Ixteko ordua
Nire memekeriak
Onintza Enbeitak luzatutako meme edo enbidoari erantzun eta hona hemen bost aitormen. Batzuk musikari lotutakoak. Besteren bat ez. 1. Errege Egunean orduan artean Olentzero ez zegoen modan gure etxean zortzi-bederatzi urterekin eskatzen nituen kasetak ez dira, prezixo, kalitatezko musikaren eredu. Nire gustukoenak urteko kantu arrakastatsuenak biltzen zituztenak ziren. Hits 79 eta halakoak. Eta haietan beti azaltzen ziren Village People, Abba, Boney M, Bee Gees (Saturday Night Fever-ekoak) baina baita El Puma, Jose Velez eta Leif Garret ere. Nire lagun batek beti gogorarazten dit Bee Gees maite nituela. Are gehiago. Bee Geesek Beatlesen bertsioekin grabatutako kaset bat nuen. Eta izugarria omen zen. Hiru urte geroago, nola ez, gorrotatu egiten nituen. 2.Nerabezaroan zinema kontsumitzaile konpultsiboa bihurtu nintzen. Pelikula bat gustatu eta 15-20 aldiz ikustera iritsi nintzen. Horretarako institutuko atezainaren semearen laguna izatea baliatu nuen. T laguna institutu ondoko etxean bizi zen eta larunbat arratsalde gehienetan eskolara itzultzen nintzen. Zerbeza pare batekin bideo aretora sartu, hango altxorren artean pelikula bat edo bi aukeratu eta han igarotzen genuen arratsaldea kalera irten bitartean. Nerabe ginen eta maite edo gorrotatu egiten genuen. Eta guk film batzuk asko maite genituenez, behin eta berriro ikusten genituen: Adibidez, Pink Floyd / Alan Parkerren The Wall 15 bat aldiz ikusiko nuen. Eta Jesusukristo Superstar (!!!!!) beste horrenbestetan. Azken hori hippyz beteta zegoenez izugarri progrea zela pentsatuko nuen. Orain lotsa apur bat ere ematen dit nola kantu ia gehienen letrak ere bagenekizkien gogoratzea! Hori bai, areto hartan ikusi nuen lehenengo aldiz Blade Runner, hori ere gerora sarritan ikusiko nuena. 3. Institutu garaian kontzientzia politikoa azaleratu zitzaidan. Abertzale sentitzen nintzen baina hori baino askoz gehiago ezkertiar, internazionalista eta antimilitarista. Eta urte haietan zuzendaritza jator eta irakasle aurrerakoiak izan genituenez errenkan antolatu ziren Aste antimilitarista, Aste feminista edota Nikaraguaren aldeko astea. Eta nik han egon nahi. Behin Aste antimilitarista antolatzeko bilera deia ikusi eta lagun batekin hurbildu nintzen. Gela txiki batera sartu eta bertan bildutakoak ikustean, harrituta eseri ginen. Gela hartan zeuden ia guztiak (12 bat) Jarrai ingurukoak ziren. Eta garai hartan Jarraik ez zuen antimilitarismoa nik bezala ulertzen . Soldaduska honi ez eta La mili con los milis bezalako leloekin jarraitzen zuten. Baina han eseri ginen laguna eta biok. Eta bozeramaile zena institutuan Ikasle Abertzaleak-en talde bat sortzeaz hasi zen. Ordu eta erdiko bilera hartan ikasle mugimenduaz, Sindicato de Estudiantes izenekoaz eta bestelakoaz hitz egin zuten. Laguna eta biok mutu. Handik irten eta deialdia iragartzen zuen kartelaren bila joan ginen. Bilera antimilitarista biharamunean zen. 4. Gertukoek badakite: bazkarietan eta parrandetan Los Panchos eta Jose Luis Peralesen kantuak ateratzen zaizkit barru-barrutik. Batez ere Peralesen Me llamas harribitxia nire errepertorioan tinkatuta dago aspalditik. Denok ditugu perbertsioak. 