Prospektiba
What If? The Art of Scenario Thinking for Nonprofits
2013/10/19 - 21:32:18
Geoestrategia lokala
Goikoa, Nicole-Anne Boyer -en Fuzzy Signals. extracting the signal from the noise blog etik ateratako irudia da. Irudi orijinala 2001 urtean Pulitzer Saria irabazi zuen Ann Telnaes-ena da. Mundua, estatua, lurraldea, herriaren ikuspegia zeharo diferentea da norberaren ardatzaren arabera. Shell enpresak eszenategiak egiteko erabilitako dokumentu batean: Shell scenarios izenekoan goian ageri den bezelako irudi kuriosoak daude. . Besteak beste, Scenarios as a Tool for the 21 st Century dokumentuak 2050 urterako eszenategiak aztertzen duen hausnarketa da. Esan bezala, irudiak dakartza. Behekoa ankaz gora egindako mapa dirudi guretzat, baina ez beraientzat, agian. Berdin gertatzen zaigu estatu, herri ezberdinentzat dugun irudiarekin. Bakoitzak berea. Duela urte batzuk ikusi nuen australiar ume batek egindako munduko mapa . Ez dut aurkitu, baina gutxi gora behera hemen azpian doanaren antzekoa zen: Harritu egin ninduen hasiera, gero ez hainbeste. Beste batean aipatu behar dut dokumentu horren arabera, petroleren ikuspuntua etorkizunari buruz, edo gutxienez Shell-ena . 2013/10/19 - 21:32:18
Militarrak etorkizuneko janari-razioak ikertzen
Albiste kuriosoa dakar New Scientist aldizkariak: soldaduei banatzen dizkieten janari-ano edo razioak pisu gutxiago eta horrela gerrate eta maniobretan erabilgarriagoak eta erosoagoak izan daitezen, AEB-etako ikerlari militarrek poltsetan sartzeko janari-ano deshidratatu berriak aztertzen ari dira. Gaur, egun guztirako banatzen diren razioak, gutxi gora behera, 3,5 kilogramo pisatzen dute. Janaria deshidratatuz - oraingoz arroza eta oilazkoaren egin dituzte frogak -, eta deshidrataziorako, konserbatzio eta garraiorako egokiak diren zelulosazko poltsa berezietan sartuta 0,4 kg baino ez izatea lortu dute. Gero, poltsa horiek osmosis bitartez re-hidratatzen dira eta barnekoa jangarria da. Aspaldidanik erabiltzen da janari deshidratatua armadan, baina saiakera hauek janari-razioen pisua jaistera eta suntsiezinezko razioak lortzera doaz. BBC-k dioen bezala indestructible sandwich -ak lortzeko! Harrigarriena: janaria re-hidratatzeko ez ur edangarria edo garbia bakarrik, askotan zaila da nahiko ur garbi aurkitzea eta, baizik edozein urgeldi, potzu zikineko ura edo norberaren pixak balioko duela! La guerra de Gila baino gogorragoa, egia esan. :-) . Askotan, ikerketa militarra alperrik xahututako dirua da, baina beste ikerketa-emaitza asko eraman izan dira bizitza zibilera: jantziak, materialak, segurtasun sistemak, estrategiak, eta abar. Ausartuko dira mendizaleak edo bidaiariak, esate baterako, horrelako janaria erabiltzera? 2013/10/19 - 21:32:18
Prospecti....va aldizkariaren 2. zenbakia sarean
Sarean dago Mexikon argitaratzen den Prospecti...va, Construyendo Futuros aldizkariaren 2. zenbakia. Artikulo interesgarriak, Prospektibaren inguruko albisteak eta hausnarketak Latinoamerika eta Karibetik ikusita. Herrialde hauen etorkizunari buruzko hausnarketak dira nagusi zenbaki honetan, eta prospektibaren alderdi soziala eta gizarte azterketa dira artikulu gehienen ardatz nagusiak. Frantsesez argitaratzen den Futuribles aldizkaria eta ingelesezko The International Journal of Futures Studies eta Futures Research Quarterly -rekin batera gaiari buruzko aldizkari hedatuenak. Baina azken hauetan testu osoa ez dago Internet-en. Aldiz, Prospecti...va Construyendo Futuros aldizkariak ale osoa irakurgarri jartzen du. 2013/10/19 - 21:32:18
