Bizkaia.eus
Bizkaiak Estatuarekin itundutako zerga berriak bere zerga-sisteman sartzeko prozedura hasi du
Jendaurrean jarri ditu Estatuarekin berriki itundutako Zerbitzu Digital Jakin Batzuen gaineko Zergaren eta Finantza-Transakzioen gaineko Zergaren foru arauen aurreproiektuak. 2022/01/29 - 00:00:00
Ignacio Zuloaga, Anselmo Guinea eta Benito Barruetaren hiru margolanen dohaintza Bilboko Arte Ederren Museoari
2022/01/29 - 00:00:00
Mendekotasuna duten adinekoen Bizkaiko egoitza-zentroen sarea: egoera urtarrilaren 25an
2022/01/29 - 00:00:00
Bizkaiak hondakinen sorrera % 15 murriztea eta 2030erako sortutako 5 kilotik 4,9 berreskuratzea du helburu
Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailaren foru-diputatuak, Amaia Antxustegik, Bizkaiko Toki Eskumeneko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2030 Plan Integral berriaren (BPKPIB 2030) oinarrizko ildoak aurkeztu ditu. Egitasmo horrek hamarkada honetan arlo horretan izango den plangintza jasotzen du. Plan berriak egungo egoera, etorkizunerako aurreikuspenak eta lurraldez gaindiko beste erakunde batzuen estrategiak sakon aztertu ondoren zehaztutako lehentasunezko helburuak biltzen ditu, eta aurtengo lehen seihilekoan erkatuko da udalekin eta lurraldeko herritarrekin. 2022/01/29 - 00:00:00
2021aren amaierako bilketa 8.136,1 milioi eurokoa izan da
2022/01/29 - 00:00:00
Triatloiaren munduko epizentroa izango da Bilbao Bizkaia 2022an
Sei titulu kontinental (Duatloia, Akuatloia, Triatloi Krosa, Duatloi Krosa, Akuabike eta Distantzia Erdiko Triatloia) jarriko dira jokoan bost egoitza ikusgarritan: Bilbon, Urdaibain, Enkarterrin eta Getxo-Portugaleten. Gainera, lehiaketak mundu osoan ikusteko aukera egongo da, zuzeneko emisioen bidez. Irailaren 17tik 24ra bitartean, Kontinente Zaharreko 30 herrialdetatik etorritako 8.000 pertsona baino gehiago (kirolariak, entrenatzaileak eta laguntzaileak) bilduko dira kirolaz, aisialdiaz, gastronomiaz eta turismoaz gozatzeko ezin hobea den eskualde batean. 2022/01/29 - 00:00:00
Bizkaiko Foru Aldundiak saria jaso du datuen babesaren arloan egindako jardunbide egokiengatik
Datuak Babesteko Espainiako Agentziak Bizkaiko Foru Erakundea saritu du datu pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko erregelamendu orokorra betetzerakoan frogatu duen proaktibitateagatik eta jardunbide egokiak betetzeagatik. 2022/01/29 - 00:00:00
MusEkintza Jaialdiaren barruan inprobisazio ilustratuak eskainiko dira Bermeoko Arrantzaleen Museoan
Bizkaiko Museoetako Arte Eszenikoen Lehen Jaialdiak esperientzia aparta eskainiko du urtarrilaren 29an Bizkaiko Foru Aldundiko Arrantzaleen Museoan inprobisatutako ilustrazioen bidez. MusEkintza jaialdiak ikuskizunak eskaintzen ditu hileko azken larunbatetan, eta baita ekainaren 11n eta 24an ere, honako foru museo hauetan: Balmasedako Encartada La Fabrika Museoa, Muskizko El Pobal Burdinola, Bakioko Txakolingunea, Gernikako Euskal Herria Museoa, Bilboko Arkeologi Museoa, Bermeoko Arrantzaleen Museoa eta Muñatones Gaztelua. Horiek dira urtean zehar MusEkintza jaialdia egingo den guneak. Aldez aurretik erreserba egin behar da ekitaldia egingo den museora deituz edo mezu elektroniko bat idatziz. MusEkintzari buruzko informazio guztia www.bizkaikoa.bizkaia.eus webgunean kontsulta daiteke. 2022/01/29 - 00:00:00
Sinadura ekitaldia: BBVAk bi zentro teknologiko jarriko ditu martxan Bilbon, eta 200 profesional kontratatuko ditu bi urtean
Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak eta Carlos Torres Vila BBVAko presidenteak protokolo bat sinatu dute bankua Bizkaiko Foru Aldundiaren ekintzailetza-ekosisteman inplikatzeko. BBVAk 200 lanpostu sortuko ditu bi urtean Bilbon bi zentro teknologiko abian jarrita, eta digitalizazioa, talentuaren sustapena eta kulturaren garapena bultzatuko ditu Bizkaiko eraldaketa ekonomiko eta sozialerako eragile gisa. 2022/01/29 - 00:00:00
Barriek programak Izaskun Araluzearen marrazkiak aurkeztuko ditu Rekalde Aretoan
2022ko urtarrilaren 25etik martxoaren 27ra Izaskun Araluzearen marrazkiak izango dira Rekalde Aretoan, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duen Barriek erakusketa zikloaren barruan. 2022/01/29 - 00:00:00