5. Herriko EGIk Aste Santuan antolatzen zuen kanpalekura joan nintzen behin. Ez dakit opor haiek adoktrinatzeko egiten ziren ala ez, baina gogoan dudan bakarra da nire lehenengo gaupasa han egin nuela. Propio erabaki genuen lagun guztiok 12, 13 urte?ez genuela lo egingo eta hala pasatu genuen gau osoa, nik gogoratzen dudanez inolako laguntzarik gabe. Lagunak joan zirelako joan nintzen ni ere 1981ean aita santua Loiolara nola iristen zen ikustera. Lagun baten aitak lagunduta, mendi ibilaldia egin, autoan lo egin eta leher eginda ailegatu ginen basilikara. Han aspertu besterik ez ginen egin, ta Joan Paulo ezta ikusi ere ez. Eta meme-ari jarraiki, ea zer dioten Txuma Murugarren , Eneko Olasagasti, Urko Aristi, E-gor eta Mikel Iturriak 2014/06/30 - 13:04:06
Arkadiako sua
Talde berri batekin hunkitzeko gaitasuna galduta nuela pentsatuta entzun nuen lehenengo aldiz The Arcade Fire Kanadako 'Funeral' lehenengo diskoa. Orain 'The Neon Bible' kaleratu du, eta berriro lortu du. 2007ko lehen hiruhileko nire diskoa da 'The Neon Bible'. Orain ohartu naiz bitxia dela hauen heriotzarekiko lotura. Aurreko lana 'Funeral'deitzen zen, eta bigarren honi John Kennedy Toolen -A confederancy of dunces / La conjura de los necios-en egilea- eleberri labur baten izenburu bera jarri diote. Kennedy Toolek bere buruaz beste egin zuen inork kasu egiten ez ziola ohartuta. Arcade Fire taldekoak halere lasai egon daitezke. Datuen arabera, arrakasta lortzeko bidean doaz 2014/06/30 - 13:04:06
Denda txikien patua
Berandu bada ere, lerro batzuk eskaini nahi nizkioke duela aste pare bat gertatuko kontu bati. Azaroaren 30ean Donostiako Drum disko dendak ateak itxi zituen. Betirako eta betiko arrazoiagatik. Arduradun eta langile bakarra izan arren, ez zen kapaz hilabete amaierara soldata duin batekin iristeko. Eta jakina, ba azkenean normalena egin du. Niretzat denda berezia zen Drum; gero eta urriagoa den espezie batekoa. Txikia eta espezializatua nolabait. Musika independentea saltzen zuen, batik bat pop musika, baina baita elektronika, reggaea eta bestelako estilotako diskoak ere. Eta niretzat garrantzitsuena, Manuk dendako arduradunak, bazekien zer saltzen zuen. Berak gomendatu dizkit artean ezezagunak egiten zitzaizkidan hainbat artistaren lanak, eta disko bati edo besteari buruz galdetu izan diodanean ere bere iritzia eman izan dit. Argi eta garbi. Eta saltzaile plantak hartu gabe. Denda itxi behar zuela iragarri zidanean etsituta ikusi nuen. Duela 4? urte denda ireki zuenean, pentsatzen zuen musika independentea kontsumitzen zuen jendea egon, bazegoela Donostian. Eta jende horrek gaztea izan behar zuela. Errealitatea oso bestelakoa izan da. "Urte hauetan jende berdina etorri izan da dendara, eta gehienak, 30 urtetik gorakoak. Lau katuk erosten ditugu diskoak" . Oraindik ere gelditzen dira disko saltzaile erromantikoak. Irungo Bloody Mary-ko Juancarrez gogoratzen naiz orain; Donostiako Beltza Recordseko Luisez, Bilboko Power Recordseko arduradunez... Ez daukate meritu gutxi. 2014/06/30 - 13:04:06
politikarien zaletasunak
