IKTeroak

Jakintza ikastolako IKT taldearen bitakora

Genero indarkeriaren aurkako ikasleen bideoa

Gure ikastolako web orrian, gaur ikusi dudan mezua, aspalditik gure ikasleekin burutzen dugun ekintza interesgarrienetakoa iruditu zaidanez eta web orriak duen Creative Commons baimena aprobetxatuz, oso-osorik hona ekartzea erabaki dut. Dakizuenez, azaroaren 25ean, emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna ospatuko da. Azken egunotan, gure web orrian mezu ezberdinak argitaratu ditugu herrian egingo diren ekintzen berri [...]  2010/11/25 - 01:11:03

EGA: Ahozko Probaren simulazio bideoa

Duela urtebete inguru EGAko ahozko azterketaren bideo baten berri izan nuen. EGAko azterketaren atal hau zertan datzan azaltzeaz gain, bideo hartan hainbat bikote ikus zitekeen ahozko azterketa egiten. Material ezin hobea iruditu zitzaidan ikasleei erakusteko; izan ere, oso urduri joaten baitira proba hau egitera, eta azterketa pausoz pauso ikustea oso lagungarria -eta lasaigarria, agian- izan [...]  2010/01/27 - 10:46:03

Software Askea Jakintza Ikastolan

Ez neukan hemen idazteko inongo asmorik, baina kopiatu eta itsatsi beti izan da ariketa samurra eta gure ikastolako web orrian argitaratu duten mezua aprobetxatuz, oso-osorik hona ekartzea erabaki dut. Segur asko zuetako askok ez zenuten honen berri izango eta gure ikastolako IKTen arima eta gune honen sortzaile eta sustatzailea izan den Jokin Lacallek sekulako lana [...]  2010/01/19 - 21:29:03

Beste ariketa-sorta bat Euskaltzaindiaren arauak lantzeko

Hizkuntzaren gramatikaren alorra lantzeko, ohikoa izaten da ikasleek jarduera liburuetatik ateratako ariketak osatzea eta, jarraian, irakaslearen laguntzaz zuzentzea. Bada, ikasleek era ekinkorragoan aritzeko, zuetako batzuek jakingo duzuen bezala, euskaljakintzan prozesua irauli dugu ikasleak jarduera hauen diseinatzaile eta sortzaile bihurtuz. Honela, ikasleek jarduera ezberdinak sortzeaz gain, horientzako erantzunak ere aurkitu behar dituzte, prozesu osoan parte [...]  2010/01/12 - 00:27:03

Gaurko Hitzak urte bat bete du gaur!

Egunez egun eta hitzez hitz zure hiztegia aberasten lagunduko dizugu. Sar zaitez egunero edo harpidetu gure edukietara, gurekin eguneko hitza ikasteko. Hitz horiekin ematen genion hasiera egitasmo berri honi 2008ko azaroaren 3an; urte bat bete da gaur, beraz, Gaurko Hitza bloga martxan ipini genuenetik. Ez dira gutxi izan tartean gertatutakoak. Hasiera batean, ikasleen EGA azterketari [...]  2009/11/03 - 08:46:01

Jakintzako ikasleak Ordiziako mapa librea osatzen

Duela aste batzuk, Jakintzako webgunean adierazi genizuen bezala, Tagzaniako Gari, Mikel (gure ikasle ohi) eta Dani ikastolan izan genituen Open Street Map eta Euskal Herriko mapa librea osatzeko ekimena gure Batxilergo 1eko ikasleen artean zabaltzeko asmoz. OpenStreetMap (OSM) ekimena -nolabait esateko, mapen Wikipedia edo- indar handia hartzen joan da azkenaldian mundu mailan (azken asteetan, [...]  2009/10/18 - 20:56:06

Curriculum proposamena

Nork esango lidake Eskola 2.0 bezalako terminoa gorrotatzera iritsiko nintzenik! Bada, zehatz-mehatz, ez dakit arrazoia zein den, baina hori entzuten dudan bakoitzean Nik uste dut Twitter bidezko elkarrizketa , softwarearen inguruan gertatutakoa eta horrelako gaiek hori sentitzera eraman nautela, baina era baikorrean jokatuko dudala agindu nuen eta horixe egingo dut. Gure ikasleen curriculuma diseinatzen duten horiei [...]  2009/10/13 - 00:21:03

Magnitudeen gymkhana

Tira, jarduerak argitaratzen hasteko unea iritsi da. Nik diseinatutako jarduerak eta IKTekin lotutakoak argitaratuko nituela esan banuen ere, hasteko, IKTak erabiltzen ez dituen Eldako CEFIREk diseinatutako jarduera batekin hasiko naiz. Guk, jarduera euskaratu eta egokitu besterik ez dugu egin. Duela bi urte, bat ere ezagutzen ez nuen LH 3. mailako irakasle izatea egokitu zitzaidan. Ikasle helduekin [...]  2009/10/10 - 18:28:03

Desengainatuta nagoelako

Hilabete batzuetako lehorte baten ondoren, nagiak kendu eta berriro zer edo zer argitaratzen hastea pentsatu dut. Hainbat eta hainbat izenburu pentsatzen aritu ondoren, desengainatuta nagoela jartzea erabaki dut. Zeinekin edo zerekin? Egia esan behar badut, gauza askorekin horrela sentitzen naiz, baina, bereziki, 2.0 etiketa edozer gauzari jartzen diotenekin eta balore guztia galdu duen etiketa berarekin. Bestalde, [...]  2009/10/07 - 01:55:04

Ikasleak eta giza sareak

Gizakiok, orokorrean hitz eginda, ez dugu bakardadea maite; taldean mugitzea, aritzea, bizitzea maite dugu. Garbi dago, beraz, egungo giza sareen oldarka sartze hau ez dela hain egungoa, betidanik eraman duela erraietan gizakiak talde bateko kide sentitzeko grina. Gure ikasleak ez dira gutxiago. Gauzak horrela, berezko sena hori egungo teknologiak eskaintzen dituen aukera eta erraztasunekin uztartuta, eztanda [...]  2009/05/18 - 08:58:01

Nabigatu euskaraz