ilaket

Valentino Rossiren "karrera"

Azken urteetan sarritan zabaldu izan da zurrumurrua Valentino Rossi 7 aldiz munduko txapelduna motoetan Formula 1ra pasatzear zegoela. Ferrariren laguntzarekin Rossi entrenatzen aritu da gutxienez hiru aldiz. Aste honetan Rossi txapelduna Valentziako Ricardo Tormo zirkuitoan ari da frogak egiten, baina oraingoan bere aurkariak izan daitezken beste piloto batzuekin batera. Badirudi jendeak ez duela oso serioki hartu Rossiren enpeinua F1an sartzeko. Baina atzo Rossik aditu guztiak arrituta utzi zituen. Bere denbora onena Michael Schumacher haundiarena baino segundu bat geldiago izan zan. 15 pilotuen artean, 9garren denbora onena markatu zuen. Inork ez zuen uste horrelakorik gertatu zezakeenik. Orain arte, Rossiren "entrenamenduak" Ferrariren publizitate estrategia utsa bezala hartzen ziran. Baina behin F1ko pilotuekin konparatuz Schumacher erraldoiaren atzetik segundu batera gelditu denean, adituen ahotsak entzuten hasi dira. Atzo F1ko foru batzuetan irakurri nituen zaletuen eritzi batzuen arabera, Rossik Ferrariren aukera izatea frogak egiteko ez da justua, gazte asko bait daude umetatik kartetan eta maila ezberdinetan karreretan aritzen direnak eta inoiz ez dutenak izaten aukera batik Ferrari bezalako marka batekin konpetitzeko. Beste batzuk esaten zuten Rossik 3 entrenamendu egin ondoren David Coulthard edo Jarno Trullik baino denbora hobeak egiteko gai bada, F1 osoa "farsa" utsa dela. Nire ustez adituek nahiko sakonduta dagoen eritzi bat isladatzen dute, hain zuzen ere, postu batetara iristeko bide zehatz eta zuzen batzuk daudela eta bide hori jarraitzen ez dutenak ezin dituztela postu horiek eskuratu. Egia esan, gero ta gehiago, argi geratzen ari da bide zuzenik ez dagoala n0rberaren karrera eramateko. Lehen bai, postu konkretu batzuk zeuden eta eurengana eramaten zuten bideak ere oso zehatzak ziren. Rossiren kasuan berak argi erakutsi du abiadura kontuetan maisua dela eta hori dela eta Ferrarik aukera eman dio. Bere markaren indarraren ondorioz eseri da Rossi Ferrari batean.  2008/09/02 - 04:49:04

Balioa eta expektatibak

Zer esan nahi dauka balioak enpresaren barnean? Baliodun zerbitzuak garatu behar ditugu, enpresaren azken helburua jabegoa dutenei balioa sortzea da, bezeroei balioa gehitu behar diegu. Ez al dira gauza askotxo hitz batekin bakarrik adierazteko? Balioa orain dela urte batzuk arte enpresaren kontabilitateak isaldatzen zuen. Patrimonioa zen enpresaren balioa. Gerotxoago, proiektuen etorkizuneko diru sarreretan jarri zen garrantzia. Hala ta guztiz ere, finantzetan oinarritutako balio kontzeptuak ziren hauek. Marketinera jotzen badugu, Scott Bedbury k bere A new Brand world liburu ikaragarrian dioen bezala, balioaren esanahia merkatuetan argi ikusi zen Marlboro konpaniak bere tabakoaren prezioa jaistea erabaki zuenean. Ordura arte, Marlboro beti beste marka batzuk baino prezio altuagoa mantentzen zuen, nahiz eta produktuan ezberdintasun gehiegirik izan ez. Horrelako konpainia batek prezioa jaistean, bere produktua merkantzia uts bat bezala ikusten duelako da. Hau da, ezin duenean ezberdindu konpetentziatik. Informazio sistemen garaian balioaren kontzeptuak guztiz estanda egin zuen. Dirua galtzen zuten enpresak poltsetan igoera ikaragarriak zituzten eta produktuen balioa gehitzeko moduak uste ez ziran era harrigarrietan garatu ziren. Gau egun zer esan dezakegu? Blogak dira azken fenomenoa marketin eta komunikazioen munduan. Balioa gehitzen al dute? Edo gutxienik, mantentzen laguntzen al dute? Ta nola neurtu blog baten balioa? Dave Rothackerrek duela gutxi artikulu interesgarri bat idatzi du bailoari buruz. Berak dioena nahiko egokia da balioaz mintzatzeko edozein eremutan. Horrela dio Davek: Espero dena baino gehiago eman. Hori da. Ez baliogabeko erretorika korporatiboa. Inolako lelokeri psikologikorik gabe. Espero dena baino gehiago eman, soilik. Oso egokia. Ezta?  2008/09/02 - 04:49:04