Baten batek pentsatuko zuen, arrazoi osoarekin gainera, blog hau hilda, itxita eta lurperatuta zegoela honez gero. Bueno, esan dezagun hibernazioan egon dela eta udaberriarekin berriro burua ateratzeko gogoa duela. Igandean hauteskundeak, eta politikariak kanpainan. Halakoetan sarri egiten diren elkarrizketetan ez da arraroa hautagaiari bere zaletasunen gainean galdetzea. Eta jakina, zein musika talde edo artista maite duen lehenengo galdera izaten da askotan. Kontua da, aurrekoan elkarrizketa egin ziotela Iaki Galdosi Euskadi Irratian, eta zur eta lur utzi ninduela. Beharbada beste gustu batzuk imajinatzen nizkion, baina Derribos Arias taldearen 'Branquias bajo el agua' bere "bizitzako kantu" gisa aurkeztu zuenean ezin izan nuen saihestu harridura aurpegia. Eta pentsatu nuen: "hobe hori Dire Straits aipatzea baino!". Kontua da interesgarria dela politikarien musika zaletasuna ezagutzea, askotan hamaika aldiz errepikatutako diskurtsoek baino gehiago esan baitezake zer entzuten dugun. Hala berdinak al dira etxean Fugazi edo Enya entzuten duten hautagaiak? Mana edo Sufjan Stevens? Ruper Ordorika edo trash metala? Eta hasita... zer entzuten du etxean Antonio Basagoitik? Eta Markel Olanok? Eta Antxon Gomezek? eta.... 2014/06/30 - 13:04:06
Patti Smith, oinarriei leial
Artista baten nortasuna ez da azaleratzen bere sormen lanari bidea egiten dionean bakarrik. Artista baten nortasunak beste artista batzuen sormen lana ere izan dezake iturburu. Hori bera erakutsi du Patti Smithek Twelve azkeneko diskoan. Bertan azaltzen diren 12 abestiak beste horrenbeste artistak idatziak dira eta bat bera ere ez da punkaren musa izan zenaren lumatik sortua. Eta hala ere, Twelve bere berea da. Bere abesti kutunak aukeratu izanagatik ez ezik, kantu horiek Patti Smithen iragana eta oraina marrazten dutelako. Patti Smithek (Chicago, AEB, 1946) Donostiako Viktoria Eugenia berrituan joko du gaur iluntzean. Bertsioekiko zaletasuna ez da berria Patti Smithengan. Betidanik egin ditu bertsioak. Horses (1975) bere lehenengo lan aitzindaria AEBetako punkaren eta art-rockaren oinarriak ezarri zituen , Van Morrison/Them-en Gloria mitikoarekin hasten zen, eta gerora eginiko berrargitalpenetan The Whoren My Generation-en zuzeneko grabazio sutsu batekin, berriz, amaitu. Gerora Bruce Springsteenen Because The Night-ekin arrakasta lortu zuen eta The Byrdsen So You Want to Be (A Rock 'N' Roll Star) ere grabatu zuen berehala. Horren guztiaren ondorioz, Twelve azkeneko diskoa ez da ezusteko bat Patti Smithen jarraitzaileentzat. Ezta kantariarentzat berarentzat ere. Bertsioak egiteko aukera beti izan da nire buruan. 1978tik bertsioen zerrenda ugari egin izan ditut, baina gero inoiz ez ditut grabatu. Dena dela, garai batean eginiko zerrendek ez dute zerikusi handirik gaurkoekin, une jakin batean beti pentsatu nuelako denborak gainditu egin zituela kantuak. Gainera, denborarekin harrigarriak izan daitezkeen beste batzuk agertu dira. Nire maisuei eginiko omenaldia da, adierazi du Smithek Twelve-ri buruz. Aurretik Jimi Hendrixek (Are you experienced?), Bob Dylanek (Changing of the guards), Neil Youngek (Helpless), Paul Simonek (The Boy in the Bubble), The Doorsek (Soul Kitchen) eta The Rolling