Ipar haizea

Ipar Euskal Herriko politika, gizartea, ekonomia eta kultuari buruzko iritziak

Parisetik hiru ordura

Hautetsiek manifestaziora dei egin dute. Larunbatean AHTaren bide berriaren kontrako mobilizazio handia izanen da Baionan. Pentsatzen dut handia izanen dela, hautetsiek seriostasun handiz hartu dutelako hitzordua eta baliabideak hartu dituztelako ahal bezainbat jende bil dadin. Ez dute nahi Abiadura Handiko Trena Lapurdi barnealdetik pasa dadin, ez dute bide berririk nahi Baina AHT pasatzea nahi dute, Parisetik hiru ordura, Madrildik bi ordura eta Bordeletik ordu batera izan nahi dute. Baina oraingo bideak erabiliz. Horrek erran nahi du, beren baratze aitzinean nahi ez duten bidea nahi dutela beste eremuetan. Baina nik dudak ditut Baiona Parisetik hiru orenera edo Bordeletik oren batera izateak ez ote digun onura baino kalte gehiago ekarriko. Hots, orain baino aiseago izanen da Bordelen lan egin eta Lapurdin bizitzea, edo Parisen lan egin eta asteburuetarako Lapurdira etortzea. Horrek ez al ditu areagotuko oraingo arazoak: lurren eta etxebizitzen prezioen igotzea, lo-egiteko eskualde izatea, aktibitate ekonomikoa mugatzea eta gauzak Bordelen eta Parisen zentralizatzea?  2014/06/30 - 12:34:04

Zerrendak legez kanpo ezartzea eztabaidagai Frantzian

Frantziako presidentearen hurbileko batzuek zerrenda batzuei Europako hauteskundeetara aurkeztea galaraztea planteatu dute. Hain zuzen, Dieudonn umoregilearen ingurukoei zerrendak aurkeztea debekatu nahi dionik bada, eta aukera hori aztertzen ari dira Frantziako Barne eta Justizia ministerioko zerbitzuak. Dieudonnri "antisionista" izatea leporatzen diote, "antisionismoa antisemitismoaren estalgarria" delakoan. Ez daude ziur legeak horretarako aukerarik emanen dienik. Baina prefeturetako zerbitzuei zerrendak adi aztertzeko galdegina izan zaie. Frantziako politikari anitz ez daude ados aukera horrekin, horrelako neurri batek Dieudonneri "kalte baino mesede gehiago" eginen diolakoan. Kezkgarriena da, hauteskunde zerrenden debekatze horri atea irekiz gero, horrelako neurriak zenbetaraino zabal daitezkeen  2014/06/30 - 12:34:04

Asteburu "luzea"

Ostiral arratsaldean lagun gipuzkoar batek galdetu zidan: - Asteburu luzea, ezta? Eta nik esplikatu behar izan nion (urtero baten bati esplikatu behar izaten diodan bezala), ezetz, gaur, urriaren 12an, Ipar Euskal Herrian lan eguna dugula hau, hori eta hura Ez gara bada hispanitatearen eguna ospatzen hasiko gu ere, nahiz eta guardia zibil andana bat dabilen Ipar Euskal Herriko lurretan!  2014/06/30 - 12:34:04

Erregio hauteskundeak

Europako hauteskundeak bukatu orduko hasi dira batzuk 2010eko martxoko erregio hauteskundeak aipatzen. Batetik, Berdeak. Bestetik, ezker abertzalea. Orain arte segurik, Erregio hauteskundeak ez dira abertzaleak gehien berotu dituztenak. Bereziki hauteskunde sistema aldatu zutenetik. Eta horregatik, deigarria egiten zait hain goizik hastea zenbait eragile hauteskunde horiez gogoetatzen. Berdeek Europe Ecologie formula errepikatzea amesten dute, Europako hauteskundeetan alderdi sozialistaren heinera heldurik, erregio hauteskundeetan gauza bera egin dezaketelako itxaropenez. Baina orain arte, Berdeek Alderdi Sozialistarekin gobernatzen dute Akitaniako kontseiluan, eta logikoena da hurrengo hauteskundeetan ere alderdi sozialistarekin egitea akordioa, bigarren itzulian. Horrek zailtzen du EA edo AB Europe Ecologie bezalako plataforma batean joateko aukera, gero, abertzaleen etsai historikoetariko batekin tratua egiteko bada, nahiz eta bide horrek Akitaniako kontseiluan lehen aldikotz hautetsi bat lortzeko aukera eman abertzaleei. Batasuna biziki goizik hasi da hauteskunde horietarako Euskal Herria Bai formularen aldarrikatzen, Europako hauteskundeak bukatu orduko eta prentsaren bidez gogo horretaz komunikatuz. Hain segur, Europe Ecologie zerrendaren emaitza onek eta Berdeek abertzaleei egin dizkieten begi keinuek bultzaturik egin zituen Batasunak adierazpen horiek hain goizik: ABri eta EAri Europe Ecologierekin ez joateko zeharkako deia zen, eta abertzaleen arteko batasuna errepikatzeko gonbidapena. Baina erregio hauteskundeak ez dira kantonamenduetakoak, legebiltzarrerakoak edota europakoak bezalako baldintzetan egiten. Zerrendak Akitania osoan aurkeztu behar dira, departamendu bakoitzean bat (orotara bost). Beraz, ezin da zerrenda bat aurkeztu Pirinio Atlantikoetarako bakarrik (lehen posible zen, eta abertzaleak horrela aurkezten ziren; orain ez, eta azken hauteskundeetan abertzaleak ez ziren aurkeztu, eta horren ordez bozka-ontzietan presoen hurbiltzearen aldeko papertxoa ezartzeko deia egin zuten ABk eta Batasunak).  2014/06/30 - 12:34:04

