Kalera.org

Kalera.org

IÑAKI DE JUANAREN HERIOTZA ZIGORRAREN BERRESPENAREN AURREAN

ASKATASUNAren PRENTSA OHARRA Espainiako gobernua, hau da, Zapateroren alderdi sozialista izan da Iñaki De Juanaren indefentsio egoera inpultso politikoz sortu duena. Berea da, Iñaki bizi osorako zigortu eta eguneroko torturaz, hiltzera kondenatu duen erabakia. Berea den bezala, gerra bahitu gisa, 150 presotik gora dituen espetxe politika kriminal hau.  2008/01/10 - 11:15:12

DEIA MOBILIZAZIOETAN PARTE HARTZERA

Datorren ostirala, urtarrilak 19, dei zabala egiten dugu kandelak eskuan hartuz, herri ezberdinetan izango diren mobilizazioetan parte hartzera. Iñaki De Juanaren berehalako askatasuna exijitu eta xantaia politikoarekin amaitu dezan exijitu nahi diogu PSOEren gobernuari.  2008/01/10 - 11:15:11

POR CUMPLIMIENTO DE CONDENA EN TRAIGUÉN

Decretan libertad para emblemático lonko Aniceto Norin Tras ser calificada su conducta como excelente y cumplir con las normativas solicitadas para obtener la libertad, esta mañana el lonko de Traiguén, Aniceto Norin, dejó definitivamente la cárcel en donde se encontraba cumpliendo una condena por "amenaza terrorista" de cinco años de reclusión. Lo propio ocurrirá en marzo con el lonko Pascual Pichun Paillalao, adelantó Seremi de Justicia, Christian Dulansky.  2008/01/10 - 11:15:11

KONTZENTRAZIOAK GAUR IÑAKI ETA GUDA BAHITU GISA ERABILTZEN ARI DIREN PRESO POLIT

Gaur kontzentrazioak izango dira herri ezberdinetan, kandelak eskuetan, xantaia politikoaren, bizi arteko zigorraren eta preso politikoak guda bahitu gisa erabiltzearen kontra.  2008/01/10 - 11:15:10

EUSKAL PRESO POLITIKOEN KOLEKTIBOA - AGIRIA

EUSKAL HERRIAREN GEROALDIA JOKOAN ! Gure agurrik beroena helarazten dizuegu Anoetan bildu zareten guztioi! Urte berriari ekindakoan, gure adore eta kemen osoa helarazten dizuegu Euskal Herriaren askatasunaren alde indar egiten ari zareten guztioi. Gaurkoa zinez hitzordu garrantzitsua da, abian den prozesuaren jite demokratikoa kolokan baitago, Euskal Herriari bere eskubide guztiak aitortuko dizkion prozesua gune ziringatsu batean sartua baita.  2008/01/10 - 11:15:09

ELKARTASUNAREN KRIMINALIZAZIOARI EZ. SEBAS, KAZETARI SOLIDARIOA ASKATU!!!

Euskal Herrian baldintza demokratikoak lortu daitezen, indartzen doa Mundu zabaletik jasotzen dugun elkartasun internazionalista. Azken urteetan, preso eta errefuxiatuen kolektiboaren alde, gatazka egoera gainditzeko prozesu demokratikoaren alde, mundu hobeago baten alde herri ezberdinen arteko borrokak batzearen alde, atzerriko delegazioen presentzia handitzen doa.  2007/01/26 - 18:11:03

ZUNDA NASOGASTRIKOA GOGOZ KONTRA EZARRI DIOTE IÑAKI DE JUANA PRESOARI

Aurtengo bigarren gose greba hasi zuenetik 36 egun igaro direnean, Askatasunak jakinarazi du preso politiko donostiarrari bere borondatearen kontra zunda nasogastrikoa ezarri ziotela atzo eta oheari lotuta daukatela. Askatasunak gaur jakinarazi duenez, "Estatu espainolak bahiturik duen Iñaki de Juanari zunda nasogastrikoa jarri zioten atzo, bere nahiaren kontra".  2007/01/25 - 13:57:05

HIRUGARREN EGUNEZ, GOSE GREBAN AAM KO MUGIMENDUKO ORDEZKARI HAINBAT.

Gaurkoan, Segi gazte erakundeko ordezkaritza batekin bildu dira gose greban diren kideak. Segi -ko ordezkaritzarekin preso politikoen kolektiboak bizi duen egoerari buruzko informazioa partekatu ostean, egoera honi herri gisa erantzuteko konpromisoen beharraz gogoeta egin eta ondoko denboretan burutu daitezkeen bide eta ekimenak izan dira bileraren ardatz.  2007/01/25 - 13:57:04

MONTXOren TIRA, BERRIAn ARGITARATUA

 2007/01/14 - 21:44:07

PRESOEN ALDEKO BARAUALDIAREN TXANDA BERRI BATI EKIN DIOTE

Preso politikoen egoerari «buelta emateko» konpromisoak eta «indar metaketa» beharrezkoak direla nabarmendu zuen Juan Mari Olanok Hernanin. Atzo Askatasunak, Etxeratek, preso ohi batek eta abokatu batek presoen eskubiden alde martxan ipini zen baraualdiaren laugarren txanda hasi zuten. Ekimen andana antolatu dituzte aste honetarako.  2007/01/14 - 21:44:07

Nabigatu euskaraz