Stonesek (Gimme Shelter) ezagutarazitako kantuak bildu ditu Smithek Twelve diskoan. Baina baita 90eko hamarkadako rock klasikorik handiena Nirvanaren Smells Like Teen Spirit eta Tears For Tears 80ko hamarkadako pop talde arrakastatsuaren ezusteko bertsioa (Everybody Wants to Rule The World). Gehienak oinarrietara biluztuak. Geruzak kendu dizkiet, oinarrira joanez gero, hitzen eta haien esanahia azaleratzen delako. Tears For Fearsen kantuaren moldaketak adierazten du Twelve-ren atzean ezkutatzen den beste motibazioa. Politika. Tears For Fearsen kantu hori entzuterakoan etorri zitzaidan burura abestiak dioena; alegia, jende guztiak gidatu nahi duela mundua, eta hori dela dauzkagun arazo askoren iturria. Ez da eduki politikoa duen kantu bakarra, The Rolling Stonesen Gimme Shelter-ek gerraren aurkako mezu garbia gordetzen baitu bere baitan. Keith Richardsek eta Mick Jaggerrek idatzi zutenean Vietnam zuten jomugan. 2007an, Iraken jartzen ditu begiak Patti Smithek. Orainari buruz hitz egin nahi nuen, eta oraina Irak da, dio zalantzarik gabe. Bushek eta bere gobernuak Historiaren epaiketa pairatu beharko dute egunen batean, dio artista estatubatuarrak. AEBetan jaio eta hazi diren beste artista askok bezala, sarritan George Bushen kontra egiteko baliatu du bere lana Patti Smithek. Beste askok baino harago jo du, ordea: Nik garbi daukat Irailaren 11 baino desastre handiagoa izan dela Bush munduarentzat, dio irmoki. Ezkertiarra, giza eskubideen aldeko borrokalari eta feminista, Patti Smithek ez du borrokarako aukera handirik ikusten Alderdi Demokratan: Washington DCn 150.000 lagun elkartu ginen gerraren aurka, eta komunikabideetan ez ginen azaldu. Ezta Alderdi Demokratari lotutakoetan. Oso zaila egiten zait gaur egun AEBetan bizitzea. PUNKA ETA ARTEA. Emakume kantari asko agertu dira urte hauetan, baina Patti onena da oraindik, zioen Bob Dylanek orain dela urte gutxi batzuk. Izan ere, Patricia Lee Smithek 60 urteak beteak ditu dagoeneko, baina haren eragina begi bistakoa da azkeneko 30 urteotan sortutako hainbat artistarengan. Emakume eta gizonezko. 70eko hamarkadaren erdialdean New Yorkek bizi zuen sormen leherketaren ikurretako bat izan zen Patti Smith. Dylanen jarraitzaile, poesia eraman zuen rockera, eta rocka esperimentaziora, eta esperimentazioa jaiotzear zen punkera. Televisionekin batera, mugimendu berriaren lehenengo diskoa grabatu zuen Horses totemikoa, John Calek ekoitzia, eta 1979ra bitartean beste hiru disko argitaratu zituen: Radio Ethiopia, Easter arrakastatsua eta Wave. Handik aurrera isiltasuna. 1988an Dream of Life diskoa grabatu zuen, baina, 90eko hamarkadan ondo sartuta egon arte ez zen berriro itzuli eszenatokietara. Bitartean bere kolaboratzaile hurbilak izandako hainbat lagun desagertu zitzaizkion: Robert Mapplethorpe argazkilaria, Richard Sohl pianista, Fred Sonic Smith senarra... Azkeneko hamar urteotan, ordea, indartsu ari da lanean. Gone again (1996) diskoak berriro jarri zuen musikaren mapan, eta ondoren etorri dira Peace and Noise (1997), Gung Ho (2000) eta Trampin (2004), Irailaren 11n AEBetan eta munduan gertatu zenari erantzuteko saio mingarria. 2014/06/30 - 13:04:06