Chronobus

Uda honetan aldaketa handia gertatu da, Baionatik Miarritzera doan RN10 errepide nagusian. Errepidea lau lerrokoa da, orain, baina bi norabideetan, lerro bana autobusentzat eta txirrindularientzat bakarrik da. Ondorioz, sekulako trafiko arazoak sortu dira. Neurri hori indarrean jarri aitzin ere kexatu ziren batzuk, sortuko zituen arazoak zirela-eta. Orain, saltzaile batzuk kexu dira, eta jendeari hautetsiei idazteko eskatu diote. Angeluko udalak jadanik iragarri ditu antolaketa batzuk, kexu horiek direla-eta. Baina ez dituzte trafiko arazoak gehiegi konpondu nahi, jendea autobusa erabiltzera animatzea baita neurri horien helburua. Gainera, hamar minuturo pasatzen da Chronobus autobusa, bide horretatik, orain. Larunbatetan doan da autobus hori. Ipar Euskal Herriak ikaragarriko beranta du garraio publikoan. Ia denak autoz ibiltzen dira, bakoitza bere autoan. Baiona, Angelu eta Miarritzeren artean 120.000 bat biztanle izanik, ez zait zentzugabekeria iruditzen autoei trabak ezartzea eta autobusa erabiltzea erosoago bihurtzea. Denbora pixka bat behar izanen da jendearen ohiturak aldatzeko; lehenbiziko erreakzio horiek, autoarenganako menpekotasunetik ateratzeko borondate falta edo kontserbatismoa erakusten dutela iruditzen zait. Segur naiz, ordea, autobus sistema horrek funtzionatzen badu eta, bereziki, garatzen badute, jendeak autoa gutxiago erabiliko duela.  2014/06/30 - 12:34:04

Parisetik hiru ordura

Hautetsiek manifestaziora dei egin dute. Larunbatean AHTaren bide berriaren kontrako mobilizazio handia izanen da Baionan. Pentsatzen dut handia izanen dela, hautetsiek seriostasun handiz hartu dutelako hitzordua eta baliabideak hartu dituztelako ahal bezainbat jende bil dadin. Ez dute nahi Abiadura Handiko Trena Lapurdi barnealdetik pasa dadin, ez dute bide berririk nahi Baina AHT pasatzea nahi dute, Parisetik hiru ordura, Madrildik bi ordura eta Bordeletik ordu batera izan nahi dute. Baina oraingo bideak erabiliz. Horrek erran nahi du, beren baratze aitzinean nahi ez duten bidea nahi dutela beste eremuetan. Baina nik dudak ditut Baiona Parisetik hiru orenera edo Bordeletik oren batera izateak ez ote digun onura baino kalte gehiago ekarriko. Hots, orain baino aiseago izanen da Bordelen lan egin eta Lapurdin bizitzea, edo Parisen lan egin eta asteburuetarako Lapurdira etortzea. Horrek ez al ditu areagotuko oraingo arazoak: lurren eta etxebizitzen prezioen igotzea, lo-egiteko eskualde izatea, aktibitate ekonomikoa mugatzea eta gauzak Bordelen eta Parisen zentralizatzea?  2009/10/15 - 18:43:04

Asteburu "luzea"

Ostiral arratsaldean lagun gipuzkoar batek galdetu zidan: - Asteburu luzea, ezta? Eta nik esplikatu behar izan nion (urtero baten bati esplikatu behar izaten diodan bezala), ezetz, gaur, urriaren 12an, Ipar Euskal Herrian lan eguna dugula hau, hori eta hura Ez gara bada hispanitatearen eguna ospatzen hasiko gu ere, nahiz eta guardia zibil andana bat dabilen Ipar Euskal Herriko lurretan!  2009/10/12 - 19:35:01

