Albisteak

Felix Arroitajauregi ekintzaile eibartarra hil da

Felix Arroitajauregi Altuna ekintzaile eta euskaltzale eibartarra hil zen atzo 84 urterekin. Eibarko Otaola hiribideko Tanatorioan dago familia gaur ostirala, otsailak 14, arratsaldeko 18.00ak arte. Eta hileta ere gaur izango da Eibarko San Pio X elizan, 19.00etan.  2025/02/15 - 01:23:02

Jon Etxabe ekintzaile eta euskaltzalea, EibarOrg elkarte honetako blogaria, hil egin da

Jon Etxabe Garitazelaia euskaltzale eta ekintzaile eibartarra 90 urterekin hil da, 2023ko uztailaren 31n. Euskalgintzako eta herrigintzako militante ezaguna izan zen, ez bakarrik Eibarren, Euskal Herri osoan ere bai. 2016an bloga ireki zuen hemen, Eibar.org komunitatean, Mispillibar izenekoa, eta joan den astera arte artikuluz hornitu zuen.  2025/02/12 - 00:00:00

Jon Sarasuak hitzaldia Portalean, "Hiztunpolisa" liburuaz

"Hiztunpolisa. Euskaltasunaren norabideaz apunteak" liburua aurkeztera dator Jon Sarasua irakasle Atxabaldarra. Zer egoeratan dago euskalgintza? Zer norabide dauka euskarak? Zer egin? Nora goaz? Nola goaz?  2025/02/12 - 00:00:00

Euskal Herriko 100 Mendi Ederrenak proiektuaren aurkezpena

Eibarko Klub Deportiboko mendizale talde batek, azken lau urteetan egindako proiektu baten aurkezpena egingo du datorren astean.  2025/02/12 - 00:00:00

Eibar.org-ek saria jaso du "euskal komunikazioaren mugarri" izateagatik

Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien 30. urtemugan sariketa berezia antolatu zuen Andoaingo Udalak, eta 30 urte horietako komunikazioaren 10 mugarri saritzea erabaki zuten. Horietako bat Eibar.org elkartea izan zen.  2025/02/12 - 00:00:00

Herri galdeketa 2017ko maiatzaren 7an

Gure Esku Dagok herri galdeketa deitu du datorren iganderako. Hona hemen herri galdeketa honetan parte hartzeko informazio praktikoa  2025/02/12 - 00:00:00

"Euskara. Gogoetak" - Trunboi

DOIÑUA: Lurraren pean sar nindaiteke. BERBAK: Trunboi.  2025/02/12 - 00:00:00

Eibarko hirigintza eredua aztertu du Nerea Mendikutek

Nerea Mendikute arkitekto eibartarrak Eibarrek hirigintza alorrean XX. mendean izan duen bilakaera aztertu du Master bukaerarako egin duen ikerketa lanean. Denon eskura jarri du Mendikutek bere lana orain.  2025/02/12 - 00:00:00

"Eibar aldeko euskara hiztegia" argazki digital lehiaketa

Eibarko Udal Euskaltegiak eta AEK-k, udalarekin lankidetzan antolatu duten argazki lehiaketa honen informazioa iritsi zaigu.  2025/02/12 - 00:00:00

Eibarko parke eoliko egitasmoaren kokapena

Arena Power Solar 10 S.L. enpresak Eibar, Bergara eta Elgeta artean parke eoliko bat eraikitzeko baimena eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. Zein eremutan izango litzateken marrazten saiatu gara.  2025/02/12 - 00:00:00

Nabigatu euskaraz