Epe luzerako uholde arriskuen aurreikuspenak
Ingalaterrako Foresight programak etorkizunerako hainbat erronka aztertzen ditu. Besteak beste uholde arriskuak eta kostaldearen babesa kontutan hartzen ditu. Eta ez dira makalak, ikusi mapan: 2080 urterako eszenategiak egin dituzte! Programa indartsua, FloodRanger izeneko Uholde simulagailuak , txosten ugari, denbora eta tresna asko darabilena. Hori bai, kontutan izan behar dugu aurreikusitakoaren arabera, 1,7 miloi etxebizitza uholde arriskuko tokietan kokatuta dituztela eta izugarrizko kostuak izango lituzketela okerreneko eszenategia gauzatuko balitz. 2013/10/19 - 21:32:18
7F: zazpi etorkizun, zazpi iraultza 2025 urteari begira
Future Now blog interesgarrian irakurri dut Washington-en dagoen Center for Strategic and International Studies (CSIS) -ek etorkizunari buruzko hausnarketa berria argitaratu duela: 7F , Seven Futures Seven Revolutions, Looking Out to the Year 2025 ... . Etorkizunari, 2025 urteari, begira egindako hausnarketa da, eta lana egituratzeko zazpi arlo eta zazpi eremu geografiko erabili dira. CSIS-en lanetan ageri diren eszenategi edo etorkizuneko irudiak kontutan hartzen dituzten zazpi arloak honako hauek dira: - Populazioa - Errekurtsoak - Teknologia - Ezaguera eta Informazio Gizartea - Ekonomia - Gatazkak - Gobernantzea Aztertutako zazpi eremu geografikoak honako hauek dira: - Latin Amerika eta Karibea; - Europa; - Ekialde Erdia eta Ipar Afrika; - Afrika subsaharianoa; - Errusia/Eurasia; - Sud-Asia; eta - Asiako Ekialde eta Hego-ekialdea. Gainera ariketen bidez, etorkizunean eragina izango duten hainbat gaiei buruzko gure ezaguera maila frogatzeko aukera dago webgunean bertan. Adibidez: Populazioari buruzko galdetegia Informazio eta ezagueraren gizarteari buruzko galdetegia 2013/10/19 - 21:32:18
CompSpeak 2050
Bertsolaritza ahozko kulturaren aztarna legez hartzen dugun garai hauetan, William Crosman -en esanetan, Comspeak 2050 (CompSpeak 2050 Institute for the Study of Talking Computers and Oral Cultures) Institutuaren sortzailea, aurrerapen teknologokoari esker 2050 urtearen inguruan gizakiok idatzizko kultura utzi eta ahozko kulturara bueltatuko gara. Crosman-en iritziz, XXI mendean konputagailuak VIVO izenarekin ezagutuko dira: Voice In, Voice Out (ahotsa sartu, ahotsa atera). Ordenagailuak ez dute izango teklaturik, ez dute testu idatzirik izango, eta ahotsarekin erabiliko ditugu. Era berean, VIVO -ek digitalki sortutako ahotsaren bidez emango dizkigute informazioa eta emaitzak, eta orain dela 6.000 urte sortutako kultura idatzia, guztiz zaharkiturik geldituko zaigu etorkizunean. Izan ere, oinarrian, idatzizko hizkuntza orain dela 6.000 - 10.000 urte informazioa gorde eta errekuperatzeko sortu zen teknologia bat da, eta etorkizunean VIVO -ek gauza bera egingo dute ahoz, askoz arinago eta hobeto. VIVO konputagailuak