ziztazale
zikloturista artritikoaren bloga
Bizikleta? Zer da hori?
Aurten ez naiz ari bizikletaz behar adina ibiltzen. Autobusera joateko eta herrian mugitzeko bai, baina kirol moduan oso gutxi ari naiz. Hala ere, aurten ere egin dugu Matxinbentarainoko joana: Estatistikak hauek: 52.6km, Bizikleta gainean 2:50:15, Igotakoak 2,364m, ibilbidean pasatako denbora Jarraitu irakurtzen 2015/06/23 - 06:36:04
Ziztazale berriz ere
Berreskuratu dut, azkenean, ziztazale blogaren kontrola! euskalerria.org posta zerbitzua bertan behera laga zutenean ziztazaleren jakinarazpenak jasotzeari laga nion, bestalde, makina aldaketa bat medio, blogeko pasahitza galdu nuen eta bloga ezin kudeatu geratu nintzen, baina, Goienako Joni esker baimenak lortu ditut. Jarraitu irakurtzen 2015/04/15 - 07:44:06
Entrenamentuak hasi dira
Aurreko batean hirukotea juntatu ginen Asteasura joan etorria egiteko, eta hasieran Aiara igo behar izan genuen, bidean baitago. Kontua da denbora hartu nuela, izan ere hirutako batek oso mantso joan nahi zuen eta besteak are eta mantsoago! Baldintza horietan alabarekin Jarraitu irakurtzen 2014/07/01 - 04:03:14
Aurten ere bete dugu Xoxote egunekoa
Zarautz Aizarna Errezil Nuarbe Matxinbenta 61.72 km Egilea: ziztazale 2014/07/01 - 04:03:14
Extremaduran Puerto de Honduras
Extremadurako bigarren saioa lehenengoa baino gogorragoa izan zen. Puerto de Honduras igo eta bailaraz aldatzea pentsatu nuen, eta itzulera bi bailarak elkartzen diren Plasenciatik barrena egiteko asmoa neukan, alegia, aldapa berriz igo gabe. Hasteko, Honduras gaina igo behar nuen, eta Jarraitu irakurtzen 2014/07/01 - 04:03:14
Remicade eta Embrel: droga aldaketa
Aurreko sarreran aipatu nuen artritisaren aurkako tratamendua aldatu zidatela, baina horren arrazoiak ez nituen aipatu. Sarrera honetan horren berri emango dut, azken finean artritisari buruzko kontu guztiak jasotzea baita blogaren helburu nagusietako bat. Lehen, 8 astean behin ziztada bat sartzen Jarraitu irakurtzen 2014/07/01 - 04:03:14
Aiaren inguruan bueltaka
Berriako langileen artekoa izan behar zuen bueltaxka honek, baina gu ere apuntatu egin ginen eta egun ederra pasa genuen, bai horixe! Aiako hiru handiak egin behar omen genituen, horietako bi Oriotik Aiara doazen bi bide ziren, errazena lehendik ere egina Jarraitu irakurtzen 2014/07/01 - 04:03:14
Aiako Igoera 2011
Taula berritua hauxe da: izena 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004 Aldo 23:33 24:46 Juan Martin 27:40 27:35 26:56 26:54 25:32 27:44 29:40 Pipi 26:56 27:54 27:57 23:47 Jarraitu irakurtzen 2014/07/01 - 04:03:14
Aiako igoeraren ondorioak
Aurtengo igoerak ondoriorik izan du, izan ere norbait haserretu egin da (http://chevismo.com/h/59835) eta hurrengo urterako zarauztarrek gehiago entrenatuko dutela esan dute. Sinistu egin behar ordea! Aurretik ere majina bat aitzakia entzun izan dugu eta hurrengoan ere antzera izango dela ziur Jarraitu irakurtzen 2014/07/01 - 04:03:14
Gai naiz!!!!
Sinestezina.Neure buruari ziztada jartzeko gai izan naiz.Artritisaren kontrako tratamendua aldatu didate, eta orain, zainetatik barrena sartu beharrean, azalaren azpian indizio baten bidez sartu behar dut tratamendu berria. Eta neuk sartu behar dut indizioa. Eta egin dut! Duela ordu erdi sartu Jarraitu irakurtzen 2014/07/01 - 04:03:14