(titulua)
This domain is expired. If you're the owner, you can renew it. If you're not the owner, search for your next domain and then build your website for free on Dynadot.com! | Buy this domain |
John Martyn
Tokaio bat hil zitzaidan urtarrilaren 29an. Kantari handia 60 urterekin zendu zen. Omenaldi xume bat, artista handi batentzat: hemen bere kanta bat 2009/01/31 - 22:04:08
Energia (apirilean idatzia)
Gaur egun, energia kontrolaren arabera neurtzen da munduan boteretsuena nor den. Horren ondorioz, egiten dira zapalketarik handienak eta apustu geoestrategiko nagusiak. AEB da nahikeria horren adibiderik garbiena: Irakeko sarraskia, Venezuelaren kontrako bazterketa, Iranen aurkako mehatxuak, Latinoamerikako herri alternatiben kontrako apustuak... bere curriculum vitae-a luzea da. Ez da bakarra. Champion League horretan lehia ezarri nahi diotenak ere badaude; Europar Batasuna, adibidez. Oinarrizko giza eskubideak errespetatu ez arren, eta Kurdistanen aurka errepresio bortitza erabili arren, Turkia Europar Batasunean sartu nahi du. Kaukasoko gas naturalari alternatiba bilatu nahi dio Europak. Noski, Errusiak hegemonia mantendu nahi du, eta isilpeko guda garatzen ari da bere handitasuna ko... 2008/06/03 - 01:00:04
Tibet
Elkartasunez... 2008/05/10 - 00:16:02
Territorio gehiago libratzeko beharra
Goizeko 8:30 dira eta txaboloetako ateak zabaldu dituzte. Gosaria hartzera jeitsi gara, eta guk jarraian berriz bueltatu behar izan dugu ziegara. Gainontzeko presoak jantokian gosaltzen dute. Galeriako ibilbidean aurrera egiten dudan bitartean etnia eta herrialde askotako jendearekin gurutzatzen naiz. Marokoko Abdulekin batu eta "sabah aljeam" esan diogu elkarri; Anxo galiziarrari "bos dias" esan diot gailegoz eta hala erantzun dit; Andresi, nire alboan duten kolonbiarrari, "buenos dias" esan diot eta azkenean, kideekin elkartu eta "egun on" esan diogu elkarri. Zoritxarrez nirekin dauzkaten bi kideek ez dakite horrelako hitzen bat baino haratagoko euskerarik eta galera nabaria da. Hutsunea niretzako. Kankopoekin hitz egiten dudanaz gain, erdera dut nagusi. Hutsunea borrokarako beraz, eu... 2008/04/07 - 23:26:09
ERO
Urte eta erdiko haurdunaldiaren ostean, erditu dut nire lehen liburua: ERO. 19 ipuin laburrez osatutako liburuaren aurkezpena, gaur izango da Bilintx Megadendan. Erotasunaren eta erokeriaren inguruko liburua da idatzi dudana. ... 2008/03/05 - 18:34:34
Telegrama bat
Atxilotuak, torturatuak guardia zibilaren kasernetan, entzutegi nazionalean besteak, behin behineko "bizitzan" fidantzapean apur batzuk, espetxea, askatsunik eza. Epaiketa dataren zai eta sei urteko espetxe zigorra buru gainean. Lagunak, militanteak, gazteak, euskal herritarrak, knprometitutak. Zenbait data azterapenen ostean, errudun aulkietan jesarri araziak. Egun madarikatu horietan pairatutako gogoratu beharra: torturen deskribapena, senitartekoen egoneza, Euskal Herrira gaur edo urte askotan gatibu egon ondoren bueltatuko ote zaren ezjakintasuna. Lagunak, neska-mutil lagunak zai beste behin ere besarkatzeko irrikitan. Zuen herrietan muntaia politiko-juridiko horren salaketa gauzatzeko mobilizazioak zipayoek gogor erreprimitzen dituzte. Epaiketa erdian liskarren birkalifikazioa: sei ur... 2008/01/10 - 13:25:34
Habanerak
