Uztarria.com: Blogak

Azpeitiko blog komunitatea

'La Conspiracion' filma ETB1en

Gaur, asteartea, 'La Conspiracion' filma emango dute ETB1en. Azpeitian ere grabatu zituzten filmaren zati batzuk, joan den ekainean. Pedro Olearen 'La Conspiracion' grabatzerakoan Trenaren Euskal Museoa zinema dekoratu bihurtu zuten beste behin. .1936ko gerra aurreko giroan ari dira grabatzen filma, eta frankisten altxamenduaren burua, Emilio Mola jenerala da ardatza. Francisco Francoren aldeko tropak 1936ko irailaren 20an sartu ziren Azpeitian, haren aginduetara. Lizarran, Iratxen eta Bilbon ere grabatuko zuten filma.  2012/01/31 - 11:26:10

Aste bukaerako kirol emaitzak

 2012/01/30 - 23:55:12

Imanol Lazkanok plazak aurten utziko dituela iragarri du Bertso Egunean

Imanol Lazkano bertsolariak herriz herriko ibilera aurten utziko duela iragarri du Bertso Egunean egindako saio batean. Lazkanok 60 urte eman ditu plazetan, eta bere buruari "uzteko garaia dek" esan dio, oraindik sasoiko egon arren. "Bertsoa bete eta errimatzea baino gehixeago dela uste duenetakoa izan naiz eta plazan geroz eta gehiago sufritzen det nahiko nukeen hori egiten", aitortu zuen Bertso Eguneko eszenario atzean bertan. Azken mezu hau eman nahi nuke jendeak uler dezala enbor zaharrari geroago ta zailago zaio ezpala adina eta nere zentzuak agintzen didan bezala herriz-herriko nere jarduna aurten bukatzen dedala Gehiago - Lapikue.net-en albistea - Bertsoa.com-en (handik hartu dugu bideoa eta albistea)  2012/01/30 - 00:51:03

Erregea eta bufoia, saio berezia Azkoitian

Astelehenez, hilak 30, "Erregea eta bufoia" emanaldia izango da ikusgai Azkoitiko Floreaga eskolako aretoan. Arratsaldeko 15:30etan izango da emanaldia Floreaga eskolak antolaturik. Erregea Andoni Egaña izango da, bufoia Ander Lipus eta gai-jartzailea berriz Unai Elizasu. Bertsoa eta antzerkia uztartuz modu umoretsuan inprobisazioaz gozatzeko aukera, beraz, datorren astelehenean. Informazio gehiago http://www.lanku.com -en  2012/01/27 - 19:08:07

'Anitzele' saioko azken atala aurkeztuko du Xabier Euzkitzek

Gaur, osteguna, bukatuko da ETB1eko 'Anitzele' saioa, hasi zenetik hamabost hilabetera. Beraz, Xabier Euzkitzek (Azpeitia, 1966) gaur aurkeztuko du 'Anitzele'-ko azkenengo saioa. 'Berria' egunkarian elkarrizketa egin diote Euzkitzeri, eta egunkariari esan dionez, "tristuraz hartu" du saioa kendu izana.  2012/01/26 - 12:15:09

Aste bukaerako kirol emaitzak

 2012/01/24 - 12:12:01

Inkestan galdera berria: ‘Aurrekontu parte-hartzaileen bileretan hartu al duzu parte?'

 2012/01/23 - 13:08:02

Beste urte bat

Udaberria, uda, udazkena, negua. Familia eta lagunak. Maitasuna eta goxotasuna. Poza eta tristura. Esperantza eta desesperantza. Konpainia. Bakardadea. Jaiotza bat. Heriotz bat. Denbora pasatzen Gerri (Ruth Sheen) terapeuta eta Tom (Jim Broadbent) geologoa. Urte luzeak ezkonduta daramatzaten eta itxuraz behintzat zoriontsu direla dirudien bikotea da. Beren seme Joe (Oliver Maltman), abokatua, mutilzahar gelditzeak arduratzen ditu biak. Buruhauste horrek ez dio uzten ikusten Gerriri bere lankide Marick (Lesly Manville) zenbateraino behar duen bere laguntasuna. Bikote ezkondu zoriontsu baten eta beren inguruko hain zoriontsu ez diren lagun, senitarteko, bizilagun, lankide, eta abarrei buruzko historia bat da Mike Leigh-en 2010eko lan hau. Zahartzaroak norberari eta ingurukoei dakarzkien arazoen gogoeta hunkigarria. Pesimista izatera iritsi gabe eta filmak dituen umore eta baikortasun printzak kontuan hartu arren, triste izaten jarraitzen duen zahartzaroari buruzko tragikomedia bat. Noiz: Urtarrilak 26, osteguna, gaueko 21:30etan Non: Soreasu aretoran Zenbat kostatzen da: 3 € Izenburua: Another Year Zuzendariak: Mike Leigh Aktoreak: Jim Broadbent, Ruth Sheen eta Lesley Manville Iraupena: 129 min Herrialdea: Erresuma Batua Azkenik zure iritzia jakin nahi dugu. Lagun iezaguzu bi galdera hauek erantzunez. Aprobetxatu zine klubaren eskaintza hau, martxotik aurrera, zine klubik izango den ere ez dakigu eta.  2012/01/23 - 11:12:05

