kari. Han, futbolaz landa badela gauza gehiago erakutsi digu. Eta ARGIA aldizkarian argitaratu ditu zenbait elkarrizketa interesgarri. Besteak beste, Brian Currinen bulegoan azaldu zen. Eta Hegoafrikari buruz bezala Euskal Herriari buruz berbetan jarri zen berarekin. Eta irudiok jarri dizkigu orain aukeran. Arretaz jarraitu ditut orain arte Brian [...]  2010/07/29 - 22:35:05

Zuk ere parte hartu dezakezu

Kanaldudek klip klap lehiaketa herritarra antolatu du. kanaldude.org Lehiaketa interesgarria. Euskarazko telebista zer den, euskarazko fikzioa, ikusentzunezkoak  2010/07/29 - 16:46:03

Zuretzako hitz ederrak

Batzuetan, hemen be, berba polit bat esatea da gauzarik zailena. Zelan asmatu, zelan adierazi Eta orduan, pentsakor, ezer bururatu ez, eta burua asmoz beterik. Orduan lagunen kantak hartu, eta kantuan hasten zara ia ia . zer esango konturatu barik. Berbarik politenak, kantu bilakatuta. Kanta eder bat, Peiremans taldearena. Irudiak Bonberenea gaztetxean grabatuak. Suffle oparian bilduak.  2010/07/28 - 23:22:03

itxuraldatzen

Sasoi berriak datoz. Koloretsuagoak. Kalera ateratzekoak. Identitate digitala astintzeko unea heldu ote da? Beti frogatzen, beti ikasten, beti aldatzen aldaketa konstantea delako besteak beste sarearen logika ere. Horrelakoetan, norbera gogotsu egoten da, aldaketok gauzatzeko, eragiteko baina lagunen iritzia be eskertzen da. Komunikazioa, eta Interneten areago, bat baino gehiagoaren kontua da eta. Blogak be, elkarrizketan oinarritzen [...]  2010/07/22 - 20:36:04

gaur greba orokorra

Kapitalismoa, krisia, egoera sozioekonomikoa, lan baldintzak, ezegonkortasuna . Aldaketa, hobekuntzak, langileon baldintzak, etorkizuna, ibilbidea. Asko dira arrazoiak, gehiago izan daiteke, baina gaur mobilizaziorako nahikoak ditugu. Grebari buruzko informazioa zabaldu gura baduzu: greba.euskalherrian.info  2010/06/29 - 02:43:05

Suizidio informatiboa

eitb puntu com-entatzearren lortuarte cc Domeka egurdia Euskaldunan. Astelehena Euskal Herrian. Aje kontuak izango dira agian. Bateko eta besteko irakurtzeko aukera izan dut. Batzuen pozak, besteen etsipena. Tartean, informazioa. Des-informazioa, edo manipulazioa. Adibide txiki bat, baina errealitatea bere handitasunean jasotzen duena. twitter.com/ eitbcomNoticias Los partidos hablan de suicidio político y paranoia tras el acuerdo EA-Izquierda [...]  2010/06/21 - 15:07:03

11amaika ikusteko, 11 minutu eta 11 segundutan

11amaika telebistara joaten gara astero. Eta bertan webtv apal bat egiten saiatzen. Eta sarean eskaini. Eta elkarrizketa sortzen ahalegindu. Eta horrela aste bat eta beste bat, bat eta bat magazinean. Gureak dira ideiak eta gidoiak, gure zuzendaritzapean egiten dugu. Errealizazioan jo ta su aritzen da Lander, Oskarrek aholkuak eman ohi dizkigu, eta Anek hasieratik lagundu [...]  2010/06/01 - 22:08:06

Intxortatik Euskal Herrira

Elgetako Espaloia kafe antzokia 2010ko maiatzaren 23an - egunon Iban zelan doaz gauzak? - Ez dok asteburu lasaixa izan. Atzo goizeko 03:00ak arte bideuaren formatua zala-eta burrukan. Gaur goizian 09:00etatik idatzi batzuk egitten, harreraguneko kontrol guztia daroian ordenagailua izorratuta baiña denboraz larri bagabiz be etarako juau. Donostiatik jatok informatikarixa, laster helduko dok. -Aste osoa holango [...]  2010/05/24 - 13:26:05