Egoibarra.eus

Eibar aldizkariak aurrera darrai: itxura berriarekin eta kolorez hornituta.

Aldizkaria bere gain hartuta, lantalde berriak 2017ko martxoko alea kaleratu du. Ale berri honek 44 orrialde dauzka, denak koloretan. Luis Aranberri, Jesus Gutierrez, Ana Alberdi eta Jose Luis Gorostegi eibartarrek osatzen dute erredakzio-taldea eta, beti bezala, kolaboratzaileen laguntza paregabea dute.  2017/04/17 - 13:59:01

Euskal Herriko Itzulia: Eibarrek 1973an azkeneko aldiz antolatu zuen lasterketa berriro eibartarren eskuetan.

Luis Ocaña, Gonzalez Linares eta Txomin Perurena. Horixe izan zen 1973ko podiuma, Eibarrek XIII. Euskal Herriko Itzulia-XXII. Eibarko Bizikleta antolatu zuen azken urte hartakoa.  2017/04/02 - 18:45:02

Juan Pablo Fusi Aizpurua historialariaren hitzaldiak emango die hasiera Eibarren bonbardaketaren 80. urteurrenaren ekitaldiei.

Apirilaren 25etik 30era hainbat ekitaldi antolatu ditu Eibarko Udalak, aurten betetzen baita Eibarko bonbardaketaren 80. urteurrena, herriak bizi izan duen unerik latzena.  2017/03/30 - 15:06:02

Herriaren iragana eta oraina elkartzen dituen “Eibar erretrofotografiatu” lana amaitu da

Duela urte bete hasi zuen bere lana Gorka Castrillok. Argazki bat leku berean baina momentu ezberdinetan ateratzea: horixe da erretrofotografia deritzon teknika, eta horixe da Gorka Castrillo eibartarra Ego Ibarrarentzako egiten aritu den lana. Dagoeneko amaitu du eta laster ikusi ahalko dute eibartar guztiek.  2017/03/30 - 15:06:02

Martxoak 8: berdintasunaren bidea zabaldu ziguten gure herriko emakume batzuen testigantzak “Eibartarren Ahotan”en.

Bidea zabaldu zigutenak gogoratzeko egun seinalatua dugu gaurkoa; egun aproposa gure herriko emakumeak nola bizi ziren ezagutzeko, haien bizipenak, nahiak eta kezkak nolakoak ziren jakiteko. Adinekoek kontatu dizkiguten pasarteekin prestatutako bideoak ikustera gonbidatzen zaituztegu.  2017/03/15 - 23:00:03

Javier Gorosabel Urkia astrofisikari eibartarra gogoan dute nazioartean: haren izena jarri diote gure eguzki-sistemaren asteroide bati.

Nazioarteko Astronomia Elkarteak, Iruñeko Planetarioak eta Espainiako Astronomia Elkarteak hala eskatuta, astrofisiko eibartarren izena jarri dio gure eguzki-sistemaren asteroide bati.  2017/03/04 - 08:09:02

Koko-dantzak Eibarren: 10 urte Kezka Dantza Taldearen eskutik

Kezka Dantza Taldeak jakin izan du txinpartatik su bizia ateratzen; tradizio-izpi zena ohitura bilakatzen. Aurtengoan, otsailaren 18an ibiliko dira kalez kale eta baserriz baserri.  2017/02/20 - 02:35:02

Arrateko Ama kantua herri guztiaren esku webgune honetan

Arrateko Ama kantu ezaguna 1933an idatzi zuten Don Poli Eibarko parrokoak (letra) eta Juan Bautista Gisasola musikari ezagunak (musika). Jatorrizko kantu luzeago haren bertsio laburtua da gaur egun abesten dena. Oraingo honetan informazio osoa argitaratzen dugu: hasiera hartako letra, gaur egungoa, Gisasolaren partitura eta abestiaren MP3a, Usandizaga disketetxeak 60. hamarkadan grabatutakoa.  2017/02/20 - 02:35:02

Eibar aldizkaria, Margarita Olañetaren gidaritzapean argitaratzen den azken alea, kalean

Margarita Olañetak 14 urtez eraman du Eibar aldizkariaren koordinazioa eta ardura osoa, gogoz eta kemen handiz eraman ere. Azken ale honetan kaleratu duen agurrean eskerrak ematen dizkie aldizkariaren kolaboratzaileei eta eibartar guztiei, aldizkaria lehen aldiz kaleratu zenetik hona herritarren babesa eta onespena izan duelako. Aldi berean dio proiektuak segida duela; aldizkariak, hemendik aurrera ere, argia ikusten segituko duela.  2017/01/31 - 01:14:03

Juan Mari Narbaiza "Errotarixa" hil da

Juan Mari Narbaiza "Errotarixa" (1949-2016) bertsolariaren heriotzarekin joan da Eibarrek izan duen plaza-bertsolari bakarra. Eibarko jai nagusi guztietako bertsolaria betiko joan zaigu. Datozen San Andresetan jendeak gogoan izango du; haren falta sentituko da.  2017/01/31 - 01:14:03

Nabigatu euskaraz