Superbai
Goio Aranaren bloga
Debagoiena, gaur egun
AHT, autopista, errepideak, asfaltoa nonahi⦠horrela geratzen ari da Debagoiena: Argazkiak.org | Debagoiena, gaur egun cc-by-sa: goioarana 2015/03/05 - 16:01:02
Mondra futbol-taldeko azken fitxaketak
âIndarra izatea eta zelaian ondo mugitzen jakiteaâ izan daitezke 2009-10 denboraldirako Mondra futbol-taldeak egin dituen hiru fitxaketen ezaugarririk aipagarrienak. Argazkian, taldekide berriak Arrasateko Atxabalpe futbol-zelaian.Argazkiak.org | Mondra futbol taldeko azken hiru fitxaketak © cc-by-sa: goioarana 2015/03/05 - 16:01:02
âEz da zure laranja erdia, zure zukugailua baizikâ
Argazkiak.org | Martxoak 8 © cc-by-sa: goioarana Emakumeen nazioarteko egunaren bueltan lelo ugari ikusteko aukera izan dugu prentsan argitaratutako iragarkietan eta kaleetako pankartetan. Zabaldutako mezuak politikoki oso zuzenak eta, adierazkorragoak egin nahian, harridura edo galdera markez josita etorri dira: Emakunde: Emakumeak greban. Gertatuko balitz? ELA: Geure buruaren jabe! LAB: Euren krisia emakumeon borrokarako aukera! ESK [] 2015/03/05 - 16:01:02
âEl PaÃsâ izan behar zuena
Bukatu berri dira Bartzelonan ÃH04 Espainiako eta Portugaleko prentsa-diseinuaren gaineko jardunaldiak. Oso jardunaldi gomendagarriak izaten dira. Lehiaketako irabazleei sariak emateaz gain (Goienkaria-k sari ugari irabazi izan du lehiaketa horretan) hitzaldiak, aurkezpenak eta mahainguru interesgarriak egoten dira kongresu horretan. Irakurri dudanagatik El PaÃs egunkariaren birdiseinua izan omen da gai aipagarrienetariko bat. Argazki bitxi hau Maquetadores blogean [] 2015/03/05 - 16:01:02
Goienkaria eta Goiena.net-en gaineko txostenak
Goienak kudeatzen dituen Goienkaria eta Goiena.net hedabideen gaineko txostenak idatzi ditut. Bi komunikabide hauen gainean zer edo zer gehiago jakin nahi baduzu hemen har ditzakezu dokumentuak, pdf formatuan: Goienkaria: Debagoieneko astekaria 2000-2007 Goiena.net: Debagoieneko Internet ataria 2003-2008 2014/06/30 - 12:52:05
Errumaniarrak Arrasaten
Dena ez da urre gorria Arrasaten. Euskal Autonomia Erkidegoan errenta maila altuena duen herrian ere txirotasuna bertatik bertara aurki daiteke. Ikerkuntza teknologikoa bultzatzeko egiten ari diren Garaia Berrikuntza Gunearen eta hasiberri diren Olandixoko saihesbidearen arteko eremuan luze daramate kanpatuta Errumaniatik etorritako ijito koadrila. Urriko eguerdi eguzkitsu batean arrimatu nintzen kanpalekura argazkiak egiteko asmoarekin. Lau emakume [] 2014/06/30 - 12:52:05
Nafarroa hitz batean definitu nahian
Hurrengo pasadizoa urtarrilaren 14an gertatu zen Espainiako Cuatro telebistako Password lehiaketan. Lehiaketa horretan binaka jokatzen da. Batetik, diru bila doan lehiakidea dago eta, bestetik, hari laguntzeko, pertsonai ezagun bat (kirolari, artista edo musikariren bat). Jokoaren nondik norakoa hauxe da: kide bati hitz bat erakusten zaio eta, berba bakarra erabilita, segundo gutxitan, besteari azaldu egin behar [] 2014/06/30 - 12:52:05
1998. urtean egindako Herri komunikabideei buruzko III. jardunaldien hitzaldiak
Antzina egindako maketazio lanak artxibatzen, dokumentu bitxi bat aurkitu dut: Herri komunikabideei buruzko III. jardunaldien hitzaldi liburua. Jardunaldi haiek Arrasaten egin ziren, 1998ko azaroaren 27 eta 28an. Ordurako, herri aldizkariek 10 urte beteak zuten, eta unea zen mugimendu hura sendotzeko, horregatik jardunaldien leloa hurrengoa izan zen: Kalitatearen ordua. Pentsatu dut, hain dokumentu zaharra izanik ezin [] 2014/06/30 - 12:52:05
Ezohiko irudia MUko ikasturtearen hasiera ekitaldian
Mondragon Unibertsitateak gaur eman dio 2009-10 ikasturteari hasiera modu ofizialean. Eskoriatzako HUHEZI fakultatean egindako hasiera ekitaldian hizlariak izan dira: Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Isabel Celáa Hezkuntza sailburua, Javier Sotil MUko lehendakaria, Josu Zabala MUKo errektorea, Aitor Zuberogoitia HUHEZIko irakaslea eta Idoia Peñakoba, MUko idazkari nagusia. Bilduma honetan ikus daiteke ekitaldian egindako argazki sorta, baina [] 2014/06/30 - 12:52:05
Iragarkiak hil du telebistako izarra
Itxuraz, gero eta gutxiago ikusten da telebista. Internetak eta enparauak sekulako kaltea egin omen diote orain arte telebistak zuen monopolioari. Egongelaren ondoko geletako pantailetatik etorri omen zaio lehia handia telebistari baina, telebistak berak (edo, hobeto esanda arduradunek eta programatzaileek) izango du (dute) galera horretan erru zatiren bat, ala? Programa txar asko eta publizitate larregi: nahaste [] 2014/06/30 - 12:52:05