ETENGABE : uribe kosta presoak amnistia
uribe kosta amnistia presoak iheslariak errepresioa askatasuna
Zer egin duzue Jonekin? blog berria
http://zereginduzuejonekin.wordpress.com/ Blog honetan Jon Anzaren inguruko informazioa jaso eta emanen da ahalik eta hizkuntza gehienetan, bertsio ofiziala ez d abatere sinesgarria eta blog honen bidez horren berri eman nahi da komunikabide, eragile eta informazio iturri ezberdinetatik informazioa jasoz. Jon Anzaren desagerpenaren inguruan sortu diren galderak zabaldu nahi dira eta Euskal Herritik kanpo kasu honen inguruko xehetasunak [...] 2010/03/15 - 15:15:04
Euskal preso politikoak borrokan
. Euskal preso politikoak borrokaldian ari dira espainiar nahiz frantziar estatuko hainbat espetxetan Fleuryko espetxean gose greba mugagabea burutzen ari dira eta beste hainbat espetxetan itxialdiak, ekimenak eta protestak burutu dituzte. 2010 BORROKA IBILTARIA : martxoko lehen bi asteak ALMERIA: 1.astea Astelehena (1): Beraien ziegan itxialdia burutu dute Asteartea (2): Beraien ziegan itxialdia burutu dute Ostirala (5): kontzentrazioa burutu dute eta espetxeak [...] 2010/03/15 - 15:15:04
Presoak borrokan: Gotzon Alkalderen gutuna
Gotzon Alkalde (Algorta), Fleury-Merogis Kaixo Algortako herria, Aspaldiko ez dudala agertzen burua hango lekuetatik, ta gaurkoan natorkizue borroka deialdi baten harira. E.P.P.K. osoak eskubide batzuen bila abiatuko gara aurten indar berezitu batekin. Aspaldi eske gabiltzan eskubideak lortu ahal izateko behingoz. Euskal presoak, Euskal Herrira, Gaixo larri dauden presoak kalera, Kondena betea duten presoak kalera, 3/4fak beteak dituztenak kalera, Isolamendu politikoarekin bukatu, Preso politikoen [...] 2010/03/15 - 11:24:05
Jon Etxeandia gogoratu eta omendu zuten larunbatean ekitaldi jendetsu batean
branka ARGAZKIAK HEMEN Otsailaren 9an hildako preso ohiari omenaldi xume bat egin zioten larunbateko arratsaldean Bilboko La Casilla plazan. Bertan lagunek prestatutako dantzak, poemak, bertsoak, kantak eta abarrak izan ziren, baita Etxeandiak idatzitako olerkiak errezitatu zituzten ere. 2010/03/15 - 11:24:05
Mario Alvarez, gogoan
Mario hiru urte lehenago hildako anaia Dabiden irudiaren azpian 1981eko martxoaren 17an, Mario Iberdueroren subestazio batean jartzeko bonba bat prestatzen ari zen lehertu zitzaionean. Bere kideek Barrikako hilerrira eraman eta gaueko bederatziak aldera, ETA-ko eledun batek, urduritasun eta samin handiz, honako hau adierazi zion Egin egunkariari: ETA-ko kidea naiz. Entzun ondo esango dizudana eta, mesedez, [...] 2010/03/15 - 09:29:03
Tolosako gorputegiko gorpua Jon Anzarena dela baieztatu da
. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak baieztatu nahi du Okzitaniako Tolosan agerturiko gorpua Jon Anza euskal militante politikoarena dela. Atzo Frantziako Poliziak burutu zuen filtrazioak helburu argi bati erantzuten diola salatu nahi dugu. Konfirmazio ofiziala baino lehen Jonen heriotza modu naturalean etorri denaren bertsioa lau haizetara zabaltzea izan da helburua, atzo gaueko informatiboak eta gaurko egunkariak bertsio bakarrarekin zabaltzeko. [...] 2010/03/12 - 10:10:03
Zigor Goikoetxea eta Jon Rosales lekuz aldatu dituzte
Zigor Goikoetxea (Getxo) Jon Rosales (Algorta) Azken egunotan Zigor Goikoetxea eta Jon Rosales lekuz aldatu dituzte. Zigor Basauritik Topas (Salamanca) espetxera eraman dute. Topas Getxotik 412 kilometrotara dago. Jon Rosales Soto del Realetik (Madril) Alcala-Mecora eraman dute. Alcala-Meco Getxotik 415 kilometrotara dago. Helbideak Zigor Goikokoetxea Basabe CENTRO PENITENCIARIO DE TOPAS 37799 Topas (Salamanca) Jon Rosales Palenzuela CENTRO PENITENCIARIO DE MADRID II 28870 Alcalá [...] 2010/03/10 - 15:43:08
Pagoa Zuluetaren urtebetetzea da gaur
Pagoa Zulueta (Leioa). Daroca Leioatik 402 kilometrotara dago. Pagoa Zulueta (Leioa) euskal preso politikoaren urtebetetzea da gaur, martxoak 8. Aukera ona ere bada, postal, gutun edo zerbait bidaltzeko, urteak egiteaz batera beren konpromisoan eredugarri dugun pertsona berezi honi zorionak eta eskerrak eman eta gure elkartasuna adierazteko. Zorionak Pagoa. Eta eskerrik asko erakusten duzun adore eta kemen [...] 2010/03/08 - 11:37:06
Jon Etxeandiaren oroimenez
kirruli kultur elkartea . Jon Etxeandia ezagutu eta maite izan dugunok agurra eman nahi diogu. Horretarako ekitaldi bat prestatu dugu hurrengo martxoaren 13an, larunbata, arratsaldeko 7:30etan La Casillan. Bertan bere lagunok prestatu ditugun dantzak, poemak, bertsoak, kantak eta abarrak bere oroimenez omenaldi xume bat izango dira, eta denok gonbidatu nahi zaituztegu. 2010/03/08 - 11:37:06
Presoen ikasteko eskubidearen aldeko webgune berria abian
pat-eh.org Euskal preso politikoen ikasteko eskubidearen alde unibertsitatean orain arte burututako zein aurrerantzean burutuko diren ekimenei buruzko webgunea abian jarri da: http://ikastekoeskubidea.info Bertan euskal preso politikoen ikasteko eskubidearen inguruko albiste guztian zein Euskal Herriko campus eta fakultate desberdinetan eskubide honen alde antolatutako ekimen ororen berri izango duzue. UPNA/NUPen abian dute egunotan presoen ikasteko eskubidearen aldeko sinadura bilketa eta UPV/EHUn [...] 2010/03/05 - 10:24:04