Erregio hauteskundeak

Europako hauteskundeak bukatu orduko hasi dira batzuk 2010eko martxoko erregio hauteskundeak aipatzen. Batetik, Berdeak. Bestetik, ezker abertzalea. Orain arte segurik, Erregio hauteskundeak ez dira abertzaleak gehien berotu dituztenak. Bereziki hauteskunde sistema aldatu zutenetik. Eta horregatik, deigarria egiten zait hain goizik hastea zenbait eragile hauteskunde horiez gogoetatzen. Berdeek Europe Ecologie formula errepikatzea amesten dute, Europako hauteskundeetan alderdi sozialistaren heinera heldurik, erregio hauteskundeetan gauza bera egin dezaketelako itxaropenez. Baina orain arte, Berdeek Alderdi Sozialistarekin gobernatzen dute Akitaniako kontseiluan, eta logikoena da hurrengo hauteskundeetan ere alderdi sozialistarekin egitea akordioa, bigarren itzulian. Horrek zailtzen du EA edo AB Europe Ecologie bezalako plataforma batean joateko aukera, gero, abertzaleen etsai historikoetariko batekin tratua egiteko bada, nahiz eta bide horrek Akitaniako kontseiluan lehen aldikotz hautetsi bat lortzeko aukera eman abertzaleei. Batasuna biziki goizik hasi da hauteskunde horietarako Euskal Herria Bai formularen aldarrikatzen, Europako hauteskundeak bukatu orduko eta prentsaren bidez gogo horretaz komunikatuz. Hain segur, Europe Ecologie zerrendaren emaitza onek eta Berdeek abertzaleei egin dizkieten begi keinuek bultzaturik egin zituen Batasunak adierazpen horiek hain goizik: ABri eta EAri Europe Ecologierekin ez joateko zeharkako deia zen, eta abertzaleen arteko batasuna errepikatzeko gonbidapena. Baina erregio hauteskundeak ez dira kantonamenduetakoak, legebiltzarrerakoak edota europakoak bezalako baldintzetan egiten. Zerrendak Akitania osoan aurkeztu behar dira, departamendu bakoitzean bat (orotara bost). Beraz, ezin da zerrenda bat aurkeztu Pirinio Atlantikoetarako bakarrik (lehen posible zen, eta abertzaleak horrela aurkezten ziren; orain ez, eta azken hauteskundeetan abertzaleak ez ziren aurkeztu, eta horren ordez bozka-ontzietan presoen hurbiltzearen aldeko papertxoa ezartzeko deia egin zuten ABk eta Batasunak).  2009/08/21 - 11:33:02

Chronobus

Uda honetan aldaketa handia gertatu da, Baionatik Miarritzera doan RN10 errepide nagusian. Errepidea lau lerrokoa da, orain, baina bi norabideetan, lerro bana autobusentzat eta txirrindularientzat bakarrik da. Ondorioz, sekulako trafiko arazoak sortu dira. Neurri hori indarrean jarri aitzin ere kexatu ziren batzuk, sortuko zituen arazoak zirela-eta. Orain, saltzaile batzuk kexu dira, eta jendeari hautetsiei idazteko eskatu diote. Angeluko udalak jadanik iragarri ditu antolaketa batzuk, kexu horiek direla-eta. Baina ez dituzte trafiko arazoak gehiegi konpondu nahi, jendea autobusa erabiltzera animatzea baita neurri horien helburua. Gainera, hamar minuturo pasatzen da Chronobus autobusa, bide horretatik, orain. Larunbatetan doan da autobus hori. Ipar Euskal Herriak ikaragarriko beranta du garraio publikoan. Ia denak autoz ibiltzen dira, bakoitza bere autoan. Baiona, Angelu eta Miarritzeren artean 120.000 bat biztanle izanik, ez zait zentzugabekeria iruditzen autoei trabak ezartzea eta autobusa erabiltzea erosoago bihurtzea. Denbora pixka bat behar izanen da jendearen ohiturak aldatzeko; lehenbiziko erreakzio horiek, autoarenganako menpekotasunetik ateratzeko borondate falta edo kontserbatismoa erakusten dutela iruditzen zait. Segur naiz, ordea, autobus sistema horrek funtzionatzen badu eta, bereziki, garatzen badute, jendeak autoa gutxiago erabiliko duela.  2009/08/20 - 11:52:02

Zerrendak legez kanpo ezartzea eztabaidagai Frantzian

 2009/05/05 - 20:43:01

Nabigatu euskaraz