(titulua)

Error. Page cannot be displayed. Please contact your service provider for more details. (19)

Ibarretxe: "Asasinatzen duenak ez du politikarik egiten"

Ibarretxe lehendakariak esan du, ETAri dagokionez eta RNE irratian egin duen elkarrizketan, "asasinatzen duenak ez duela politikarik egiten" eta adierazi du bandaren jarduera "erabat dela doilorra", eta horregatik beharrezkoa dela "besteei norberaren proiektuak ezartzeko hil eta extortsionatu egiten dutenekiko muga markatzea".  2008/11/24 - 14:35:02

Ibarretxek Euskadi-Akitania euroeskualdea eskatu du, "Pirinioen bi aldeetan euskal herriaren etorkizuna eraikitzeko"

Juan Jose Ibarretxe lehendakariak baieztatu egin du Euskadi-Akitania Plataforma Logistikoa "funtsezko proiektua dela, eta gaur egun inoiz baino beharrezkoa dela". Helburua "euroeskualde bilakatzea" da, eta "zubiak eratzea eta euskal herriaren bi zatien" eta baita Euskal Herriaren eta Akitaniaren "etorkizuna ere eraikitzea Pirinioen bi aldeetan".  2008/11/18 - 10:38:02

Ibarretxek euskal herritarren eta euskal diasporaren arteko lankidetza indartzea proposatu du krisiari aurre egiteko

Juan Jose Ibarretxe lehendakariak nabarmendu du euskal herritarren eta diasporako herritarren arteko harremanak indartzea komeni dela gai ekonomikoetan eta kulturaletan krisi ekonomikoak sortutako arazoak gainditzeko, baita globalizazioak eragindako beste arazo batzuk gainditzeko ere.  2008/11/13 - 18:54:02

Ibarretxe: "G-20k ez gaitu ezertaz salbatuko, krisiaren konponbidea hemen erabakitakoarekin lortuko baitugu"

Juan Jose Ibarretxe lehendakariak ziurtatu du G-20k azaroaren 15ean Washingtonen egingo duen bilerak ez duela Euskadi ezertaz salbatuko. «Izan ere, euskal ekonomiak krisia gainditzeko giltza hemen egiten eta erabakitzen dugunak izango du», jakinarazi du.  2008/11/10 - 18:25:03

Ibarretxek krisiaren aurrean botere politikoa botere ekonomikoaren "mende erabat" ez jartzearen alde egin du

Juan José Ibarretxe lehendakariak gaur egungo krisi-abagunearen aurrean botere politikoa botere ekonomikoaren "mende erabat" ez jartzearen alde egin du, baita "protagonismoa biztanleriari itzultzearen" alde ere. Gisa berean, "ekonomia ondo badoa, pertsonei gaizki joateko printzipioaren aurka borrokatzeko" beharrizana nabarmendu du.  2008/11/05 - 17:37:06

Benetako arazo estrukturalen inguruko eztabaida albo batera ez uzteko deia egin du Ibarretxek, krisia eta urgentzia izanagatik ere

Juan Jose Ibarretxek benetako arazo estrukturalen inguruko eztabaida albo batera ez uzteko deia egin du, egun bizi diren krisi eta urgentzia egorengatik ere. Biarrizko IX. Foroa inauguratzeko ekitaldian, Eusko Jaurlaritzako lehendakaria harrokeriaren kontra agertu da, hori baita, bere ustez, egungo koiuntura ekonomikoaren jatorria. Jarrera horren helburua, Ibarretxe lehendakariak Biarritzen azaldu duenez, mundu mailako ordena berria lortzea da, eta horretarako hezkuntzan eta berrikuntzan ere inbertitzea gomendatu du.  2008/11/04 - 11:23:04

Ibarretxe: "Eusko Jaurlaritzak ez die nazioarteko lankidetzarako funtsei mugarik jarriko krisiaren aurkako borrokan"

Juan José Ibarretxe lehendakariak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak "ez ditu mugatuko" nazioarteko lankidetzarako xedatzen dituen funtsak krisi ekonomikoaren aurkako borrokan, zeren "ahalbide gehiago dutenek" ezin ditzakete ahaztu "gutxiago dutenak". Hori dela bide, baliabide gutxiago dituzten beste herrialde batzuentzako laguntzak ez "beheratzeko" konpromisoa berretsi du.  2008/10/29 - 10:53:01

Ibarretxe pozik berrikuntzaren eskumenaren eskualdaketagatik

Juan Jose Ibarretxe lehendakaria pozik agertu da EAJk PSOEren Gobernuarekin garatutako "negoziazio onarengatik" Estatuko Aurrekontu Orokorren gaian eta baita berrikuntzaren alorreko eskumenak eskualdatzea lortu delako ere, nahiz eta "agoniazko negoziazioan atera" behar izan diren. Azaldu duenaren arabera, eskualdaketa "erabatekoa" izan behar da, eta, "zalantzarik gabe, krisialdiari irtenbide" hobea emateko balio izango du.  2008/10/23 - 13:23:08

Ibarretxek Euskal Herriak krisitik "sendoago" irten daitekeela berretsi du

Juan José Ibarretxe lehendakariak adierazi duenez , Euskal Herria "ez da kikilduko" egungo krisi ekonomikoaren aurrean; izan ere, krisi horren atzean "harrokeria" dago, eta krisi horretatik euskal herritarrok "sendoago" irten gaitezke. Horretarako, une honetan eskaintzen zaien aukera aprobetxatzen jakin dezatela eskatu die enpresaburuei, eta ez ditzatela erabakiak "gerorako utz"; bestalde, "urrats sendoak emateko eta ideiak finantzatzeko" galdegin die aurrezki kutxei, eta euskal erakundeei, berriz, "inbertsioak egiteko eta beren beregiko laguntzak behar dituzten pertsonei laguntzen jarraitzeko".  2008/10/15 - 13:19:03

Ibarretxek epaia irailaren 15a baino lehen emateko eskatu dio Auzitegi Konstituzionalari

Juan Jose Ibarretxe lehendakariak epaia irailaren 15a baino lehen emateko eskatu dio Auzitegi Konstituzionalari (egun horretarako aurreikusi dute Eusko Jaurlaritzak sustatutako kontsulta deitzeko data), ekimena konstituzionala den edo ez adieraziz, baiezkoan kontsulta egin ahal izateko. Ebazpena egun horretarako jakinarazi ezean, Auzitegi Konstituzionalaren aurrean ipinitako helegitearen bidez kontsulta esekita uzteko agindua kentzeko eskatu dio.  2008/07/15 - 15:44:03

Nabigatu euskaraz