AZZren aurreneko hilabetea, zenbakitan

Urtarrilaren 16an hilabete bete zen Azpeitia Zero Zabor (AZZ) taldeak bere burua aurkeztu zuenetik. Aurreneko hilabetearen ibilbidea laburbiltzeko hainbat zenbaki zabaldu ditu AZZk: hogeita hamar sarekide dira dagoeneko, blogean mila bisitatik gora izan dituzte, eta hiru irteera ere bai, Hernanira, Usurbilera eta Lapatxera. Taldeko kide diren Patxi Juaristi eta Ander Alkorta Uztarrian izan ziren urtarrilaren 12an, webgune honetako on-line elkarrizketan herritarrek egindako galderak erantzuten.  2012/01/17 - 16:57:19

Aste bukaerako kirol emaitzak

FUTBOLA Gizonezkoen Hirugarren Maila Portugalete 1 Lagun Onak 0 Erregional Preferentea Mutriku 0 Lagun Onak 1 Erregional Maila (Igoera fasea) Ikasberri 2 Touring 1 Jubenilen Ohorezko Maila Lagun Onak 2 Aloña Mendi 0 Tolosa B 4 Ikasberri 5 Kadeteen Ohorezko Maila Amaikak Bat 3 Lagun Onak 1 Kadeteen Lehen Maila (Kopa) Mutriku 2 Ikasberri 0 Infantilen Ohorezko Maila (Kopa) Lagun Onak 1 Euskalduna 1 Infantil Txikiak (Kopa) Lagun Onak B 2 Bergara B 1 Emakumeen Erregional Maila (Igoera fasea) Lagun Onak 3 Ostadar 3 SASKIBALOIA Zilarrezko LEB Liga Lan Mobel ISB 66 Avila 53 Lehenengo Maila Leihoak Zarautz 68 Lizuan.com ISB 79 Nesken Lehenengo Maila Obenasa Liceo Monjardin 47 Zurt Taberna ISB 58 Senior Bigarren Probintziala Errotaundi ISB 80 AIB Gazkoplastika ITB 47 Junior mutilak (Euskal Liga) Fundacion Baskonia 54 Autoescuela Lagunak ISB 51 Junior mutilak (Errendimendua) Sein Mutilak ISB 57 Colchones Atseden Ordizia KE 49 Junior neskak (Euskal Liga) Izarraitz Inmo. ISB 53 Getxo 54 Kadete mutilak (Euskal Liga) Fundación Baskonia 73 Grupo Zaher ISB 55 Kadete mutilak (Errendimendua) Epi Kristaldegia ISB 52 Hernani KE Sansonarri 50 Kadete neskak (Euskal Liga) Sein Neskak ISB 54 Getxo 41 Kadete neskak (Errendimendua) Zarautz Zast ZKE 67 Iragaz ISB 56 Kadete neskak (Partaidetza) IparProject ISB 45 Soraluce Bergara KE 31 Infantil mutilak (Errendimendua) Kirol Aukera ISB (Atsedena) Infantil mutilak (Partaidetza) Goierri KE 38 Txikerra Teilatuak ISB 51 Infantil neskak (Errendimendua) Decoramik ISB (Atsedena) Mary Ward 13 Comercial Zabala ISB 64 Infantil neskak (Partaidetza) Oiarso 16 Sarralle ISB 57 Hotel Castillo OKE 37 ISB Taberna 28 Alebin mutilak (Errendimendua) Betiko Kafea Mutilak (atsedena) Alebin neskak (Errendimendua) Betiko Kafea A (atsedena) Betiko Kafea B (atsedena)  2012/01/16 - 19:50:02

Nabigatu euskaraz