Boom berria al dator?

Artikulu interesgarri bat agertu da Wired Magazinen. Boom berria deitzen da artikulua eta bertan nolabaiteko seinaleak nabaritzen hasi direla dio boom berri bat etorriko dela. Boom berri hau azken bost edo sei urteetan enpresa teknologikoen "puxpulua"rekin konparatuz ezberdina izango ote da, espekulazio gutxiago eta inbertsioak modu arrazionalago batean egingo ote dira. Hiru arrazoi aipatzen ditu artikuluak boomaren oinarri bezala: Alde batetik, teknologiei buruz egindako aurrikuspenak bete egin dira. Hau da, banda zabaleko komunikazioak egi bilakatu dira, e-merkataritza eguneroko errealitate biurtu da eta I-Pod bezalako produktuak erabat arrakastatsuak izaten ari dira. Beste batetik, gaur egun enpresa bat martxan jartzeko kostuak gutxitu egin dira neurri haundi baten. Adibidez, Excite enpresa sustatu zutenak duela 10 urte JotSpot proiektua martxan jarri dute 100.000$kin, orain dela hamar urte kostatuko zitzaiena baino bost aldiz gutxiago. Azkenik, Inbertsi txikiagoa nahikoa bada, sustatzaileek gutxiago dependituko dute kapitalistengandik eta beraien proiektuak ez dute presarik jasan behar izango lehendabiziko momentuetan.  2008/09/02 - 04:49:04

Berrikuntzak failatzen duenean

Berrikuntza estrategi garrantzitsua dela gero ta argiago daukagu. Arrisku puntu bat eskatzen duela enpresen zuzendariengandik hori ere gureganatuta dogu. Baina badira kasuak, berrikuntzak porrot egiten duenean, zerbait gaizki egin dugula dakigunean. Dave Pollard aholkulariak 8 arrazoi nagusi aurkitu ditu berrikuntzak etekinik ez teratzeko. Hauek dira: 1 - - Ez ulertzea berrikuntza zer den, nola lortzen den, zertan gauzatzen den. 2 - - Berrikuntza lortzeko prozedura falta. 3 - - Modurik ez aurkitzeko berrikuntza aukerak, ez non ez noiz. 4 - - Berrikuntza misio falta taldeak inspiratzeko balioko duenak. 5 - - Berrikuntza gauzatzeko proiektu erakargarri gutxi. 6 - - Gaitasun murritza berrikuntzarekin zerikusia duten proiektuak aurrera eramateko. 7 - - Ideia gutxi bezeroek azetu gabe dituzten beharrizanei buruz, batez ere berrikuntzaren bitartez azetu daitezkenak. 8 - - Zailtasuna beharrezko diren kontzeptuak aukeratzerako orduan. Beste bateren bat okurritzen al zaizu?  2008/09/02 - 04:49:04