Patti Smith, oinarriei leial
2008/01/24 - 00:34:09
politikarien zaletasunak
2008/01/24 - 00:34:08
Arkadiako sua
Talde berri batekin hunkitzeko gaitasuna galduta nuela pentsatuta entzun nuen lehenengo aldiz The Arcade Fire Kanadako 'Funeral' lehenengo diskoa. Orain 'The Neon Bible' kaleratu du, eta berriro lortu du. 2007ko lehen hiruhileko nire diskoa da 'The Neon Bible'. Orain ohartu naiz bitxia dela hauen heriotzarekiko lotura. Aurreko lana 'Funeral'deitzen zen, eta bigarren honi John Kennedy Toolen -A confederancy of dunces / La conjura de los necios-en egilea- eleberri labur baten izenburu bera jarri diote. Kennedy Toolek bere buruaz beste egin zuen inork kasu egiten ez ziola ohartuta. Arcade Fire taldekoak halere lasai egon daitezke. Datuen arabera, arrakasta lortzeko bidean doaz 2008/01/24 - 00:34:05
Nire memekeriak
Onintza Enbeitak luzatutako meme edo enbidoari erantzun eta hona hemen bost aitormen. Batzuk musikari lotutakoak. Besteren bat ez. 1. Errege Egunean orduan artean Olentzero ez zegoen modan gure etxean zortzi-bederatzi urterekin eskatzen nituen kasetak ez dira, prezixo, kalitatezko musikaren eredu. Nire gustukoenak urteko kantu arrakastatsuenak biltzen zituztenak ziren. Hits 79 eta halakoak. Eta haietan beti azaltzen ziren Village People, Abba, Boney M, Bee Gees ( Saturday Night Fever -ekoak) baina baita El Puma, Jose Velez eta Leif Garret ere. Nire lagun batek beti gogorarazten dit Bee Gees maite nituela. Are gehiago. Bee Geesek Beatlesen bertsioekin grabatutako kaset bat nuen. Eta izugarria omen zen. Hiru urte geroago, nola ez, gorrotatu egiten nituen. 2.Nerabezaroan zinema kontsumitzaile konpultsiboa bihurtu nintzen. Pelikula bat gustatu eta 15-20 aldiz ikustera iritsi nintzen. Horretarako institutuko atezainaren semearen laguna izatea baliatu nuen. T laguna institutu ondoko etxean bizi zen eta larunbat arratsalde gehienetan eskolara itzultzen nintzen. Zerbeza pare batekin bideo aretora sartu, hango altxorren artean pelikula bat edo bi aukeratu eta han igarotzen genuen arratsaldea kalera irten bitartean. Nerabe ginen eta maite edo gorrotatu egiten genuen. Eta guk film batzuk asko maite genituenez, behin eta berriro ikusten genituen: Adibidez, Pink Floyd / Alan Parkerren The Wall 15 bat aldiz ikusiko nuen. Eta Jesusukristo Superstar (!!!!!) beste horrenbestetan. Azken hori hippyz beteta zegoenez izugarri progrea zela pentsatuko nuen. Orain lotsa apur bat ere ematen dit nola kantu ia gehienen letrak ere bagenekizkien gogoratzea! Hori bai, areto hartan ikusi nuen lehenengo aldiz Blade Runner , hori ere gerora sarritan ikusiko nuena. 3. Institutu garaian kontzientzia politikoa azaleratu zitzaidan. Abertzale sentitzen nintzen baina hori baino askoz gehiago ezkertiar, internazionalista eta antimilitarista. Eta urte haietan zuzendaritza jator eta irakasle aurrerakoiak izan genituenez errenkan antolatu ziren Aste antimilitarista, Aste feminista edota Nikaraguaren aldeko astea. Eta nik han egon nahi. Behin Aste antimilitarista antolatzeko bilera deia ikusi eta lagun batekin hurbildu nintzen. Gela txiki batera sartu eta bertan bildutakoak ikustean, harrituta eseri