informazioa gorde eta errekuperatu egingo dute ere, baina askoz arinago eta hobeto. Pertsona guztiek erabili ahal izango dituztenez, irakurtzea eta idaztea ez da izango beharrezkoa. Ondorioz, ez da izango funtsezko arrazoirik eskoletan irakurtzen eta idazten irakasteko. Crosman futuristaren iritziz 2050 urte inguruan herrialde aurreratuak ahozko kulturak bihurtuko dira; eta beranduago, 2150 urte inguruan, planeta osoan ahozko kultura bakar bat zabalduko da. VIVO -ak garatzeko gaur eguneko ahaleginak gizaki bilakaeraren beste aurrera pausua da, idatzizko hizkuntzaren mugak gainditu nahian eta gizakion komunikazioaren eta informazioaren erro pre-alfabetiko, biogenetiko eta entzun-ahozkoei itzuli nahian. W C -en esanetan, gazteei liburuak, idaztea edo irakurtzea baino gehiago telebista ikustea, telefonoa, musika edo konputagailu jokoak gustatzeak ez da alfertasunaren edo eskola txarren ondorioa, baizik eta gizaki eboluzioaren adierazle garbia. VIVO -ak etorkizuneko giza aktibitate guztiak aldatuko dituzte: hezkuntza, arteak, giza harremanak, politika edota merkataritza. Informazioa bereganatzeko, milioika analfabetok VIVO ak erabiliko dituzte eta VIVO -ak erabiltzeko eskubidea XXI mendeko giza eskubideen artean aldarrikatuko da! Ingelesez gehiago irakurtzeko klik hemen 2013/10/19 - 21:32:18
Eszenategiak enpresan: liburu berria gazteleraz
2013/10/19 - 21:32:18
Gizakion bizitza itxaropena bikoiztu daiteke XXI mendean
Zahartzapenaren azterketa eta ezagutzak sekulako aurrerapenak izan dituzte azken 10 urteetan. Gaur egun, askoz hobeto ezagutzen dira zaharkitzean ingurumenak edo faktore biologiko, kimiko eta genetikoek duten eragina. Telomeroak (Telomeres) , edo mitokondriak (mitochondria) , edo elikapen hobekuntzak aipatzen dira, besteak beste. Horren ondorioz, zenbaitek diote XXI mendean populazioaren bataz besteko bizitza itxaropena bikoiztu egin daitekeela eta gaur ezagunak diren aurkikuntzak aplikatuz gizakiok 175- 200 urte bizitzera ailegatzeko moduan gaudela. Baina, horrelako bizitza luzapenak berez onuragarria dirudi arren, eta anti-aging negozio berri askotarako aukera eman arren, egia esanda aldaketa asko ekarriko ditu gizarte antolakuntzan. Erretreta sistema, erretreta adina, osasun sistema, hezkuntza sistema eta etengabeko ikaskuntza, ekonomia eta lehiakortasuna, baloreak, inmigrazioak, hiri planifikazioa eta abarrei buruz ditugun ikuspuntuak berraztertu beharko ditugu eta adostu. Gaiari buruz asko hitz egiten ari da azken boladan, Artikulo labur hau , interesgarria, eta era berean kezkagarria, Frantziako Senatuak prospektiba ikerketetarako duen Prospective Europa osoan ari dira luzapen horren ondorio posibleak aztertzen, Europar Komisioa barne. 2013/10/19 - 21:32:18
Datorren urteko ESTE-ko klaseak
Oraindik behin behinekoak dira, baina ahaztu ez nadin hobe apuntatzea: datorren urtean ESTE -ko Prospektiba klaseak astearte eta ostegun goizetan izango ditut. Konturatu gabe, datorrena klaseak ematen ditudan seigarren urtea izango da. Aurtengo urtea oso ona izan da, normalean baino motibatuagoak ikusi ditut ikasleak, eta motibazioaz aparte maila ona zekarten. Horrela gustora ematen dira klaseak! 2013/10/19 - 21:32:18