Lidergoa eta blogosfera

Joan den astean Rosa Sayk galdera argi bat luzatu zigun The Blog Synergyko kideei. Bizitza errealean, zeintzuk dira lidergoaren ezaugarriak? Bost galdera hauek egin zizkigun Rosak: 1- Denok daukagu aukera lidergoa garatzeko. Ahaztu guruak, edo Collinsek dioen bezala, ikasle onenak irakasleetaz guztiz fidatzen ez direnak dira . 2- Zure eguneroko bizitzan lidergoa alde batera uztea nahi baldin baduzu ere, zeintzuk ezaugarri nahi dituzu erantzunkizuna dutenen artean? . 3- Denok jasaten ditugu beste batzuen erabakien ondorioak, beraz, Rosak esan nahi duena da, lidergoa ukaezina den gai bat dala . Zer beharko lukete lider izan nahi dutenak praktikatu beraien bizitzetan? 4- Lan eremutik kanpo, zeintzuk dira lidergoaren ezaugarriak zuretzat? Ba al dauka ezberdintasunik lanean aurkitzen dituzun liderrekin? 5- Blogari bezala, zeintzuk dira zure ustez benetako blosferako liderrak? Azken galdera honek Blogosferako guru biren hitzekin dute zerikusi. Dagoeneko badirudi hasi direla blogen etorkizunari buruz hitz egiten. Nire ustez nahiko arriskutsua izan daiteke, baina hor doakizuez Tom Asacker eta Seth Godinen hitzak: Tom Asacker rek dio: Blogak erdi bideko komunikabideak bilakatzen diranean, dirua lortzeko bideak ere bilakatuko dira. Orduan derrigorrezkoa izango dute benetazko emozioak garatzea . Seth Godin ek: Denbora aurrera joan ahala, irakurle berriak lortzeko aukera jeisten joango da, eta irakurle loialak gehitu egingo dira . Sustantzia gero ta gehiago baloratzen hasiko dela etorkizunean diote guru biak.  2008/09/02 - 04:49:04

Benetakotasunaz

Vision Monthly k nire artikulu bat argitaratu dau bere azken aldizkarian. Ikusgarritasuna ala benetakotasuna? deitzen da eta bertan, izaera sakon bat lortzeko dei egiten dut. Benetakotasunean finkatu zure lana, ez bakarrik ikusgarritasunean. Hemen daukazue linka.  2008/09/02 - 04:49:04

Eboluzioa?

 2008/09/02 - 04:49:04

Barregarri

Itzulpena: Zergaitik ez zaude lanean? Ez zaitut ikusi hurbiltzen!  2008/09/02 - 04:49:04

Debako taldea

Nice Lazpita nire lagun eta kideak bere bloga hasi dau. Lamento no alimenta deitzen da eta pertsonen kudeaketari buruzko esperientziak kontatuko dizkigu Nicek. Gainera esan behar dugu, joan den astean, Debako Kresala hotelean izan genuela Newfield Consulting enpresako kontsultoreekin saio benetan interesgarria. Inoiz bizi izan dudan ikasketa esperientzi sakonena izango zen beharbada, beraien metodologia arimatsua erabiliz. Benetan lagun arteko giroa sortu da Expertua egiten ari garenon artean.  2008/09/02 - 04:49:04

Urte berria, abilezia berriak

Urte berriarekin batera ikasketa proiektu berri bat hasi dut. Mondragon Unibertsitateak antolatutako Pertsonen garapena eta taldeen lidergoari buruzko Expertoa hasi dut. Klaseak Gasteizen emoten ditugu eta joan den astean izan genituen lehen saioak. Nire ustez urte berriarekin batera garrantzitsua da norberaren balantzea edo hurrengo urterako plangintza bat egitea. Behintzat ondorengo urtebetean zerbait ikasteko aukera baldin badaukazu, planifikatu eta hori gehiago izango duzu zure gaitasunen zorroan. Expertua oso ondo hasi zen. Lehen irakaslea Esteban Vicente izan zen. Bere ekitalditik gehien gustatu zitzaidana lanaren "Sentido de trascendencia" izan zen, hau da beti dagoala zerbait ederra eta baliotsua egiteko aukera. Oso ideia aberatsa, Esteban.  2008/09/02 - 04:49:04

Nabigatu euskaraz