53R61-ren bloga

Gnu/Linux, Teknologia, LAN Partyak, Bideojokoak, Zinea, Entretenimendu elektronikoa ....

Bideojokoak gomendatzen Abendua 2011

Moderm Warfare 3 (Xbox 360, PS3, PC) “Infinity Ward” “SledgeHammer Games”-ekin elkarlanean garatu dute Modern Warfare-ren hirugarren atala. Suntsipenera bideratuta dagoen mundu batean girotuta dago non Makarov eta bere gaizkile taldeak kaosa zabaltzen ari dira leku guztietatik. Guk Operazio berezietako soldadu bat izango gara, Unitateko beste kideekin batera Makarov arrapatu beharko duguna. Aurreko ataletan bezala []  2015/03/05 - 14:31:04

Hori Bai: Gabonetako Bertso saioa 2012 Larrabetzun

Aurten ere Gaztetxea beteta egon da, klasikoa den Gabonetako Bertso saioan. Itallen Bertso eskolak eta Hori Bai Gaztetxeak urtero antolatzen duen saioa da Udalaren laguntzarekin. Bertsolariak: Onintza Enbeita, Arkaitz Estiballes, Sustrai Colina eta Amets Arzallus. Hainbat jende etorri zen bertara, gazte , ume, zahar, bertokoak zein kanpokoak. Beti bezala ondo pasatu dugu bertsoak entzuten, saio []  2012/12/26 - 13:26:08

Bideojokoak gomendatzen, Uztaila 2012

Saints Row The Third (Xbox 360, PS3, PC) Akzioak eta umoreak bat egin dute Sandbox edo GTA moduko joko honetan. Egoera barregarri asko biziko ditugu, eginbeharrek entretenituta mantenduko gaituzte. Gure pertsonaia pertsonalizatzeko aukerak asko eta askotarikoak dira, eta ia bururatzen zaigun oro egin ahal izango dugu. Ibilgailu mota ezberdinak izango ditugu eskura, ezagutzen ez dugun []  2012/08/05 - 08:40:06

Bideojokoak gomendatzen. Ekaina 2012

Angry Birds Space (IOS, Android, Mac, PC) Historian gehien deskargatu den jokoaren bertsio berria. Oraingoan, Txorien eta Txerrien arteko guda espazioan izango da. Grabitatearekin jokatu beharko dugu, beraz. Dispositibo askotan jokatu daiteke eta bi bertsio daude, bat doakoa eta bestea ordainpekoa. Doakoak publizitatea dakar eta ordainpekoak, aldiz, ez. Aurreko bertsioa probatu bazenuen, hau ere gustatuko []  2012/06/13 - 09:58:05

Bideojokoak gomendatzen maiatza 2012

Kid Icarus Uprising (Nintendo 3DS) Medusa iluntasunaren jainkosak munduaren jabe izan nahi du. Gelditu dezakeen bakarra Pit aingeru gerlaria da. Horretarako arma sorta handia izango du eskura: ezpatak, arku eta geziak, bakuluak, magia aniztasun horrek aspertu gabe behin eta berriz jokatzeko aukera ematen du. Tarteka zeruan zehar maneiatuko dugu Pit, eta beste batzuetan lur gainean. []  2012/05/28 - 08:56:05

Uribe Butroeko bertsolari txapelketa: Larrabetzu

Hori Gaztetxean pasa den barikuan hasi zan Uribe Butroeko bertsolari Txapelketaren lehen kanporaketa. 70 lagunetik gora betetu zeurien gaztetxea. Afalostean sei bertsolariak taula gainera igon eta hasi ziren kantuan. Grabadora martxan jarri eta hauxe da han jaso zana: Saio osoa Bertsoaldi onenak 8ko handian 8ko Txikian Bakarka  2012/05/13 - 12:30:12

Bideojokoak gomendatzen, Apirila 2012

Trine 2 (PC, Mac, PSN eta Xbox live) Plataformak eta akzioa nahasten dituen abentura, Erdi Aroan kokatua. Azti bat, gerlari bat eta lapur bat protagonista. Denen abileziak uztartuz, aurkezten zaizkigun puzzle, enigma eta arriskuetatik onik atera beharko dugu. Irudi koloretsu eta ederrak eskaintzen dizkigu, eta garaiko musika lasaigarria ere bai. Beste bi lagunekin batera online []  2012/04/22 - 12:33:08

Bideojokoak gomendatzen Martxoa 2012

Zynga Poker (Facebook eta mugikorretarako) Azkenaldian Facebookerako eta mugikorretarako egindako bideojokoek arrakasta handia dute. Zynga Poker Facebookeko gunean, adibidez, milaka jokalari elkartzen dira Texas Holdem estiloko pokerrean aritzeko. Jokatzen ikasteko modu erakargarria da, gure lagunekin lehian ibili baikaitezke, eta dirurik xahutu gabe gainera. Pokerra modan dago; erabakiak hartzea eskatzen du eta mugimendu estrategikoak erabiltzen ditu. []  2012/03/18 - 11:28:10

Bideojokoak gomendatzen Otsaila 2012

Skyrim (PC, PS3, Xbox 360) Thel Elder Scrolls rol jokoen bosgarren atala da hau. 2006 eta 2008 urteetako onenak izendatu zituzten, eta orain beste mundu birtual erraldoi bat dakarkigute nahi dugun erara, askatasun osoz, esploratzeko. Fantasiazko rol jokoak nahi duguna izateko aukera eskaintzen digu: magoa, gerlaria, banpiroa ehundaka ordu sartuta ere ez dugu munduaren erdia []  2012/02/12 - 18:50:23

Bideojokoak gomendatzen Urtarrila 2012

Minecraft (Sistema anitzetarako) Eraiki buruan duzun hori! Minecraft honetan munduak sor ditzakezu oso-osorik; bakarrik edo lagunekin, bideokontsolaren, ordenagailuaren zein mugikorraren bitartez. Esploratu, eraiki eta konkistatu! Munstroak gauez ateratzen dira, hobe duzu babesleku on bat altxatzea. Hemendik aurrera, zure imajinazioari erantzugo dio zuk zeuk sortutako munduak. Minecraften, orduek minutuak dirudite. Rayman Origins (PS3, Wii, Xbox 360) []  2012/01/14 - 14:17:09

Nabigatu euskaraz