(titulua)

Mintzodromoa, karaokea eta kalejira, Euskararen Nazioarteko Egunean

Bertan dugu Euskararen Nazioarteko Eguna, eta horri begira, egitaraua osatu du Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak. Gaur bertan haurrei begira jolasak egingo ditugu Agustinak auzoko plazan 17:30etik 18:30era. Abenduaren 3an bertan, goizean hasiko dira ekitaldiak. Mintzodromoak hartuko du Merkatuzar 9:30etik 11:00etara bitartean. Arratsaldean berriz txikienen txanda izango da. Haiei begira Euskaraz jolastu nahi dut karaokea hasiko [ ]  2014/11/27 - 14:46:05

Nepal ezagutzen

Kaixo lagun, azaroaren 17tik 22ak arte Mikelazulo Elkarteak Errenteriako XX. Herrien Astea antolatuko du Harresirik gabeko Euskal Herria lelopean. http://www.mikelazulo.com/2014/11/harresirik-gabeko-euskal-herria.html Aste horren amaiera gisa, azaroaren 22an, Txintarri Elkartean, AFARI NEPALDARRA antolatuko da. Afari horretan, Banaiz Bagara elkarteko euskara ikasle Nepaldarrak bertako platerak prestatuko dituzte eta Nepali buruz hitz egingo dute, euskara erraz batean. Afari ondoren [ ]  2014/11/20 - 15:09:01

BAZKIDEEN BATZARRA

LAU HAIZETARA EUSKALTZALEON TOPAGUNEAREN BAZKIDEEN BATZARRA Lau Haizetara euskaltzaleon topaguneak, datorren larunbatean, hilaren 29an, eguerdiko 12:00etan BAZKIDEEN BATZARRA antolatuko du. Bertan, gai hauek landuko dira: Kargu aldaketak Elkartearen izen aldaketa Ikasturteko planaren aurkezpena Bilera bazkide guztientzat irekia da eta Lau Haizetararen egoitzan, Pablo Iglesias etorbidea 11n, burutuko dugu. Mila esker aldez aurretik eta animatu parte [ ]  2014/11/20 - 13:11:02

Euskaraz bizi lasterketa eta abenduaren 3a antolatzen

Kaixo euskaltzale! Mezu honen bitartez, hainbat ekimenen parte izatera gonbidatu nahi zaitugu: konkretuki bi dira antolatzen hasiko garenak: 1.- Euskaraz bizi lasterketa 2.- Euskarak 365 egun kanpaina eta Euskararen nazioarteko eguna (Abenduaren 3a) Bi ekimenak elkarlanean eta zuen parte hartzearekin antolatu nahiko genituzke, horregatik bilera irekian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Ezin baduzue etorri baina interesa [ ]  2014/10/30 - 12:17:04

Lau Haizetararen egoitzaren inaugurazioa

Eskerrik asko larunbatean egun osoan zehar parte hartu zenuten guztioi. Egun bikaina izan zen elkarrekin igarotzeko, hausnartu, eztabaidatu, informatu, sabela bete, eztarria busti eta abesti ezagun eta ez hain ezagunak abesten ederki pasa genuen. Gogoratu ibilbide berri hau hasi besterik ez dugula egin eta guztion artean hobeto eta alaiago egingo dugula. Gonbidatuta zaudete aurrerantzean Lau [ ]  2014/10/27 - 14:18:02

LAU HAIZETARAREN EGOITZAREN INAUGURAZIOA

Lau Haizeta euskaltzaleon topagunea berritu egin dugu barrenetik eta kanpotik! Egoitza txukundu eta inauguratzeaz gain, geure burua berrantolatu dugu ere, Orereta-Errenteriako euskaltzale guztion ahotsa izateko asmotan. Euskaltzale orori lanerako, edota iritzia emateko gunea eskainiko diogu, guztion artean soilik lortuko ditugulako geure helburuak: Orereta-Errenteria euskalduna! Zeure parte hartzea besterik ez da falta, beraz, animatu eta parte [ ]  2014/10/17 - 12:21:08

Euskararen gaineko berriak egunero, erabili.com webgunean

«Euskararen Txioketa» izenarekin euskararen albistegia duzu erabili.com webgunean, 2014-10-08an Twitter harreman sarean @PatxiSaez-ek euskarari buruz argitaratu dituen berri guztiekin.  2014/10/09 - 09:20:09

Kuadrillategi, Aiko Maiko eta Irrien Lagunak egitasmoek urrian hasiko dute ikasturte berria

Haur eta gazteei begira ikasturte honetarako prestatu dugun aisialdi eskaintza aurkeztu dugu. Lehen aldiz, eskaintza bateratua egin dugu gainera. www.pass4suresale.com 4 eta 16 urte arteko haur eta gazteak dira hartzaileak, eta hiru egitasmotan bilduko ditugu: Kuadrillategi, Aiko Maiko eta Irrien Lagunak. Guztiak doakoak eta euskara erdigunean jartzen dutenak. Kuadrillategi urriaren 3an DBHko gazteei begira, lagunartean [ ]  2014/09/26 - 11:22:06

Mintzalagunean izen emateko epea zabalik dago

Euskara praktikatu nahi? Eman ezazu izena mintzalagunean. Informazio gehiago nahi izanez gero deitu 943340143ra edo idatzi mintzalaguna@lauhaizetara.net-era.  2014/09/23 - 17:16:02

Abenduaren 3an elkarretaratzea, arratsaldeko 19:00etan herriko plazan

abenduak3-A abenduak3-B  2014/06/09 - 09:31:01

Nabigatu euskaraz