ginen. Gela hartan zeuden ia guztiak (12 bat) Jarrai ingurukoak ziren. Eta garai hartan Jarraik ez zuen antimilitarismoa nik bezala ulertzen . Soldaduska honi ez eta La mili con los milis bezalako leloekin jarraitzen zuten. Baina han eseri ginen laguna eta biok. Eta bozeramaile zena institutuan Ikasle Abertzaleak-en talde bat sortzeaz hasi zen. Ordu eta erdiko bilera hartan ikasle mugimenduaz, Sindicato de Estudiantes izenekoaz eta bestelakoaz hitz egin zuten. Laguna eta biok mutu. Handik irten eta deialdia iragartzen zuen kartelaren bila joan ginen. Bilera antimilitarista biharamunean zen. 4. Gertukoek badakite: bazkarietan eta parrandetan Los Panchos eta Jose Luis Peralesen kantuak ateratzen zaizkit barru-barrutik. Batez ere Peralesen Me llamas harribitxia nire errepertorioan tinkatuta dago aspalditik. Denok ditugu perbertsioak. 5. Herriko EGIk Aste Santuan antolatzen zuen kanpalekura joan nintzen behin. Ez dakit opor haiek adoktrinatzeko egiten ziren ala ez, baina gogoan dudan bakarra da nire lehenengo gaupasa han egin nuela. Propio erabaki genuen lagun guztiok 12, 13 urte? ez genuela lo egingo eta hala pasatu genuen gau osoa, nik gogoratzen dudanez inolako laguntzarik gabe. Lagunak joan zirelako joan nintzen ni ere 1981ean aita santua Loiolara nola iristen zen ikustera. Lagun baten aitak lagunduta, mendi ibilaldia egin, autoan lo egin eta leher eginda ailegatu ginen basilikara. Han aspertu besterik ez ginen egin, ta Joan Paulo ezta ikusi ere ez. Eta meme-ari jarraiki, ea zer dioten Txuma Murugarren , Eneko Olasagasti , Urko Aristi, E-gor eta Mikel Iturriak 2008/01/24 - 00:34:04
Denda txikien patua
Berandu bada ere, lerro batzuk eskaini nahi nizkioke duela aste pare bat gertatuko kontu bati. Azaroaren 30ean Donostiako Drum disko dendak ateak itxi zituen. Betirako eta betiko arrazoiagatik. Arduradun eta langile bakarra izan arren, ez zen kapaz hilabete amaierara soldata duin batekin iristeko. Eta jakina, ba azkenean normalena egin du. Niretzat denda berezia zen Drum; gero eta urriagoa den espezie batekoa. Txikia eta espezializatua nolabait. Musika independentea saltzen zuen, batik bat pop musika, baina baita elektronika, reggaea eta bestelako estilotako diskoak ere. Eta niretzat garrantzitsuena, Manuk dendako arduradunak , bazekien zer saltzen zuen. Berak gomendatu dizkit artean ezezagunak egiten zitzaizkidan hainbat artistaren lanak, eta disko bati edo besteari buruz galdetu izan diodanean ere bere iritzia eman izan dit. Argi eta garbi. Eta saltzaile plantak hartu gabe. Denda itxi behar zuela iragarri zidanean etsituta ikusi nuen. Duela 4? urte denda ireki zuenean, pentsatzen zuen musika independentea kontsumitzen zuen jendea egon, bazegoela Donostian. Eta jende horrek gaztea izan behar zuela. Errealitatea oso bestelakoa izan da. "Urte hauetan jende berdina etorri izan da dendara, eta gehienak, 30 urtetik gorakoak. Lau katuk erosten ditugu diskoak" . Oraindik ere gelditzen dira disko saltzaile erromantikoak. Irungo Bloody Mary-ko Juancarrez gogoratzen naiz orain; Donostiako Beltza Recordseko Luisez, Bilboko Power Recordseko arduradunez... Ez daukate meritu gutxi. 2008/01/24 - 00:34:03