29A

Beste Goiena.net blogak gune bat besterik ez

WHOOPAA, SARE SOZIAL BERRIA

Sare sozial ugari existitzen dira jada interneten, honen adibide dira: facebook, linkedin, twitter, g+ edo ta tuenti. Hala ere, baten batzuek oraindik sare sozial perfekturaren bila dabiltza eta horrelaxe ezagutu dut Whoopaa. Egunkarian hauxe irakurrita: Whoopaa ofrece al usuario lo que Facebook no puede dar. Baliteke Asier Sarasuak arrazoi izatea, sare sozial honek zenbait berrikuntza [...]  2013/02/09 - 11:12:06

#BLOGEU BEHARREZKOA?

Azken astean twitter bidez #blogeu delakoa pozik jarraitu dut; eta bat nator euskal blogosferan ezagutzen ditudan zakur-zaharrek diotenarekin: @iturri: #blogeu Ez dugu Euskadiko blogarien elkarte bat behar. @luistxo: La opinión de una pantera vasca. @teketen: blogue. @joxe: Blogeu? Gracias pero no. @sarean: Eusko Blogariak vs. #blogeu. Hala ere, nik galdera bat egiten diot nire buru [...]  2013/02/09 - 11:12:06

BBK LIVE 2012

Musika betidanik izan dut gogoko, ez dira gutxi zuzeneko kontzertuak edo joandako jaialdiak baina bizitzaren egoerak direla kausa, 2012an izan naiz lehen aldiz Bilboko BBK Live jaialdian. Ongi antolatutako jaialdia iruditu zait, jende pila batu izan da, The Cure eta Radiohead bezalako taldeak ikusteko; horixe diote datuek behintzat, azken egunean, larunbatean, jende gutxiago egon baitzen; [...]  2013/02/09 - 11:12:06

SUGAAR DEUSTUKO UNIBERTSITATEAN

Gaur egun oraindik Deustuko Unibertsitateko ikaslea izaten jarraitzen dut, hala ere, 2011/2012 kurtsorako ikastetak amaitzea espero dut. Gaurkoan Sugaar Euskal Kultur Mintegiari buruz solastu nahi dut, jada zenbait hilabete daramatzate Bilboko Deustuko Unibertsitatean, baina duela gutxi izan nuen beraien berri. Sare sozialetan ere aurki ditzazkegu Sugaarrekoak, bai Facebooken eta baita Tuentin ere. Txikitasunaren Handitasuna lelopean martxoaren [...]  2013/02/09 - 11:12:06

BILBORA ITZULI, 2011/2012RAKO IKASLE PISUA

Bai azkenean 2011/2012ko kurtsorako Bilbora itzuli beharra daukat; oraingoan beste aldean aurkitzen naiz, alegia, ez daukat pisurik ezta bertan ikasten duten ikaslerik ere. Oraingoan ni egon beharko naiz elkarrizketen atzean, ni beste batzuen etxeetan sartu beharko naiz; eta guzti hau uda nahiko berezi bat bizi ostean. Oraingoan kurtsoak irailan hasten dira, eta gradu delakoetan aurkitzen [...]  2013/02/09 - 11:12:06

EUSKARAREN ALDEKO JAIAK 2011

Korrika ate joka dugun honetan, euskararen alde ospatuko diren jaialdien zerrenda egitea erabaki dut; baliteke euskaldunok jada gure ajendetan datak gorriz izatea, baina badaezpada hona hemen zerrenda: Korrika 17 Noiz: Apirilaren 7tik 17ra. Non: Trebiñun hasi eta Donostian bukatu. Herri Urrats Noiz: Maiatzak 8. Non: Senpere. Ibilaldia Noiz: Maiatzak 29. Non: Ondarroa. Euskal Eskola Publikoa [...]  2013/02/09 - 11:12:06

HARUNTZA BEGIRA

Zenbait aste pasa dira azkenekoz hemen idatzi nuenetik, akaso jada 140 karakterez osaturiko mezuekin aski daukat, auskalo. Gaur ere gogoratu dut Txampanada, Bilbon gabonetako oporrak hasi baino lehenagoko azken ostegunean ospatzen den jaialdia. Baliteke nostalgia izatea, baina argi daukat Bilbo berezia izan dela; aste honetan bertan, Kafe Antzokiak urteak bete ditu; Zorionak!. Aurtengoan, gabonetan euskaldunok [...]  2013/02/09 - 11:12:06