Nire gogo eta indar eman behar dizut dena gaur ezetza izan dena baietz izan dadin bihar. Eta txaloak. Lasaitu ederra hartu nuen bukatu nuenean. Duela hainbat urtetik buruan nerabilen eta azken astean guztiz bereganatu ninduen asmo bat erditu berri nuen. Erditze gehienak bezala, gogorra baina ederra. Gogorra, kontzentrazio maila handia eskatzen duen moldea delako, eta jendearen erreakzioaren beldur nintzelako. Ederra, jendeak nire beldurra uxatu zuelako, eta eragina izan zuelako. Indiferentzia da gure etsai handienetako bat, eta kartzelako lanean osatu nuen hamasei puntuko habanerak inor gutxi utzi duen indiferente; gehienen eskemak puskatu zituen. Entzuleek elkarri begiratzen zioten, ze kristotan dabil hau? elkarri galdetuz. Epaileek lapitza estutu eta kaskoak jantzi zit... 2008/01/10 - 13:25:34
Patxaran bila
Urte batzuetan Lana eskualdeko mendietara joan izan naiz patxarana egiteko basaranen bila. Konparaziorik ez dago etxean egindako patxaranaren eta tabernan ur-gorri zapare bakoaren artean. Lan nekeza da patxarana etxean egitea, pazientzia handikoa (Markel, zuretzat hau, pazientzia behingoz, z-rekin idatzi baitut, kar-kar-kar), baina zalantzarik gabe merezi du. Irailaren amaieran edo urri hasieran Zamudion kotxea hartu eta Viloria (bertakoak errusiarrak dira ezizenez) izeneko Nafarroako herrira abiatu, eta koadrilako nafarrarekin asteburu pasa egin izan dugu. Oinarrizko kanpamendua koadrilako nafarraren familiak bertan duen etxea izaten da. Gaoizean mendira abiatu eta eskuak amaigabeko ziztadez beteta, merezitako baso okaranak lortzen genituen. Kexa batean sartu, usteldutakoak alboratu e... 2008/01/10 - 13:25:33
La Merced bedeinkatua!
Kristauen mundu honetan, egun eta egoera gehienek Santua izatea ohitura da; kultura nahi eta nahi ez. Aitzitik, espetxean gaituztenoi santu bedeinkatu bat oparitu digute espainiarrek. Agintarien kontzientziei jendartearen parte garela gogorarazteko. bai ba, La Merced, Bartzelonako ordezkari sinbolikoa eta Grazia auzo konbatiboaren jaia izateaz gain, presoaren eguna ere bada, edo presondegien eguna? Auskalo! Normalki, irailaren 24a, egun berezia izateko ardura hartzen dute, eta ederki baliatzen dira horretaz. Mediatikoki emendioa ateratzen saiatzen dira. Valle de Araneko bortxatxailearen kaleratzearen harira sortutako alarma sozialari erantzunez, kartzela erakundeetako arduradunak Leongo kartzelara joan dira "errespetu moduluak" deitutakoen esperientzia pilotoaren promozioa egitera. eta ... 2007/12/23 - 20:08:18
II. Bizkaiko Behatokia Rallye-a
EAEko eta Nafar Federazioen arteko Rallye Txapelketari bukaera emateko, Durangalde Racing Elkarte sortu berriak II. Bizkaiko Begiratokia Rallye-a antolatu zuen; pasa den asteburu honetan (larunbatak 10) ospatu zen proba, berrikuntza txikiak sartzen zituen formatu batekin. Goizean bi erlojupeko egingo ziren eta arratsalde partean beste bi, horietako bakoitzari bi igaroaldi emanez; hortaz gain, Durangoko Astola industrialdean ikuskizun-erlojupeko bat asmatu zuten bertatik pasatzea derrigorrezko izanik talde guztientzat, baina nahiz eta hasieratik asmoa ikuskizunaren hobebeharrez denborarik ez kontrolatzea izan, azkenean beste guztiak bezala kronometratua izan zen baimenekin arazo batzuk zirela eta. Aipatu behar da jarraian zihoazen erlojupekoen artean, hau da, begizta edo bukle bakoitzean, o... 2007/12/11 - 07:53:22