(titulua)

ERROREA: hau ez da baliozko jarioa.

Elkartasun hamabostaldia Saharar Herriarekin / Quincena de solidaridad con el Pueblo Saharaui

Bilbao, Donostia San Sebastian, Vitoria Gasteiz 2011ko otsailaren 19tik martxoaren 4ra Lagun agurgarriok, Datorren egunotan, aipatu hiriburuetan Sahararen aldeko Elkartasun hamabostaldia ospatuko dugu. Jarduerak otsailaren 27aren inguruan izango dira Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoaren 35. urtemuga egun horretan delarik. Bertan parte hartzera eta ekimen hauen difusioa egitera animatzen zaituztegu. IKUSI FITXATEGI-ERANSKINA Agur bero bat [ ]  2011/02/18 - 02:03:06

Aaiuneko sarraskia dela eta, kontzentrazioak / Concentraciones por la masacre de El Aaiun

Aaiunen ondoan saharauiek antolatutako protesta kanpalekuan indarrez sartu dira marokoar indarrak bart eta ondorioz hainbat hildako eta zauritu eragin dituzte. Aaiuneko kaleetan ere, protestak bortizki zapaltzen ari dira okupazio indarrak. Ez daukagu datu zehatzik baina oso istilu larriak ari dira gertatzen errepresioaren ondorioz. Horren aurka protesta egiteko kontzentrazioa deitu du Otsailak 27 koordinadorak gaur 18:30ean [ ]  2010/11/09 - 08:55:03

Concentración 14 julio, Fiesta Nacional de la República Francesa

A las 18:00-etan Bilboko Frantziako Kontsulatuaren aurrean (Desde Moyua-tik) Frente al Consulado de Francia de Bilbao MAROKOK OKUPATUTAKO LURRALDEETAN G.G.E.Een ERRESPETUAREN ZAINTZEARI FRANTZIAK JARRITAKO BETOAREN AURKA Adiskideak: dakizuenez, Mendebaldeko Saharari dagokion Nazio Batuen Segurtasunerako Kontseiluaren 1920 ebazpena etsigarria izan da guztiontzat; batetik, erreferendumean aurrera egiten ez duelako eta, bestetik, Marokok okupatutako lurraldeetan Giza Eskubideak betetzen [ ]  2010/06/30 - 17:49:02

Concentración 27 de abril por los presos saharauis

Apirilaren 27an, 18:30etatik 19:30etara Bilboko Moyua Plazan dagoen Espainiako Gobernuko Ordezkariordetzaren aurrean GOSE GREBAN DAUDEN PRESO POLITIKO SAHARARRAK ASKATU Duela hilabete bat baino gehiago Marokok atxilotutako 6 saharar gose greba bat hasi zuten. Beraien aldarrikapenera, beste 6 kartzelatako saharauiak gehitu ziren eta gaur 36 preso dira gose greban dauden ekintzaileak Marokoko kartzelatan. Inolako epaiketa barik; [ ]  2010/04/26 - 22:27:03

Kuba eta Sahararen arteko elkartasuna hizpide

Gaur Bilboko alde zaharreko La Bolsa eraikinean 19:00etan eskainiko duen hitzaldian Kuba eta saharauien arteko hartu-eman eta laguntzari buruz solastuko da Maima Abdesalam. Bere esperientziatik mintzatuko da, izan ere, beste saharaui asko legez, txikia zelarik Kubara eraman zuten ikas zezan eta iraultzak emandako formakuntzari eta ostatatzeari esker lizentziatu zen urte batzuk geroago. EUSKADI-CUBAk, Kubarekiko adiskidetasun [ ]  2010/04/23 - 22:41:03

Inoiz baino euskaldun gehiago Sahara Marathonen

Otsailaren 22an egin da kanpamenduetan Sahara Marathon lasterketa, urtero legez, aurtengoa 10. edizioa izanik. Aurten euskal korrikalariak biltzeko deialdi berezia egin da eta, horren ondorioz, aurten 80 euskal maratoilarik hartu dute parte kanpamenduetan egin den lasterketan, guztira 600 lasterkarien artean talderik handiena osatuz.  2010/02/25 - 02:41:09

Elkartasun astea abian / Semana de solidaridad

Saharaui herriarekiko elkartasun astea iragan larunbatean hasi zen, VI. elkartasun karabanaren abialdiarekin, eta aste osoan ekitaldiak izango ditugu hiru hiriburutan. Bilbon, Donostian eta Gasteizen hainbat ekitaldi izango dira, 1976ko otsailaren 27an aldarrikatutako Saharaui Errepublika Arabiar Demokratikoaren (SEAD) XXXIV. urteurrenaren inguruan. Hainbat lekutan errepikatuko dira, besteak beste, Aminatu Haidarren abokatu Ines Mirandaren hitzaldiak eta Aziza Brahim [ ]  2010/02/25 - 02:41:09

1 de diciembre, concentración solidaria con Aminetu

Estatu espainiarrak Mendebaldeko Saharako gatazkaren inguruan duen iritziari buruz zalantzarik zuen norbait bazegoen, azken hamabostaldi honetan ebatzi ahal izan ditu. Espainiako Gobernua Marokoren aliatua dugu. Nazio artean ezaguna den Giza Eskubideen aldeko aktibista saharar baten bizitzarekin; koldarkeriaz, mespretxuz eta jendarteko iritzia engainatuz jolasteko gai da. Aktibista hau bere herrira eskubide guztiekin itzultzea eskatzen duen gizartearen [...]  2009/12/01 - 08:48:11

Aziza Brahim kontzertuan Bilbon azaroaren 27an

Azaroaren 27an, ostirala, Aziza Brahim kantari saharauiaren kontzertua izango dugu, Oreka TX euskaldunekin, Bilboko Kafe Antzokian. Zentsura At! leloarekin egunotan ospatuko den Zentsuraren Aurkako IV. jaialdiaren baitan izango da emanaldia. Jaialdi honen barruan beste artista batzuk ere izango dira, Gilberto Gil brasildarra eta Rachid Taha argeliarra kasu. Jaialdiaren helburua zentsura mota guztiak salatu eta hauei kontra egitea [...]  2009/11/22 - 09:34:06

Saharari buruzko jardunaldiak Armintzan

Mendebaldeko Saharari buruzko jardunaldiak izango dira asteburuan Armintzan, bertako kultur etxean, Lemoizko Basordaportu kultur elkarteak antolatuta. Larunbatean, urriak 23, eguerditik aurrera argazki erakusketarekin batera, bertako tradiziozko tresnak eta jantziak ikusi ahal izango dira. 17:30ean Sahara no se vende filmaren proiekzioa izango da eta, ondoren, Mendebaldeko Saharako gatazkaren inguruko hitzaldia, bertako ordezkari baten eskutik. Igandean, berriz, karabanarako [...]  2009/10/23 - 12:29:03

Nabigatu euskaraz