PARIS IKUSI BEHARREKO HIRIA

Duela astebete Parisen nintzen. Lagun bati bisitan, lan kontuak edo ta Unibertsitate praktikak direla medio bertan amaitu baitu, nork daki non amaituko duen baina badirudi ez duela gurean amaituko. Lehen aldiz egon nintzen joan den astean Parisen, bai bidaia oso laburra izan zen, baina ederki asko pasa nuen. Ostiralean Pariseko zenbait gauza bixitatu nituen, beti [...]  2013/02/09 - 11:12:06

UDA EZBERDINA

Uda bukatzear daukat eta jada Deustuko Unibertsitatean hasi dira klaseak, beste batean aipatu nuen moduan ez nabil Bilboko ikasle pixuan; ez zuen zentzurik alokairu bat ordaintzeak 10.5 kreditu falta zaizkidanean. Aurtengo uda guztiz ezberdina izan da, lehenik eta behin irailean azterketarik izan ez dudalako, alegia, San Fermin garaian egin behar izan nituen Bolognia prozesua dela [...]  2013/02/09 - 11:12:06

BBK LIVE 2012

Musika betidanik izan dut gogoko, ez dira gutxi zuzeneko kontzertuak edo joandako jaialdiak baina bizitzaren egoerak direla kausa, 2012an izan naiz lehen aldiz Bilboko BBK Live jaialdian. Ongi antolatutako jaialdia iruditu zait, jende pila batu izan da, The Cure eta Radiohead bezalako taldeak ikusteko; horixe diote datuek behintzat, azken egunean, larunbatean, jende gutxiago egon baitzen; Garbage k izan zuen gaueko-buru izateko aukera. Zer esango dut nik, itzela izan zela jaialdia, The Curek uste baino okerrago egin zuela, akaso 3 orduak luzeegiak egin zitzaizkidan, nork daki. Radiohead oso ongi, betiko moduan, gainera Karma~Police zuzenean entzuteko aukera izan genuen, beraien kontzertuetan erraza izaten ez den gauza. Bestalde, Garbagek oso ongi egin zituen etxeko lanak, uste baino gazteago azaldu ziren oholtza gainean eta gogoz abestu zituzten beraien abesti berri eta zenbait klasiko. Bukatu da jaialdia? Ez, orain dator hoberena, beste taldeak ezagutzeko aukera, Belako euskaldunek kriston kontzertua egin zuten lehen egunean, Enter Shikari (ezagutzen ez nituenak) taldekoek gogoz jarri zuten dantzan beraiengana hurbildu zen jendea, dudarik gabe jaialdiko talderik gogorrenetarikoa eta bestetik, Inspector Cluzo , ajeaz ahaztea lortu zuen talde honek, a zer nolako energia duten. Duda gabe hauek izan dira, jaialdiko aurkikuntzak. Musikaz gain, ohitura dut egunen batean errealeko elastikoa eramateko, zenbait jaialditan arreta biziz ibili izan naiz (ez baitakizu nor aurki dezakezun) baina Bilbon izanda uste nuen ez nuela arazorik izango. Jaialdian zenbilen jendearekin ederki asko ibili ginen brometan, Erreala gora, Erreala behera edo ta Athletik zela; baina beti lagun artean. Lotsagarria iruditu zitzaidan segurtasuneko tipo batek esan ninduenean kamiseta horrekin bertatik alde egiteko, hark zerbait nahi zuen eta denbora kontua izan zen bere lekutik atera eta nere bila etortzeko, bai jipoia emateko asmoz, ez dakit nola, Bilboko lagun batzuen laguntzaz eskapo egitea lortu genuen. Baina ez zitzaidan bidezkoa iruditu tipo horren jokaera, beste batzuekin hitz egin dut honi buruz eta esan ninduten ikusi zutela segurtasuneko tipo bat (seguraski drogak direla eta) beste mutil bati kriston jipoia emanez. Azkenean musikaz gogoratzen naiz, bertan egindako lagunetaz eta beste mila gauzetaz, baina penagarria iruditzen zait Euskal Herrian horrelako arazoak izatea futbol kamiseta bat dela kausa; eta are larriagoa dena, segurtasuneko tipoekin.  2012/07/21 - 18:31:08

Nabigatu euskaraz