Kingstonhiria

Beste Goiena.net blogak gune bat besterik ez

Joxe Aranzabal(e)k

Bada lortu zenuen, Oihana. Nik, behintzat, oso gustura irakurri nuen. Segi horrela.

 2015/08/24 - 08:50:05

oihana(e)k

Eskerrik asko iritziagatik, Joxe. Nik ere gustura entzun nizkion istorioak eta anekdotak Prudeni eta saiatu nintzen idazten beste batzuek ere gustura irakurtzeko.

 2015/08/24 - 08:50:05

Belarregae 2009 – Bilbo

Ezin gara kexatu Euskal Herrian 2009 uda hontan reggae jaietan biltzen ari diren artistez. Zornotzan ospatzen zen Belarregae jaialdiak aurten Santana 27 areto izango du topagune, eta BUJU BANTON eta BURRO BANTON arituko dira dantzalekuko gorputzak beren erritmoekin astintzen. Venezuelako Zion TPLek saio ona emango du!  2015/03/05 - 15:40:03

Armintza – Txapel Reggae 2009

Urtero bezela reggaea ez da faltako armintzako jaietan. Aurtengo kartela Potato + Begoña Bang Matu, Afrikan Simba, Deadly Hunta, Errol Bellot Gideon Zinger, Root Diamoons eta Chalwa Reggae Band osatzen dute. Eguraldia sekulakoa izatea espero da, eta kontzertuen gunetik eta hondartzatik hurbil dagoen zelaiean camping denda jartzeko gunea doan eskeiniko da.  2015/03/05 - 15:40:03

Sizzla – Bilbao Urban Musikaldia 2009

Urriaren 29an Bilboko Santana aretoan Sizzla Kalonji zuzenean ikusteko aukera izango dugu Nilnao Urban Musikaldia ekitaldiko egitaurauaren barruan.  2015/03/05 - 15:40:03

Bermeo Reggae – Bakio House Underground

Bermeoko portuan ospatuko da festibala hirugarren urtez, hasierako urteetako San Jose eskola baino gune askoz hobea izaki. Nestor Basterretxearen ‘Olatua’ eskultura dagoen orubean kokatuko dituzte bi guneak, 20:00etatik aurrera soinu afroamerikarrek eta erritmo teknoek kostaldeko kresalarekin bat egin dezaten. Goizeko 4:00rak arte egongo dira talde reggae-ak, eta 7:00ak arte DJak. Aurtengo musikarien zerrendak, aurreko urteetan []  2015/03/05 - 15:40:03

Kingstondar The Clash

Oraingoan, The Clash taldearekin, lehenengo diskoetatik ibilbide kronologikoa da Kingston hiria saio hau, abestirik “kingstondar”-enetan geldialditxoak eginez. “Police & Thieves”, “Wrong’em Boyo”, “Armagideon Time” edota “Bankrobber” kantak entzun ditugu, beste batzuen artean. Sarri etortzen ziren gure Kingston Hiri imaginario honetara eta bi zatitan banatu da saioa. Bigarren atalean azken urteak dira entzungai. Zehazki “Sandinista!” eta []  2015/03/05 - 15:40:03

Jamaikako reggae banda eta abezlariak Bilbon

Egundoko kartela osatu dute Bilboko Kafe Antzokiko lagunek 4 Bilbao Reggae Root Festivala ospatzeko, harro egotekoa da! Jamaikako hainbat banda eta abezlari garrantzitsu ekarriko dituzte datozen 3 egunetan zehar ostegun 8 tik larunbat 10erarte. U Roy izango da horietako bat, badakit Euskal Herrian zenbait kontzertu eman dituela dagoeneko, maisu itzel honek ahal bezain beste aldiz []  2014/06/30 - 12:46:10

Sly & Robbie eta Bitty McLean

Udaberrian hasita eta uda osoan giro itzela dago iberiar penintsulan reggaeaz gozatzeko eta oraindik gehiago Sly & Robbie eta Bitty Mc Lean batera aritzen badira. Hirurek elkarrekin egiten duten musika, sekula entzun ez baduzu eta reggae musika maite baduzu, oso gustoko izango duzun aurkikuntza baten aurrean izango zara bideo hau ikusten duzunenan.  2014/06/30 - 12:46:10

Mad Professor Bilbon

Maiatza 29, 2009 21:00 24:00 Mad Professor (feat. Aisha) + II. Bilbao Reggae Soundclash 2009 Kafe Antzokia Neal Fraser izenpean jaioa Guayanan, Mad Professor DJ, ekoizlea, perkusiojolea eta abeslaria dugu, bere izengoitia gazte gaztetan jarri zuelarik musika elektronikoarekiko azaltzen zuen interesa zela eta. 13 urterekin bere familia Londresera joan zen bizitzera []  2014/06/30 - 12:46:10

Nabigatu euskaraz