Amaren batean
2014/06/30 - 18:32:11
2014/06/30 - 18:32:11
2014/06/30 - 18:32:11
2014/06/30 - 18:32:11
Odol bildua
Garbie Ubeda Goikoetxea Sinbolismo sexual nabarmena omen duen kanoi batek astintzen du Bilboko Guggenheim museoa. Hamar kiloko bala gorri kalapitariak jaurtitzen ditu, falikoki eta belikoki, pareta zurien aurka. Orduro egiten du tiro, 80 kilometroko abiadan, egunetik egunera aldatzen den masa istilutsua osatuz. Anish Kapoor eskultore sonatuaren artelana da, atzera begirako erakusketaren amua, urrira bitartean 30 tonatik gorako odol isuria bilduko duena. Thailandiako alkandora gorriak ispilatzen dizkit, eta lehen ministroaren aurka egin berri duten protesta: hauteskundeak aurreratzea eskatzen duten milaka manifestariren zainetatik ateratako milioika zentimetro kubiko odol, besorik beso xiringaz ateratakoak, gobernuaren egoitzaren aurrean botata. Artean nahiz aldarrikapenean, probokazioa, eskala handia emana, ikusgarritasunaren izenean. Anish Kapoor-en 'Shooting into the Corner' lana. Artistaren atzera begirakoa Londresko Royal Academy of Arts museotik heldu da Bilboko Guggenheimera. W. WOESSNER/EFE 2014/06/30 - 18:32:11
Odol bildua
Sinbolismo sexual nabarmena omen duen kanoi batek astintzen du Bilboko Guggenheim museoa. Hamar kiloko bala gorri kalapitariak jaurtitzen ditu, falikoki eta belikoki, pareta zurien aurka. Orduro egiten du tiro, 80 kilometroko abiadan, egunetik egunera aldatzen den masa istilutsua osatuz. Anish Kapoor eskultore sonatuaren artelana da, atzera begirako erakusketaren amua, urrira bitartean 30 tonatik gorako odol isuria bilduko duena. Thailandiako alkandora gorriak ispilatzen dizkit, eta lehen ministroaren aurka egin berri duten protesta: hauteskundeak aurreratzea eskatzen duten milaka manifestariren zainetatik ateratako milioika zentimetro kubiko odol, besorik beso xiringaz ateratakoak, gobernuaren egoitzaren aurrean botata. Artean nahiz aldarrikapenean, probokazioa, eskala handia emana, ikusgarritasunaren izenean. Anish Kapoor-en 'Shooting into the Corner' lana. Artistaren atzera begirakoa Londresko Royal Academy of Arts museotik heldu da Bilboko Guggenheimera. W. WOESSNER/EFE 2010/03/23 - 02:35:03
2009/02/10 - 09:38:01
2009/02/03 - 02:29:20
2009/02/03 - 02:29:20
2009/02/03 - 02:29:20